Valentziako Volta, 4, etapa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Matteo Moschettik irabazi du Torreviejako esprinta

Trek-Segafredoko txirrindulariak Manuel Peñalver (Burgos-BH) eta Alexander Kristoss (Intermarché - Wanty - Gobert Matériau). Sailkapen nagusian ez dago aldaketarik.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Orihuela eta Torrevieja artean jokatutako 4. etaparen laburpena

Matteo Moschetti (Trek Segafredo) txirrindulariak eraman du Valentziako Itzuliko 4. etapa esprintean (4:32:17).

Orihuela eta Torrevieja herrien artean 193,1 kilometro burutu ditu tropelak. Italiarrak Manuel Peñalver (Burgos BH) eta Aleksander Kristoff (Intermarche) gainditu ditu helmugan.

Aleksandr Vlasov (Bora) sailkapen nagusiko lehen postuan mantendu da eta Valentzian igandean amaituko den Volta irabazteko hautagai nagusia da,

Orihuelan hasitako etapak bost gizonez osotutako ihesaldi bat izan du protagonista: Manuele Boaro (Astana), Angel Madrazo (Burgos BH), Antonio Soto (Euskaltel), Urko Berrade (Kern Pharma) eta Kenny Molly (Bingoal).

Hiru minutuko aldea lortu dute ziklistek, baina azkenean tropelak harrapatu ditu.

Gizon azkarrak dituzten taldeek kontrolatu dute etapa amaiera eta hor Fabio Jakobsen (Quick-Step) faboritoa ez da agertu eta lana erraztu dio Moschetti italiarrari.

4. ETAPA, SAILKAPENA

1. MOSCHETTI Matteo, Trek - Segafredo 4:32:17

2. PEÑALVER Manue,l Burgos-BH 0:00

3. KRISTOFF Alexander, Intermarché - Wanty - Gobert Matériaux 0:00

4. VIVIANI Elia, INEOS Grenadiers 0:00

5. JAKOBSEN Fabio, Quick-Step Alpha Vinyl Team 0:00

6. ANIOLKOWSKI Stanislaw, Bingoal Pauwels Sauces WB 0:00

7. MOLANO Juan Sebastián, UAE Team Emirates 0:00

8. DUPONT Timothy, Bingoal Pauwels Sauces WB 0:00

9. MOHORIC Matej, Bahrain - Victorious 0:00

10. MOZZATO Luca, B&B Hotels - KTM 0:00

SAILKAPEN NAGUSIA

1. VLASOV Aleksandr, BORA - hansgrohe 17:00:56

2. EVENEPOEL Remc,o Quick-Step Alpha Vinyl Team 0:32

3. RODRIGUEZ Carlos, INEOS Grenadiers 0:36

4. MAS Enric, Movistar Team 0:50

5. VALVERDE Alejandro, Movistar Team 1:02

6. FUGLSANG Jakob, Israel - Premier Tech 1:05

7. SÁNCHEZ Luis León, Bahrain - Victorious 1:14

8. CICCONE Giulio ,Trek - Segafredo 2:00

9. SIVAKOV Pavel ,INEOS Grenadiers 2:05

10. DE LA CRUZ David Astana, Qazaqstan Team 2:28

Zure interesekoa izan daiteke

Alpe d'Huez igoera: Tadej Pogacar
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita

Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X