Milioi bat euro, lau onenek hiru lasterketa 'handiak' korritzeko
Oleg Tinkov Tinkoff-Saxo taldeko jabe aberatsak milioi bat euroko eskaintza egin die Alberto Contador (Tinkoff-Saxo), Nairo Quintana (Movistar), Chris Froome (Sky) eta Vincenzo Nibali (Astana) txirrindulariei.
"Laurek hiru itzuli handienetan lehiatzea adosten badute, nik Tinkoff Bankutik milioi bat euro lortuko dut euren artean banatzeko. Bakoitzak 250.000 euro lortzea ideia ona dela deritzot", esan du Tinkovek.
Errusiarraren asmoa txirrindularitzarekiko zaletasuna zabaltzea eta kirola bera bultzatzea da, azken urteetan dopin eskandaluek egindako kalteari aurre egiteko.
Quintana min hartuta dago Espainiako Itzulian izandako erorikoen ondorioz, eta Frantziako Tourra korrituko duela iragarri du. Contadorrek, Espainiako Itzuliko azken irabazleak, Italiako Giroan izango dela konfirmatu du. Froomek eta Nibalik, aldiz, ez dute oraindik datorren urterako asmorik agertu.