20 urte eta gero
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Agur, Euskaltel

Euskaltel-Euskadik agur esan dio elite mailako txirrindularitzari, maila gorenean 20 urte eman eta gero.
18:00 - 20:00
Euskaltelek agur esan dio elite mailako txirrindularitzari
Talde laranjak Pekingo Itzulian parte hartuz esan dio agur txirrindularitzari, maila gorenean hogei urte eman eta gero. Hainbat oroitzapen on utzi ditu Euskaltelek zaleen artean.Alvaro Gonzalez de Galdeano Euskaltel-Euskadiko zuzendariaren esanetan, oraindik ere ez dute sinesten taldearen agurra heldu dela, eta zaila da onartzea.
Euskaltel-Euskadi taldearen arazo ekonomikoei buruzko lehen informazioak uztailaren hasieran zabaldu ziren. Mikel Astorkiza Basque Cycling Pro Team Fundazioko kidea Radio Euskadin elkarrizketatu zuten, eta taldearen egoera larria zela baieztatu zuen orduan: "Nazioarteko babesle bat behar dugu euskal txirrindularitzak aurrera egin dezan. Egoera zaila da, krisian gaude eta dirua (3,5 milioi euro gutxi gorabehera) behar dugu aurrera egiteko'.
Dirua ez da heldu, eta taldea desagertu egin da jada.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X