UEFA Europa Liga
2022/08/10 - 18:49
Merino: ''Europari dagokionez zorretan gaude, nire ustez iaz ez genuen maila eman''
Mikel Merino Realeko joklariak prentsaurrekoan adierazi duenez, hastear den denboraldian Europa Ligan iaz baino lan hobea egitea izan behar da taldearen helburua.
2022/08/09 - 22:46
Realak Europa Ligako partidetarako Europa Bonua aktibatuko du
Europa Bonuaren kargua abuztuaren 17an egingo da, eta itzulketak abuztuaren 30era arte egin ahalko dira. Ordainketak helbideratuta ez dituzten bazkideek abuztuaren 25era arte izango dute ordainketa egiteko.
2022/05/19 - 02:17
Eintracht Frankfurt, Europa Ligako txapeldun
Alemaniako taldeak Glasgow Rangersi irabazi dio fianala, penalti jaurtiketetan. Eintrachteko jokalariek jaurtiketa guztiak sartu dituzte; Eskoziako taldeak, ordea, penalti bat huts egin du.
2022/05/06 - 01:44
Eintracht Frankfurt eta Glasgow Rangers taldeek jokatuko dute Europa Ligako finala
Alemaniako taldeak West Ham kanporatu du, eta Eskoziakoak txapelketatik at utzi du RB Leipzig.
2022/04/04 - 18:55
UEFAk oinarrizko futboleko Europako elkarte profesional onena izendatu du Athletic
Bilboko taldeak 2021/22 denboraldiko Europako klub onenaren saria jaso du UEFA Grassroots Award sarietan.
2022/03/15 - 12:36
Europa Ligako final-zortzirenetako egitaraua
Zazpi txartel daude jokoan, bestea Leipzig taldeak baitu UEFAk Spartak Mosku lehiaketatik kanporatu ondoren.
2022/02/24 - 23:15
Imanol: ''Harro nago, baina minduta kanporatuta geratu garelako''
Imanol Alguacil, Realeko entrenatzaileak, Leipzigen aurkako porrotaren (1-3) analisia ein du. Talde txuri-urdina Europa Ligatik at geratu da.
2022/02/24 - 23:04
Oyarzabal: ''Partida ondo planteatuta egon da, gure aukera izan dugu azken txanpan, baina ez dugu baliatu''
Mikel Oyarzabal Realeko kapitainak, talde txuri-urdina Europa Ligatik at utzi duen Leipzigen aurkako porrotaren (1-3) analisia egin du.
2022/02/24 - 21:46
Realak agur esan dio Europari, Leipzigen aurka 1-3 galduta
Txuri-urdinek galdu egin dute Alemaniako taldearen kontra Anoetan jokatu duten final-hamaseirenetako itzuliko partida, eta joanekoa berdinduta amaitu zenez (2-2), txapelketatik at geratu da Reala.
2022/02/23 - 22:40
Realak final-zortzirenetako txartela izango du jokoan Leipzigen aurka, Reale Arenan
Talde txuri-urdinak ostegunean jokatuko du Europa Ligako final-hamaseirenetako itzuliko partida. Joaneko neurketa 2-2 amaitu zen. Mikel Merino ez da deialdian sartu.
2022/02/23 - 20:29
Portu: ''Partidan egongo diren momentu ezberdinak kudeatzen eta haietara egokitzen jakin beharko dugu''
Cristian Portugues 'Portu' Realeko jokalariak, ostegunean talde txuri-urdinak Leipzigen aurka Reale Arenan jokatuko duen Europa Ligako final-hamaseirenetako itzuliko partidari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2022/02/23 - 19:58
Isak eta Januzaj taldekideekin aritu eta Leipzigen aurkako deialdian sartu dira
Hainbat zale txuri-urdin bertaratu dira Realaren entrenamendura, pankartekin, kantuekin eta bengalekin, jokalariei euren babesa agertzeko.
2022/02/23 - 19:30
Imanol: ''Gozatzeko gaua da eta ilusioz beteta gaude, aurkari zaila dugu aurrean, baina irabazteko gai gara''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak ostegunean Leipzigen aurka jokatuko duen Europa Ligako final-hamaseirenetako itzuliko neurketari buruz hitz egin du.
2022/02/22 - 11:43
Europa Ligako final-hamaseirenetako bueltako partiden ordutegia
Realak Leipzig hartuko du Reale Arena futbol-zelaian 18:45ean. Jomuga, hurrengo kanporaketarako txartela erdiestea.
2022/02/18 - 01:37
Imanol: "Ez zen erraza hemen berdintzea, eta irabaztetik gertu egon gara"
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Leipzigen etxean Europa Ligako final-hamaseirenetako joaneko partidan lortu duen berdinketari (2-2) buruz hitz egin du.
2022/02/18 - 00:09
Isakek ez du jokatu Leipzigen aurka eta zalantza da Athleticen aurkako euskal derbirako
Alexander Isak Realeko jokalaria azken orduan geratu da deialditik at, eta ezin izan du jokatu Europa Ligako final-hamaseirenetako joaneko norgehiagoka. Suediarrak mina du ezker izterreko atzealdean.
2022/02/17 - 16:11
Isak, Sorloth, Merino eta Januzaj Alemanian ''porrot egindakoak'' direla dio Bild tabloideak bere azalean
Hedabidea Realak eta Leipzig taldeak Europa Ligan jokatuko duten final-hamaseirenetako joaneko partida berotzen saiatu da ostegun honetan azalean ateratako argazki eta titularrarekin.
2022/02/17 - 16:03
Realzaleak: ''Partida zaila da, baina itxaropentsu gaude''
250 jarraitzaile ingururen babesa izango du Realak Alemanian, Leipzig taldearen aurka jokatuko duen Europa Ligako final-hamaseirenetako joaneko partidan.
2022/02/16 - 18:22
Realak emaitza ona lortu nahi du Leipzigen aurkako joaneko partidan
Talde txuri-urdinak Alemanian jokatuko du ostegun honetan Europa Ligako final-hamaseirenetako joaneko norgehiagoka.
2022/02/16 - 15:22
''Egin amets'', Imanolek kazetariei zuzendu dien mezua Leipzigen neurketaren aurretik
Realak Leipzigen aurkako neurketa dauka ostegun honetan, Europa Ligan. Aurkari gogorra den arren, Imanol Alguacil txuri-urdinen entrenatzaileak mezu baikorra igorri die Zubietan bildutako kazetariei entrenamendua hasi aurretik.