San Mames
2024/01/23 - 17:55
Xabier Eskurza: ''Uste dut Athletic dela faboritoago, kontuan izanik sasoi puntua eta non jokatuko duten''
Trapagarango futbolari ohia, Lehen Mailan izan zuen ibilbidean, Athleticen (1989tik 1994ra bitartean) eta Bartzelonan (1994-95 denboraldian) ibili zen, besteak beste; bi taldeak Kopan arituko dira nor baino nor gehiago, eta, hori dela eta, EITBk elkarrizketa egin dio.
2024/01/19 - 17:27
Valverde, Bartzelonaren aurkako Kopako kanporaketaz: ''Aurkari gogorra da, kanporaketa zaila''
Errege Kopako final-laurdenetan, Athleticek Bartzelona izango du aurkari, San Mamesen, hurrengo asteazkenean, hilaren 24an, 21:30ean. Zozketa egin aurretik, Bilboko taldearen entrenatzaileak adierazi du nahiago zuela etxeko talde gisa jokatzea.
2024/01/19 - 16:15
Kopako Celta-Reala partida urtarrilaren 23an jokatuko da, eta Athletic-Bartzelona neurketa hilaren 24an
Vigoko eta Donostiako taldeen arteko Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketa asteartean, urtarrilaren 23an, jokatuko da, 21:30ean. Zuri-gorrien eta blaugranen arteko lehia, berriz, hilaren 24an izango da, 21:30ean.
2024/01/17 - 15:57
Kopako final-laurdenetan izango da Athletic, Alaves kanporatuta (2-0)
Zuri-gorriak babazorroei gailendu zaizkie Villalibreren golei eta Agirrezabalaren geldituei esker, euskal taldeen arteko Kopako derbian.
2024/01/17 - 11:05
Agirrezabala: ''Pozik nago taldea pasa delako eta atea hutsean geratu delako''
Julen Agirrezabala atezainak eta Asier Villalibre Athleticeko jokalariak pozik agertu ziren Errege Kopan Alavesi irabazi eta fasez pasatzea lortu dutelako.
2024/01/16 - 09:13
Athleticek eta Alavesek indarrak neurtuko dituzte berriro Kopan, 28 urte geroago
Bi taldeek pozik ekingo diote norgehiagokari, eta asteburu honetan lortutakoa errepikatzeko prest egongo dira Errege Kopako final-laurdenetarako txartela lortzeko.
2024/01/15 - 19:54
Valverde: ''Aterako dugun taldea lehiakorra izango da, Alavesena izango den bezala''
Athleticeko entrenatzaileak astearte honetan Errege Kopako final-zortzirenetan Alavesen aurka jokatuko duten derbiaz hitz egin du. (Jatorrizko adierazpenak, gazteleraz).
2024/01/13 - 16:02
Athleticeko eta Realeko zaleen pronostikoa derbiari begira
Europar kutsua duen lehia izango da gaurko partida. Derbietan beti egon ohi dira 3 puntu baino gehiago jokoan, baina gaurkoa sailkapenari begira ere izango da garrantzitsua. Athleticeko eta Realeko zaleen pronostikoak jaso ditugu bideo honetan.
2024/01/12 - 15:29
Imanol: ''Derbia beti izan da beroa, niretzat eta gure zaleentzat partida garrantzitsuena da''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du talde txuri-urdinak Athleticen aurka larunbatean, urtarrilaren 13an, San Mamesen jokatuko duen euskal derbiari buruz.
2024/01/12 - 15:15
Valverde: ''Derbia beti da berezia, partida garrantzitsua da eta irabazi nahi dugu''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du talde zuri-gorriak Realaren kontra larunbatean, urtarrilaren 13an, jokatuko duen euskal derbiari buruz. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/01/12 - 13:35
Athletic eta Reala, prest San Mameseko euskal derbirako
Bi taldeak Europarako postuetan iritsiko dira urtarrilaren 13ko neurketara. Zuri-gorriak sailkapeneko laugarren postuan daude; txuri-urdinak, aldiz, seigarrenean. Partida 18:30ean hasiko da.
2024/01/09 - 17:58
Rafa Alkortak oso faborito ikusten du Athletic Realaren aurkako derbian
(Adierazpenak gazteleraz) Rafa Alkortak ondo daki zer den euskal derbi bat. 14 derbi jokatu zituen jokalari moduan, eta zortzi Athleticeko kirol zuzendari moduan. Berak argi dauka: Athletic da faboritoa.
2024/01/03 - 14:26
Iñaki Williamsek ostegun honetan egingo du bat Ghanako selekzioarekin
Athleticek ohar batean jakinarazi duenez, jokalariak buelta eman dio azken egunotako ondoezari eta bidaiatzeko moduan da.
2024/01/01 - 16:07
Iñaki Williamsek ezin du oraingoz Ghanara joan, "ondoez orokorra" duelako
Athleticek ohar batean jakinarazi duenez, tratamendua jarri diote futbolariari eta bihar, asteartea, baloratuko dute berriz, bidaiatzeko moduan dagoen ala ez jakiteko.
2023/12/27 - 14:10
Mikel Vesga: ''Oso pozik nago berritzearekin, eta klubari konfiantza hori bueltatzeko irrikitan nago''
Mikel Vesgak eta Athleticek akordioa lortu berri dute bi aldeak lotzen zituen kontratua 2027ko ekainaren 30era arte luzatzeko, beste hiru urtez. "Oso pozik nago berritzearekin, eta klubari konfiantza hori bueltatzeko irrikitan nago", adierazi du jokalariak, besteak beste, prentsaurrekoan.
2023/12/21 - 12:46
Unai Gomez: ''Nire ametsa egia bihurtu da. Oraindik ez dut sinesten''
Unai Gomezek egin du Athletici azken unean garaipena eman dion gola San Mamesen. Partida ostean, oso pozik agertu da jokalari bermeotarra, bai bere ibilbideagatik, bai taldearengatik.
2023/12/16 - 19:44
Nico Williams: ''Taldeak bikain jokatu du''
Athleticek 2-0 irabazi dio Atletico Madrili larunbat honetan San Mamesen. Guruzeta eta Nico Williams izan dira neurketako golegileak. "Oso pozik nago, taldeak bikain jokatu du", adierazi du Nikok, partida amaitutakoan.
2023/12/16 - 19:32
Jon Rahmek ohorezko sakea egin du San Mamesen Iribar omenduz
Augustako azken Masterseko irabazleak ohorezko sakea egin du San Mamesen, Athletic eta Atletico Madrilen arteko futbol partidaren aurretik, Jose Angel Iribar omenduz elastiko beltz mitikoaren erreplika bat jantzita.
2023/12/16 - 19:20
Athleticek joko bikaina erakutsiz gainditu du Atletico Madril (2-0)
Lehoiak aurkaria baino askoz gehiago izan dira partida osoan zehar, eta gol aukera ugari izan dituzte, baina Guruzeta eta Nico Williams izan dira saria aurkitu dutenak.
2023/12/14 - 19:05
Ruiz de Galarretak lesioa du eskuin hankako soleoan
Arazo fisikoak zelaietatik kanpo edukiko luke 2024ra arte, talde zuri-gorriak jakinarazi duenez.