Euskaltelek eta Alonsok bertan behera utzi dituzte negoziazioak
EITBk jakin duenez Euskaltel Euskadik eta Fernando Alonsok bertan behera utzi dituzte negoziazioak. Euskaltel Euskadik Fernando Alonsoren taldeak ezarritako baldintzak onartu ostean, Alonsoren aholkulariek atzera egin dute.
Gutxi iraun du pozak. Zeru oskarbia zena erabat ilundu da hiru astean. Euskaltel Euskadik eta Fernando Alonsok abuztuaren 31n sinatu zuten salerosketarako negoziazioak hasteko akordioa.
Negoziazio horiek, baina, apurtu egin dira. Euskaltel Euskadik Alonsoren taldeak ezarritako baldintzei baiezkoa eman ostean, pilotuaren inguruak atzera egitea erabaki du azken unean.
Gaur egungo egoera duela hilabetekoa baino okerragoa dela esan du Astorkizak, eta kontratua duten txirrindularien eta langileen etorkizuna argitu beharko da, batzuek kanpotik jasotako eskaintzei ezetza eman dietelako.
Hilabeteko negoziaketa
Euskaltel Euskadik txirrindularitza utziko zuela jakin zuenean, eskuratzeko harremanetan jarri zen, proiektuari jarraipena emateko helburuarekin. Bi aldeen arteko negoziaketen ostean, Bat Formulako gidariak Euskaltelekin behin-behineko hitzarmena lortu zuela konfirmatu zuen bere webgunean.
Alonsoren komunikatuak dio talde berriak 2014 eta 2015 denboraldietan Euskaltel Euskadirekin hitzarmena duten txirrindularien akordioak errespetatuko dituela. Helburua jarraipena ematea da, eta, pixkanaka, tropeleko txirrindulari onenak taldera ekartzea. Epe ertainean mundu mailako taldea eratu nahi dute, nazioarteko proiektu indartsuarekin.
Taldeko gainerako langileek (medikua, masajistak, etab.) eta akordioa sinatuta zuten enpresek ez zuten lekua. Horregatik eten da negoziaketa. Alonsok ez ditu kontratu horiek errespetatu nahi, eta bai ordea euskal taldeak.
Zure interesekoa izan daiteke
Yuliia Biriukovak (Laboral Kutxa) bigarren postu bikaina lortu du San Salvadorko Sari Nagusian
Francesca Hall (Roland Cogeas Cycling) britainiarra nagusitu da azken igoeran, baina Laboral Kutxako txirrindulariak erritmo altuari eutsi dio bigarren postua lortzeko, segundo gutxi batzuk geroago helmugaratuta.
2026ko Itzuliko etapa bat Basaurin hasi eta amaituko da
Basauriko Udalak eta OCETAk hitzarmena sinatu dute, udalerria hurrengo edizioko etapa bateko egoitza izan dadin.
Paula Patiño Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du El Salvadorreko Tourra
Asteazken honetan korritu da lasterketako azken etapa, Santa Anan. 96 kilometroko ibilbidean, euskal taldeak kontrolpean izan du lasterketa, eta, azkenean, sailkapen nagusiko saria eskuratu du txirrindulari kolonbiarraren bidez.
Caja Rural-Seguros RGA taldeak ilusioz aurkeztu du denboraldi berria
Nafarroako taldea 25 talde onenen artean geratu zen iaz eta horrek jauzi handia egiteko aukera eman dio denboraldia planifikatzerako orduan. Pro team mailako lasterketa guztietan parte hartzeko aukera izanen du.
Catalina Soto Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du El Salvadorreko Tourreko hirugarren etapa
Euskal taldearen hirugarren garaipena da lasterketan, Sotok berak atariko etapa bereganatu baitzuen, eta Marjolein Vant Geloof Herbeheretako txirrindulariak, aurreneko etapa.
Euskaltel Euskadik denboraldiko proiektua aurkeztu du
Talde laranja gogotsu ageri da deboraldi berriari begira. Harrobiaren aldeko apustua egin dute, eta lehen 30en artean sartzea dute helburu. Hogei txirrindulariko taldeak, ostiralean jokatuko du lehen proba, Morvedre Sari Nagusia, Castellón.
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
Catalina Soto Laboral Kutxa-Euskadi taldeko txirrindulariak irabazi du El Salvadorko Tourraren atarikoa
Txirrindulari gaztea San Salvadorko erdigune historikoan korritutako 2,7 kilometroko ibilbidean nagusitu da, 3 minutu eta 48 segundoko denbora eginda, eta taldearen lehen garaipena lortu du UCIren lasterketa batean.
Britainia Handian hasiko dira 2027ko gizonezkoen eta emakumezkoen Frantziako Tourrak
2027ko Frantziako Tourra Britainia Handian hasiko da, gizonezkoetan zein emakumezkoetan. Tropelak Eskozia, Ingalaterra eta Gales zeharkatuko ditu gizonezkoen kasuan, eta Ingalaterra emakumezkoen proban.
Laboral Kutxa, denboraldi berriari heltzeko gogoz
Laboral Kutxa txirrindularitza taldea Altean egon da egunotan. Laster hasiko dute aurtengo denboraldia, eta iaz burututakoaren ondoren, gogotsu daude aurtengorako.