Lotte Kopecky eta Tadej Pogacar, indartsuenak Strade-Bianchen
Lotte Kopecky (Team SD Worx) izan da 2022ko Strade-Biancheko irabazlea.
Lasterketako azken kilometroetara faboritoen taldea heldu eta maldan gora Annemie Van Vleuten (Movistar) txirrindulariak jo du erasoa eta Kopeckyk bakarrik izan du indarra jarraitzeko eta azken metroetan gainditzeko.
Gizonezkoen proban, Tadej Pogacarrek (UAE Team Emirates) beste erakustaldi bat eman du Strade-Bianche lasterketan. Helmugatik oso urrun erasoa jo, eta bakar-bakarrik helmugaratu da.
Bigarrena Alejandro Valverde (Movistar) beteranoa izan da 37 segundora, Kasper Asgreen (Quick-Step Alpha Vinyl Team) hirugarren 46ra eta Pello Bilbaok (Bahrain – Victorious) bosgarren egin du.
Julian Alaphilippek eroriko ikusgarria izan du eta azkena helmugaratu da.
GIZONEZKOEN LASTERKETA
1- POGACAR Tadej (UAE Team Emirates) 4:47:49
2- VALVERDE Alejandro (Movistar Team) 0:37
3- ASGREEN Kasper (Quick-Step Alpha Vinyl Team) 0:46
4- VALTER Attila (Groupama - FDJ) 1:07
5- BILBAO Pello (Bahrain - Victorious) 1:09
6- NARVÁEZ Jhonatan (INEOS Grenadiers) 1:09
7- SIMMONS Quinn (Trek - Segafredo) 1:21
8- WELLENS Tim (Lotto Soudal) 1:25
9- PETILLI Simone (Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux) 1:35
10- HIGUITA Sergio (BORA - hansgrohe 1:53
EMAKUMEZKOEN SAILKAPENA
1- KOPECKY Lotte (Team SD Worx) 3:59:14
2- VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar Team) 0:00
3- MOOLMAN Ashleigh (Team SD Worx) 0:10
4- NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon//SRAM Racing) 0:19
5- LUDWIG Cecilie Uttrup (FDJ Nouvelle-Aquitaine Futuroscope) 0:24
6- CHABBEY Elise (Canyon//SRAM Racing) 0:28
7- VOS Marianne (Team Jumbo-Visma) 0:29
8- LONGO BORGHINI Elisa (Trek - Segafredo) 0:29
9- VAN ANROOIJ Shirin (Trek - Segafredo) 0:34
10- PERSICO Silvia (Valcar - Travel & Service) 0:34
Zure interesekoa izan daiteke
Vingegaardek kolpe bikoitza eman du Uchonen, eta Ayusok erorikoa izan eta lasterketa utzi behar izan du
Danimarkako txirrindularia lasterketako lider berria da laugarren etapan bakarrik helmugaratu ondoren. Vingegaardek erasoa jo du helmugatik 1000 metrora, eta atzean utzi ditu Daniel Felipe Martinez eta Tim Van Dijke.
Jonas Vingegaardi laugarren etaparen garaipena eman dion erasoaldia eta helmugaratzea
Kilometro baten faltan, Jonas Vingegaardek (VISMA) eraso egin eta lasterketa ondo bideratuta utziko duen garaipena lortu du. 42 segunduko desberdintasunarekin helmugaratu da Daniel Felipe Martínez (Red Bull-BORA), jarraian, Tim Van Dijke (Red Bull-BORA).
Andresenek esprintean hegan egin du, Del Torok kontrolatzen duen Tirreno-Adriatico lasterketan
23 urteko danimarkarra jaun eta jabe izan da Magliano de 'Marsiko helmugan, Jonathan Milan eta Jasper Philipsen bezalako faboritoen aurretik. Milan bera etapako podiumetik urrun geratu da bere erasoa goizegi abiatuta.
Bi kuloterekin atera da Jonas Vingegaard Paris-Nizako laugarren etapan
Lehenago ikusi gabekoa egin du Jonas Vingegaardek: Bi kuloterekin atera da lasterketako laugarren etapara. Xira, maillot luze bat, bigarren xira bat, bigarren maillota eta bi kulot zeramatzan danimarkarrak soinean.
Juan Ayusok Paris-Niza utzi behar izan du, eroriko batengatik, lasterketako lider zebilela
Lidl-Trekeko txirrindularia laugarren etapa amaitzeko 47 kilometro gelditzen zirela jausi da, asteazkenean, eta proba utzi du; maillot horia zeraman, hirugarren etapan lortu baitzuen.
Ineosek irabazi du taldekako erlojupekoa, baina Lidl Trekeko Juan Ayuso jarri da lider
Taldekako erlojupeko zirraragarri baten ostean banatu da harrapakina, eta valentziarrak hartu du lidertza sailkapen nagusian, Jonas Vingegaard aurkari zuzenak segundo gutxi batzuk urrunduta.
Horrela helmugaratu dira Paris-Nizako taldekako erlojupeko lehenengo hiru taldeak
INEOS Grenadiersek irabazi du Paris-Nizako taldekako erlojupekoa. Hirugarren etapa honetan, Lidl-Trek taldea geratu da bigarren eta Decathlon hirugarren. Sailkapen nagusian Juan Ayuso da garaile.
Van der Poelek irabazi du esprinta, baina Del Toro da lider berria Tirreno-Adriatico lasterketan
San Gimignano mendateko amaierak bukaera zirraragarria eskaini du itsasoen arteko bigarren etapan. Txirrindulari holandarrak mexikarra eta Giulio Pellizzari italiarra gainditu ditu helmugan.
2026ko Emakumezkoen Vuelta Anglirun amaituko da, zazpi etapa eta ibilbide gogor baten ostean
Emakumezkoen Espainiako Vueltak bere laugarren edizioa aurkeztu du. Galizia, Leon eta Asturias zeharkatuko ditu, podiuma goi-mendiko bi amaieretan erabaki aurretik.
Max Kanterrek irabazi du esprinta Montargisen, eta Lampertik elastiko horiari eutsi dio
Esprint desordenatu eta estu batean, Astanako alemaniarrak urrutitik ekin dio helmugako zuzengunean eta lasterketaren buruari eutsi dio, etapa irabazle gisa besoak altxatu arte.