Chris Froome, Kolonbia 2.1 Tourrerako prest
Chris Froome igande honetan heldu da Medellinera, Antioquia departamenduan otsailaren 12an hasi eta otsailaren 17an amaituko den Kolonbia 2.1 Tourrean parte hartzeko. Bertan arituko diren 29 taldeetatik sei ohikoak dira World Tourreko lasterketetan.
Frantziako Tourra lau aldiz irabazi duen txirrindulari britainiarra pozik agertu da Kolonbian bueltan delako, Rigoberto Uranek antolatutako lasterketan parte hartu baitu aurretik: "Plazer handia da hemen egotea. Egun batzuk eman nituen hemen, Rigoren Tourrean parte hartzeko, eta egonaldi ikaragarria izan nuen. Beraz, pozten nau Kolonbia 2.1 Tourrean parte hartzeak ".
29 talde arituko dira itzuli horretan, World Tourreko lasterketetan ohikoak izaten diren 6 tartean: Sky, Movistar, EF Drapac, Astana, UAE Team Emirates eta Deceuninck-Quick Step. Horrez gain, txirrindulari ezagunak ere izango dira Kolonbian, hala nola Nairo Quintana eta Rigoberto Uran.
Kolonbia 2.1 Tourrak sei etapa eta 826,7 kilometro izango ditu.