Mads Pedersen danimarkarra da munduko txapeldun berria
Mads Pedersen danimarkarrak ezustean irabazi du Munduko txirrindularitza txapelketako errepide proba, Yorkshiren, Ingalaterran. Ibilbideak 261 kilometro izan ditu eta Alejandro Valverde orain arteko txapeldunak lasterketa utzi du.
23 urteko Pedersen Matteo Trentin italiarrari gailendu zaio Stefan Kungekin batera jokatutako hiruko esprintean. Trentin bigarren izan da eta Kung hirugarren. Euria eta eguraldi txarra izan dira jardunaldiko protagonista handiak.
Faborito askok lasterketa utzi behat izan dute, erorikoen eta euria eta hotzaren ondorioz. Mathieu van de Poelek, esaterako, helmugarako 12 kilometrora jaitsi da bizikletatik, aurreko taldean zihoala.
Valverde ere ez da helmugara iritsi. Espainiako taldeko onenak bi euskaldun izan dira, Gorka eta Ion Izagirre anaiak. Gorkak bederatzigarren egin du eta Ionek hamaseigarren, irabazlearengandik 25 segundora. IPedersen irabazlearen denbora 6 ordu, 27 minutu eta 28 segundokoa izan da.