Mallorca Challenge
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alejandro Valverderen erakustaldia, hirugarren jardunaldian

Movistar taldeko txirrindularia eguneko ihesaldia sartu da eta azken kilometroak bakar-bakarrik egin ditu, helmugara iritsi arte.
Alejandro Valverde. Foto: Efe.

Alejandro Valverdek erakustaldia eman eta Serra Tramuntana saria irabazi du, Challenge Mallorca lasterketako hirugarren jardunaldian, Movistar taldeak egindako lan bikaina aprobetxatuta. Valverdek 125 kilometro eman ditu ihes eginda.

Movistarrek erasoa jo du 40. kilometroan, Ventoso, Jesus Herrada, Moreno eta Valverde bera eguneko ihesladian sartu eta Team Sky ezustean harrapatuta. Ibilbide gogorra zuten aurretik, zazpi mendatekin: Claret (4. mailakoa), Galilea (3), Des Grau (4), Coll d'Honor (2), Sa Batalla (2), Puig Major (2) eta Coll d'En Bleda (2). Guztira: 165,7 kilometro, euria, hotza eta kaskabarra barne.

Valverdek hainbat eraso jo ditu, azkena, helmugarako 60 kilometrora. 30 kilometroren faltan, iheskideak atzean utzi ditu eta helmugara bakar-bakarrik iritsi da. Garaipena eta erakustaldia murtziarrarena.

 

"600">

Zure interesekoa izan daiteke

Alpe d'Huez igoera: Tadej Pogacar
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pogacarrek historia egin du Alpe d’Huezen: helmugatik 12 kilometrora jo du erasoa, atzean utzi ditu iheslariak, eta etapa irabazi du, Pantaniren marka hautsita

Frantziako Tourreko liderra ikusgarri ibili da mendate mitikoan: helmugarako 11,8 kilometro falta zirenean egin du aurrera, lasterketaren buruan zihoazen iheslariak harrapatu ditu, eta Carapaz, Lenny Martinez eta Kuss azken kilometroan gaindituta nagusitu da, Alpe d'Huez 35 minutu eta 26 segundoan igota, bide batez, Marco Pantaniren errekorra hausteko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X