Fuji mendi mitikoak, Japoniako sabaiak, Izagirre anaiak eta Omar Fraile estutuko ditu
Fuji mendiak, Japoniako toki sakratuetako batek, Tadej Pogacar esloveniarra, Frantziako Tourraren irabazlea, Van Aerten eta Evenepoelen Belgika, Uranen eta Quintanaren Kolonbia eta Alejandro Valverde murtziarra neurtuko ditu. Haren bosgarren Olinpiar Jokoetan, Ion eta Gorka Izagirreren eta Omar Fraileren laguntza izango du Valverdek.
Lasterketa oso gogorra aurreikusi du Ion Izagirrek. "Ez da estrategia askorik beharko, kanporatze lasterketa izango baita; garrantzitsuena aurrealdean egotea eta ongi hidratatzea izango da, azken tartean osorik egoteko", adierazi du.
Fuji mendi mitikoa, Japoniako sabaia, igotzeaz gain, ibilbideko mendaterik gogorrena Mikuni Pass izango da. "Ikusi dugu, Mortiroloren antza du, laburragoa, baina oso gogorra da, eta errepide izurrarekin tarte askotan", azaldu du Ormaiztegiko (Gipuzkoa) txirrindulariak.
"Aurrealdean egon beharko gara, eta garrantzitsuena lasterketari aurpegirik ez galtzea izango da, hautaketa egingo da, eta gu hor izan beharko gara. Eta talde txiki batean Bala-k garaipena lor dezake, hark duen esprintagatik", esan du.
Bertako girora moldatu direla uste du Izagirrek. "Egun batzuk izan ditugu, hobeto sentitu gara. Gorputz bakoitza mundu bat da, baina ilusio eta gogo handiarekin gaude guztiak, eta Tourretik etorri garenok gorputzaldi oso onean gaude , eta larunbatekoa lasterketa polita izango dela uste dut", iragarri du.
Era berean, Alejandro Valverde taldeburuak proba "oso gogorra" izango dela azpimarratu du. Estrategia lasterketa baino gehiago, "kanporatze" proba izango dela uste du txirrindulari murtziarrak.
Ibilbide gogorra, beroa eta hezetasuna
Gizonezkoen ibilbideak 234 kilometro izango ditu, Tokioko Musashinonomori parketik Fuji mendiaren inguruetara, nazioarteko automobilismo zirkuituan amaitzeko, mendiaren magalean bertan.
Helmugara heltzeko, txirrindulariek bost igoera gainditu beharko dituzte, 60 bat kilometro oso lauak atzean utzi ondoren. Aurreneko biek, Doshik eta Kagosakak, ez dute aparteko zailtasunik. Fuji Sanroku, ordea, 14,3 kilometroko igoera da, % 6ko batez bestekoarekin, helmugatik 90 bat kilometrora.
Jaitsiera luze baten ondoren, azken 30 kilometroetan mugimendu asko espero dira. Mikuni mendatea urrunetik saiatu nahi diren eskalatzaileentzako toki aproposa da. Igoerak 10 kilometro inguru ditu, % 10-15eko aldapekin. Kagosaka igo ondoren, 15 bat kilometroko jaitsiera batek txirrindulariak Fujiko abiadura zirkuituan utziko ditu. Automobilismo zirkuituak aldapa txiki bat du.
Ibilbidea giro itogarrian egin beharko dute txirrindulariek, tenperatura altuek eta hezetasun handiak baldintzaturik. Ondorioz, hidratazioa erabakigarria izango da. Bestalde, txirrindulariek ez dute hautatzaileen aholkurik edo agindurik jasoko, entzungailurik erabiliko ez dutelako. Euriak ere zeresana eman dezake lasterketan zehar.
Zure interesekoa izan daiteke
Matthew Brennanek bere indarra erakutsi du esprintean eta bigarren garaipena lortu du Vueltako bosgarren etapan
Visma taldeko txirrindulari britainiarrak Jordi Meeus belgikarra (Red Bull) eta Vincenzo Albanese italiarra (EF Education) gainditu ditu Roqueteseko helmugan. Pogacarrek (UAE) lider jarraitzen du.
Kazkabar ekaitz batek Vueltako hirugarren etapa bertan behera uztera behartu du
Antolatzaileek bertan behera utzi behar izan dute hirugarren etapa, Mont Louiseko igoeran izandako kazkabar ekaitz baten ondorioz.
Matthew Brennanek irabazi du Manosquen, esprintean, eta Tadej Pogacarrek lider jarraitzen du Espainiako Vueltan
Visma Lease a Bike taldeko txirrindulari britainiarra izan da azkarrena lasterketako bigarren etapako azken metroetan. Pogacar hirugarren postuan helmugaratu da, eta, hala, maillot gorriari eutsi dio, sailkapen nagusiko lehen tokian segitzen baitu.
Isaac del Torok irabazi du Alemaniako Itzulia eta Paul Magnierrek azken etapa
Mexikarrak lidergoa mantentzea lortu du Alemaniako Itzuliko laugarren etapan, eta Paul Magnier frantziarrak azken esprint estu batean irabazi du etapa hau. Hemen dago etapa honen azkeneko kilometroa.
Pogacarrek irabazi du Monakon, eta La Vueltako liderra da lehen egunean
Esloveniarrak bederatzi ehunenengatik irabazi dio Ethan Hayterri gorriz janzteko.
Pellizzarik irabazi du hirugarren etapa eta Del Toro lider jarri da berriro Alemaniako Itzulian
Red Bull-Bora taldeko txirrindulari italiarrak eta UAE taldeko mexikarrak elkarrekin egin dituzte azken kilometroak, tropelari aurrea hartuta, eta Del Torok Pellizzariri eman dio garaipena helmugan.
Alaphilippek, XXI. mendeko txirrindulari frantziar onenetako batek, erretiroa hartuko duela iragarri du
Txirrindulari frantziarrak bere azken Frantziako Tourra korritu zuen 2026an, non 126. postuan amaitu zuen.
Alex Aranburuk bigarren egin du, Limousingo Tourrean
Cofidis taldeko euskal txirrindularia, 2022ko irabazlea eta Limogesen amaitu den azken etapan bigarren izan dena, Ewen Costiou (Groupama) irabazlearengandik 15 segundora geratu da sailkapen nagusian.
Alessio Magagnottik irabazi du Alemaniako Itzuliko bigarren etapa
Italiarraren atzetik, Paul Magnier izan da azken esprint estuan helmugaratu den hurrengo txirrindularia.
Julen Arriolabengoa, Euskaltel-Euskadiren errefortzu berria
Txirrindulari arabarra talde laranjan arituko da azken hiru denboraldietan Caja Rural-RGA taldean ibili ondoren.