San Mames
2025/05/02 - 02:28
Agirrezabala: ''Penaltia adieraztea eta talde bat hamarrekin uztea gehiegizkoa da, horrelako jokaldi batean''
Athleticeko atezainaren iritziz, talde zuri-gorriak ahalegin handia egin du bigarren zatian, markagailua dagoeneko 0-3 zihoala; Agirrezabalak, halaber, nabarmendu du Athletic "konfiantzaz" joango dela Old Traffordera.
2025/05/02 - 00:58
Athleticen porrot latza Manchester Uniteden aurka: hiru gol lehen zatian eta txartel gorria Vivianentzat (0-3)
Lehen zatian jasotako hiru golek -bat penaltiz- eta Vivianek jasotako txartel gorriak hondoratu egin dituzte zuri-gorriak, eta oso zail izango dute datorren astean kanporaketari buelta ematea Old Trafforden.
2025/05/01 - 16:27
Giro polita Bilbon, Athletic-Manchester United partidaren atarian
Athleticek Manchester Uniteden bisita jasoko du gaur San Mamesen, 21:00etatik aurrera. Jaieguna izanik, jendea kalera atera da, giroaz gozatzera.
2025/04/30 - 16:14
Nico Williamsek eta Valverdek United goraipatu eta Athleticek kanporaketa ona egitea espero dute
Ernesto Valverdek eta Nico Williamsek, Athleticen entrenatzaile eta jokalaria hurrenez hurren, Europa Ligako finalerdietako Manchester Uniteden kontrako joaneko partidari buruz hitz egin dute. Neurketa San Mamesen jokatuko da, maiatzaren 1ean. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/04/27 - 16:57
Athleticek bolada onean jarraitzen du San Mamesen Tenerife menderatuta (2-0)
Athleticek Atletico Madrilen arrastoari eutsi dio Txapeldunen Ligako azken postua lortzeko lehian, San Mamesen Costa Adeje Tenerife 2-0 garaituta, bigarren zatiaren hasieran Irene Oguizak eta Daniela Agotek sartutako golei esker.
2025/04/24 - 22:05
Irene Oguiza:''San Mamesen jokatzea beti da oso berezia''
Irene Oguizak, Athleticeko jokalariak, igande honetako partidaren inguruan hitz egin du. Zuri-gorriak San Mamesen lehiatuko dira Teneriferen aurka eguerdiko 12:00etan. Denboraldi honetan, bertan jokatuko duen lehen aldia dela azaldu du erdilariak, eta giro polita egotea espero du.
2025/04/23 - 23:26
Canales: ''Azken minutuetan sufritzen jakin dugu, eta hiru puntuak, etxera''
Peio Canales Athleticen jokalariak Las Palmasen aurka San Mamesen lortutako garaipenaz (1-0) hitz egin du, EA Sports Ligako 33. jardunaldian.
2025/04/23 - 22:59
Iñaki Williamsen gola nahikoa izan da Athleticek Las Palmas mendean hartzeko (1-0)
Ez da zuri-gorrien partidarik onena izan, baina Iñaki Williamsek partida hasi eta bost minutura sartutako gola nahikoa izan dute garaipena bermatzeko.
2025/04/18 - 11:30
Nico Williams: ''Amets bat bizitzen ari naiz''
Nico Williamsek, oso pozik Athleticek finalerdietarako txartela lortu duelako, bere taldea "gauzak oso ondo" egiten ari dela uste du, eta maiatzaren 21ean San Mamesen jokatuko den Europa Ligako "finalera iristeko horrela jarraitzea" espero du.
2025/04/18 - 02:52
Agirrezabala: ''Gauzak orain arte bezala egiten baditugu, aukera handiak izango ditugu finalean egoteko''
Athleticeko atezainak, beste behin, ez du golik jaso, Europa Ligako partidan, Rangersen aurka; Eskoziako taldea kanporatuta, talde zuri-gorriak, orain, Manchester United izango du aurkari, finalaurrekoetan.
2025/04/18 - 02:19
Ernesto Valverde: ''Badakigu zer diren finalak gure zaleentzat, eta zein zaila den iristea''
Athleticeko entrenatzaileak, talde zuri-gorriak final laurdenetan Rangers FC kanporatuta, finalerdietan aurkaria izango den Manchester United izan du aztergai: "Old Trafford, ondo dago, han jokatu behar da", nabarmendu du.
2025/04/18 - 01:11
Athleticek Rangers kanporatu du (2-0), Sancetek eta Nico Williamsek golak sartuta, eta finalerdietan da
Ernesto Valverderen taldea lehen zatiko luzapenean aurreratu da, Oihan Sancetek baliatutako penalti baten bidez, eta 81. minutuan egin du 2-0ekoa, Nico Williamsek buruz sartutako golaz. Hala, euskal taldea txapelketako finalerdietan izango da, maiatzaren 1ean eta 8an, Manchester Uniteden aurka.
2025/04/17 - 16:31
Bilboko kaleak girotu dituzte Athleticeko eta Rangerseko zaleek
Europa Ligako finalaurrekoetarako txartela izango dute lehian gaur gauean San Mamesen Athleticek eta Rangersek, 21:00etatik aurrera. Ordura arte, bi taldeetako zaleak Bilbon barrena dabiltza, eguna aprobetxatzen.
2025/04/16 - 16:05
Sannadik eta Valverdek partida zaila aurreikusten dute Rangersen aurka, baina garaipenean sinesten dute
Maroan Sannadi eta Ernesto Valverde Athleticeko jokalari eta entrenatzaileak hurrenez hurren, prentsaurrekoan hitz egin dute aprilaren 17ko Rangersen aurkako Europa Ligako final-laurdenetako itzuliko partidari buruz.
2025/04/14 - 23:17
Oihan Sancetek Athleticek Lehen Mailan lortzen duen 5.000. gola sartu zuen Rayo Vallecanoren aurka
Ligako Txapelketa 1928-29 denboraldian hasi zenetik, Athleticek, igandean San Mamesen sartutako hirurak zenbatuta, 5.000 gol egin ditu. Soilik beste hiru taldek erdietsi dute gol kopuru horretara iristea.
2025/04/14 - 01:50
Galarreta: ''Bagenekien aukerak izango genituela''
Iñigo Ruiz de Galarreta Athleticen jokalariak Rayo Vallecanoren aurka lortutako garaipenaz (3-1) hitz egin du, San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako 31. jardunaldian.
2025/04/14 - 01:09
Athleticek Rayoren penaltia irauli egin du eta laugarren postuan sendo dabil (3-1)
Hiru partidatan husna berdindu ondoren, Sanceten bi golek eta Nicoren gol batek garaipena eman diete zuri-gorriei, eta Txapeldunen Ligako laugarren postua sendotu dute.
2025/04/12 - 20:51
Valverde: ''Rayori irabazten badiogu, gure benetako helburutik, Europatik, oso gertu egongo gara''
Ernesto Valverdek, Athleticeko entrenatzaileak, igandean San Mamesen Rayo Vallecanori irabaztea lortzen badute talde zuri-gorriaren "benetako helburutik, Europatik, oso gertu" egongo direla azpimarratu du.
2025/04/10 - 17:28
Athleticek San Mamesen jokatuko du apirilaren 27an, Teneriferen kontra
F Ligako 27. jardunaldiko neurketa izango da, eta eguerdiko 12:00etan jokatuko dute, igandez, apirilaren 27an. Hala, laugarren aldiz arituko dira Katedralean denboraldi honetan.
2025/04/07 - 21:08
Salgai jarri dituzte San Mamesen jokatuko den Europa Ligako finaleko sarrerak, 40 eta 240 euro arteko prezioan
UEFAk astelehen honetan bertan abiatu du salmenta, 'UEFA.com/tickets' plataformaren bidez. Sarrerak erosteko epea apirilaren 11n, ostirala, amaituko da, 11:00etan.