UEFA Europa Liga
2022/02/16 - 14:49
Isak: ''Hara joan eta emaitza on batekin ateratzea espero dut, baina zaila izango da''
Isak, bere entrenatzailea bezala baikor agertu da prentsaurrekoan, baina badaki ez dela erraza izango.
2022/02/16 - 14:09
Imanol: ''Kasualitatez dago Europa Liga jokatzen, Leipzig Txapeldunen Ligako taldea da''
Imanol Alguacil prentsaurrekoan baikor agertu da. Oriotarrak esan duenez, Realak apaltasunez hartu behar du Leipzig, talde handia delako.
2022/02/14 - 15:37
Europa Ligako final-zortzirenetako partidak eta ordutegiak
Realak ostegunean jokatuko du noren eta Leipzigen aurka Alemanian gaueko 21:00etan.
2022/02/09 - 18:54
Olabek Realaren egunerokotasuna aztertu eta klubaren hitz gogokoena Europa dela adierazi du
Roberto Olabe Realeko futbol-zuzendariak, klubaren egunerokotasunaz hitz egin du. Emakumezkoen zein gizonekoen mailako lehen taldeez mintzatu da, eta Sanseren egoeraren analisia ere egin du. Jokalarien kontratu berritzeak nola dauden azaldu du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2021/12/13 - 18:00
RB Leipzig, aurkari zaila Realarentzat
Txuri-urdinek talde alemaniarraren aurka jokatuko dute Europa Ligako final-hamaseirenetako kanporaketa. Joaneko partida Alemaniako Red Bull Arenan jokatuko da otsailaren 17an; itzulikoa, hilaren 24an, Reale Arenan.
2021/12/13 - 14:39
Realak Red Bull Leipzigen aurka jokatuko du
Play-offetako joaneko partida otsailaren 17an izango da, eta bueltakoa, hilaren 24an, Reale Arenan.
2021/12/10 - 14:24
Realak Europa Ligan jokatuko dituen partiden egunak eta orduak
Reale Arenako partida guztiak 18:45ean jokatuko dituzte donostiarrek, eta etxetik kanpokoak, berriz, 21:00etan.
2021/12/09 - 23:01
Zubimendi: ''Imanolek proposatutako plana bete dugu, eta ondo atera da''
Martin Zubimendi Realeko jokalariak, talde txuri-urdinak PSV Eindhovenen aurka lortu duen garaipenari (3-0) buruz hitz egin du.
2021/12/09 - 22:40
Imanol: ''Lan ona egin dute jokalariek eta harro nago lortu dugunarengatik''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak PSV Eindhovenen aurka lortutako garaipenari (3-0) buruz hitz egin du.
2021/12/09 - 21:51
Realak Europa Ligako final-hamaseirenetarako txartela lortu du PSV mendean hartuta
Talde txuri-urdinak 3-0eko emaitzaren irabazi du PSV Eindhovenen aurka jokatu duen partida. Multzoen fasea bigarren postuan amaituta, aurrera egin du txapelketan.
2021/12/09 - 11:52
Realeko eta PSVko zaleek istiluak eragin dituzte Donostian
Istiluetan hainbat objektu jaurti dituzte, besteak beste, bengalak, eta kristalak apurtu dituzte Boulevardetik gertu dauden bi establezimendutan.
2021/12/08 - 21:16
Oyarzabal: ''Guretzat partida oso garrantzitsua da, asko dago jokoan''
Realak PSVren aurka jokatuko du ostegunean Reale Arenan Europa Ligako 6. jardunaldiko partida. Garaipenak bakarrik balio dio talde txuri-urdinari, aurrera egiteko. Imanol Alguiacilek eta Mikel Oyarzabalek neurketari buruz hitz egin dute.
2021/12/08 - 20:14
Realak garaipena behar du PSVren aurka, Europa Ligan aurrera egiteko
Talde txuri-urdinak PSV Eindhoven izango du aurkari ostegun honetan Reale Arenan, Europa Ligako multzoen faseko seigarren eta azken jardunaldiko partidan. Irabazteak bakarrik balio dio Realari hurrengo fasera sailkatzeko.
2021/12/04 - 21:38
PSVk Utrecht jipoitu du Realari bisita egin aurretik (4-1)
PSV Eindhovenek garaipena lortu du Phillips Stadiumean Utrechten aurka (4-1), Realari bisita egin baino bost egun lehenago, Europako Ligako azken jardunaldian.
2021/11/26 - 01:29
Elustondo: ''Irabaztera etorri gara eta galdu egin dugu, baina garbi dago sailkapena gure esku daukagula''
Aritz Elustondo Realeko jokalariak, talde txuri-urdinak Monakoren aurka jaso duen porrotaren (2-1) analisia egin du.
2021/11/26 - 00:18
Realak galdu egin du Monakoren aurka eta PSVri irabazi behar dio sailkapena lortu ahal izateko
Talde txuri-urdinak porrota jaso du (2-1) Luis II.a estadioan jokatu duen Europa Ligako multzoen faseko bosgarren jardunaldiko partidan. Realari zaildu egin zaio Europa Ligako final-hamaseirenetarako sailkapena.
2021/11/24 - 21:54
Januzajek Realean jarraitu nahi du
Adnan Januzaj Realeko jokalariak talde txuri-urdinean jarritu nhi duela adierazi du Monakoren aurkako Europa Ligako partidaren atariko prentsaurrekoan. (adierazpenak gaztelaniaz)
2021/11/24 - 21:30
Imanol: ''Bai edo bai irabazi egin behar dugu''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Monakoren aurka ostegunean jokatuko duen Europa Ligako multzoen faseko 5. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du.
2021/11/24 - 20:45
Realak Monako mendean hartu eta multzoko lidergoa eskuratu nahi du
Talde txuri-urdinak Europa Ligako B multzoko liderrari egingo dio bisita ostegun honetan Europa Ligako 5. jardunaldiko partidan.
2021/11/24 - 17:03
Realeko zaleak itxaropentsu doaz Monakora
Realak Monakoren aurka jokatuko du Europa Ligako multzoen faseko bosgarren jardunaldiko partida Luis IIa estadioan. Talde txuri-urdinak 1.000 zaleren babesa izango du Monakon, ostegunean.