UEFA Europa Liga
2021/11/23 - 12:40
Realak partida garrantzitsua du Monakon
Talde txuri-urdinak garaipena lortzen badu multzoko lidergoan jarriko litzateke. Neurketa ostegunean jokatuko da gaueko 21:00etan.
2021/11/10 - 22:23
Realak Monakorako salgai jarritako sarrerak, agortuta
Azaroaren 25ean talde txuri-urdinak Monakoren aurka jokatuko duen Europa Ligako partidarako klubak salgai jarri dituen 815 sarrerak agortu egin dira ordubetean.
2021/11/09 - 15:30
925 sarrera, Monako-Reala partida ikusteko
25 euroko salneurria izango dute eta asteazkenetik aurrera izango dira salgai zale txuri-urdinentzat.
2021/11/07 - 14:34
Sturm Graz futbol taldeak covid-19aren hainbat positibo atzeman ditu, Realaren kontra jokatu ondoren
Kelvin Yeboah aurrelariak positibo eman zuen ostegunean Reale Arenan, Europa Ligako Realaren aurkako partida egunean, eta berrogeialdian jarraitzen du ordutik Donostiako hotel batean.
2021/11/04 - 23:27
Aihen Muñoz: ''Taldeak lan ona egin du, baina ez ditugu aukerak baliatu''
Realak berdindu egin du Sturm Grazen aurka (1-1) jokatu duen Europa Ligako laugarren jardunaldiko partida. Aihen Muñoz talde txuri-urdineko jokalariak neurketaren analisia egin du.
2021/11/04 - 22:58
Imanol: ''Gauza asko egin ditugu ondo, emaitza izan da txarrena''
Realeko entrenatzailea den Imanol Alguacilek, talde txuri-urdinak Sturm Grazen aurka (1-1) jokatu duen Europa Ligako partidaren analisia egin du.
2021/11/04 - 22:08
Realak lider jartzeko aukera alferrik galdu du Sturm Grazen aurka berdinduta
Talde txuri-urdinak bana berdindu du Reale Arenan jokatu duen Europa Ligako B multzoko laugarren jardunaldiko partidan. Imanol Alguacilek zuzentzen duen taldeak bigarren postuan jarraitzen du, Monakok eta PSVk ere berdindu egin baitute.
2021/11/03 - 22:04
Realak bigarren garaipena jarraian lortu nahi du Europa Ligan
Talde txuri-urdinak Sturm Graz izango du aurkari ostegunean Reale Arenan, 18:45ean, Europa Ligako multzoen faseko laugarren jardunaldiko partidan.
2021/11/03 - 21:17
Imanol: ''Gure helburua beti da hurrengo partida irabaztea''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Sturm Grazen aurka Europa Ligan ostegunean jokatuko duen partdari buruz hitz egin du.
2021/11/02 - 11:35
Aste erabakigarria Europa Ligan
Realak Sturm Graz taldea hartuko du ostegunean Reale Arenan, 18:45ean.
2021/10/22 - 02:31
Aihen Muñoz: ''Partida zaila izan da, baina pozik goaz etxera garaipenarekin''
Realak garaipena lortu du Sturm Grazen aurka (0-1) Europa Ligako multzoen faseko 3. jardunaldian eta Aihen Muñoz jokalariak neurketaren analisia egin du.
2021/10/22 - 01:05
Realak lehen garaipena lortu du Europa Ligan Sturm Graz mendean hartuta
Isakek partidako 68. minutuan sartu duen golak hiru puntuak eman dizkio talde txuri-urdinari multzoen faseko 3. jardunaldian. Monako da B multzoko liderra, 7 punturekin, PSVri irabazi ostean, eta Reala bigarren da, 5 punturekin.
2021/10/21 - 18:34
Aperribay baikor azaldu da Realak Sturm Grazen aurka jokatuko duen partidari begira
Jokin Aperribay Realeko presidenteak, talde txuri-urdinak Austian jokatuko duen Europa Ligako multzoen faseko 3. jardunaldiko partidaz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2021/10/21 - 18:15
Realeko 600 zale Grazen, talde txuri-urdinari bultzada emateko
Realak ostegun honetan jokatuko du Sturm Grazen aurka Austrian, Europa Ligako multzoen faseko 3. jardunaldiko partida. Talde txuri-urdinak 600 zaleren bultzada izango du.
2021/10/20 - 23:08
Honela iritsi da Reala Grazeko aireportura
Realak Sturm Grazen aurka jokatuko du ostegun honetan Europa Ligako 3. jardunaldian. Arratsaldean iritsi da Donostiako taldea Austriara.
2021/10/20 - 21:53
Zubimendi: ''Partida oso garrantzitsua da guretzat''
Martin Zubimendi Realeko jokalariak, talde txuri-urdinak Sturm Grazen aurka ostegunean jokatuko duen Europa Ligako multzoen faseko hirugarren jardunaldiko partidari buruz hitz egin du.
2021/10/20 - 19:46
Realak lehen garaipena lortu nahi du Europa Ligan Sturm Grazen aurka
Txuri-urdinek talde austriarraren kontra jokatuko dute ostegunean Europa Ligako multzoen faseko hirugarren jardunaldiko partida.
2021/10/19 - 18:57
Diego Rico taldearekin entrenatzen hasi da
Realeko jokalaria den Diego Ricok lesioa gainditu du eta taldekideekin batera entrenatzen hasi da. Talde txuri-urdina osteguneko Europa Ligako Sturm Grazen aurkako partida prestatzen ari da.
2021/10/18 - 12:45
Europa Ligako hirugarren jardunaldiko partidak
Realak Sturm Graz taldeari egingo dio bisita hiru puntuak lortzeko erronkarekin.
2021/10/01 - 00:13
Imanol: ''Monako baino gehiago izan gara, baina azkenean ez da posible izan garaipena''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Monakoren aurka Europa Ligako 2. jardunaldian lortu duen berdinketari (1-1) buruz hitz egin du.