Europa Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Imanol: "Ez zen erraza hemen berdintzea, eta irabaztetik gertu egon gara"

Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Leipzigen etxean Europa Ligako final-hamaseirenetako joaneko partidan lortu duen berdinketari (2-2) buruz hitz egin du.
Imanol Alguacil
Imanol Alguacil, Realeko entrenatzailea. Argazkia: EFE

Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea pozik agertu da Realak Leipzigen etxean lortu duen berdinketarekin (2-2) Europa Ligako final-hamasierenetako joaneko partidan.

"Horixe zen helburua, ohikoa ez dugun jokatzeko beste modu batekin lehiatzea, eta oso ondo egin dugu baloiaren jabe izan garenean, baita izan ez garenean ere", adierazi du Realeko entrenatzaileak.

Epaileak Leipzigen alde adierazi duen penaltiari buruz ere mintzatu da: "Penaltia oso arraroa izan da. Epaileak argi ikusi du, baina ez dut ulertzen jokaldia lasaiago ikusi lezakeen pertsonak ezer ez esatea. Nahiago dut taldeak egin duen partida onaz hitz egin".

"Baloia aurkariari eman nahi genion, ondoren guk min egin ahal izateko. Ez zen erraza hemen berdintzea. Jokalari guztiek lan bikaina egin dute, eta pena bat izan da, irabaztetik gertu egon garelako", azpimarratu du Imanolek.

Isakek ez du partida jokatu, azken orduan min hartu duelako, eta Realeko entrenatzaileak suediarrarekin gertatu dena azaldu du: "Iskiotibialetan mina igarri du, eta ez zen arriskurik hartzeko momentua. Ez dakit igandeko derbia (Athleticen auka) jokatu ahalko duen". Bestalde, argi utzi du Leipzigen aurka min hartu duen Diego Ricok ezingo duela igandean San Mamesen jokatu, haustura txikia duelako, eta bi aste jokatu ezinda eman beharko dituelako.

Zure interesekoa izan daiteke

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X