Elkarrizketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Richard Carapaz: "Atzean aiztoa edukitzea bezala zen Movistarren egotea"

Taldean elkarbizitza oso zaila zela adierazi du ere.
Richard Carapaz
Richard Carapaz

Richard Carapaz (Team INEOS) txirrindulariari egindako elkarrizketan Movistar Team taldean bizi zuen esperientziaz mintzatu da.

Nahiz eta 2019ko Italiako Giroa irabazi taldean elkarbizitza oso zaila izan zela esan du: "atzean aiztoa edukitzea bezala zen Movistarren egotea", beraz, Ekuadorrekoarentzat Ineos taldera heltzea oso ona izan dela baieztatu du, kontent da Chris Froome, Geraint Thomas eta Egan Bernal gizonen taldean egoteagatik.

"Movistarreko egunerokoa oso zaila zen. Hurrengo egunean ez zenekien zer gertatuko zen, taldearen laguntza izango zenuen ala ez, talde-burua beste bat aukeratzen zutelako, beraz, sorbaldan aizto bat eramatea bezala zen. Elkarbizitza gogorra izan zen batzuetan, halere, tentsio uneak gainditu genituen. Txirrindularien arteko giroa ona zen, eta elkarrekin egoera eraman eta gainditu ahal izan genuen", gehitu du Carapazek.

Zure interesekoa izan daiteke

Ziortza Villa, corredora de ultraciclismo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ziortza Villa: “Austriako Europako Txapelketa nire kirol ibilbideko erronka handienetako bat da"

Ultrafondista bizkaitarra nekaezina da. Ultraziklismoko 12 orduko modalitatean Europako txapeldun izan ondoren, Kroazian, Ziortza Villak bere espezialitatea zertan datzan azaldu du, baita izango dituen hurrengo erronkei begira izan duen prestaketaren xehetasunak ere. Abuztuaren amaieran Austrian jokatuko den 1000km-ko Europako Txapelketan arituko da eta azaroan Floridan jokatuko den Munduko Txapelketan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X