San Mames
2025/05/22 - 01:12
Tottenhamek Manchester United menderatu du San Mameseko finalean (1-0), eta Europa Ligako txapelduna da
Brennan Johnsonek sartu du, 42. minutuan, Londreseko taldeari titulua eman dion gola. Manchester United indartsu saiatu da bigarren zatian, baina ezin izan du berdinketa lortu.
2025/05/21 - 11:44
Tottenham eta Manchester United Europa Ligako finalean lehiatuko dira, San Mamesen
Tottenhamentzat hirugarren garaikurra izango litzateke txapelketa honetan; bigarrena, berriz, Manchester Unitedentzat.
2025/05/21 - 01:22
Bruno Fernandes, belarriprest; baina UEFA, gor
Euskaraldian gauden honetan, Janire Fragua EITB Mediako kazetariak, San Mamesen, Europa Ligako finalaren bezperan, euskaraz egin dio galdera bat Bruno Fernandes Manchester Uniteden kapitainari. Jokalari portugaldarra ulertzen ahalegindu da, baina itzultzaileak ez dio aukera eman.
2025/05/16 - 18:39
San Mamesek Europako errugbi txapelketa nagusien bi final hartuko ditu 2026an
2026ko maiatzaren 22an eta 23an, San Mames izango da berriro kluben arteko Europako errugbi txapelketa nagusien finalen egoitza, EPCR Challenge Cup eta Investec Champions Cup hartuko baititu.
2025/05/11 - 22:56
Olabarrieta: ''3 puntuak oso garrantzitsuak ziren gure helburua lortzeko''
Aingeru Olabarrieta Athleticen jokalariak Alavesen aurka lortutako garaipenaz (1-0) hitz egin du, EA Sports Ligako 35. jardunaldian San Mamesen jokatu den derbian.
2025/05/11 - 22:35
Athleticek gora begira hasi du aste erabakigarria, eta Alaves amildegi-ertzean geratu da (1-0)
Derbia oso trabatua izan da, joko gutxikoa, eta, azkenean, Manu Sanchezek bere atean sartutako gol batekin nagusitu da Athletic. Jaitsiera postuetatik puntu batera geratu da Alaves.
2025/05/09 - 01:01
Athleticek Europa Ligan jokatuko dituen partiden egunak eta orduak
Bilbotarrek Erromaren etxean hasiko dute txapelketako lehen faseko ibilbidea, irailaren 26an, eta zortzigarren eta azken jardunaldia San Mamesen jokatuko dute, urtarrilaren 30ean, Viktoria Pilsen talde txekiarraren aurka.
2025/05/03 - 20:00
Nico Williams baja izango da Realaren aurkako derbian, pubiseko arazoengatik
Valverdek jakitera eman duenez, pubisean mina du, "ez dago ondo", eta "oso gaizki amaitu zuen" ostegunean Manchester Uniteden aurka jokatutako finalerdia.
2025/05/03 - 17:03
Ilara luzeak San Mamesen, Manchesterrerako sarrerak hartzeko
Zale zuri-gorriak itxaropentsu dira Athleticek ostegunean, Old Trafford zelaian, Manchesterren aurka jokatuko duen Europa Ligako finalerdietako itzuliko partidari begira, zuri-gorriek joanekoan 0 eta 3 galdu zuten arren.
2025/05/02 - 19:13
Athleticzaleak, triste baina Manchesterren emaitza iraultzeko itxaropenarekin
Atzokoa kolpe handia izan zen Athleticzaleentzat. Inork ez zuen espero San Mamesen 0-3 galtzea Manchesterren aurka. Hala ere, biharamunean, jarraitzaileak triste, baina itxaropentsu agertu dira, eta itzuliko partidan emaitza iraultzea posible dela adierazi dute.
2025/05/02 - 14:33
Bruno Fernandesek kazetari bati: ''Zuk uste duzu ez dela penaltia izan?''
Manchester Unitedeko kapitainari, bi golen egileari, ez zaizkio gustatu Dani Viviani egindako penalti polemikoari eta txartel gorriari buruzko galderak.
2025/05/02 - 02:28
Agirrezabala: ''Penaltia adieraztea eta talde bat hamarrekin uztea gehiegizkoa da, horrelako jokaldi batean''
Athleticeko atezainaren iritziz, talde zuri-gorriak ahalegin handia egin du bigarren zatian, markagailua dagoeneko 0-3 zihoala; Agirrezabalak, halaber, nabarmendu du Athletic "konfiantzaz" joango dela Old Traffordera.
2025/05/02 - 00:58
Athleticen porrot latza Manchester Uniteden aurka: hiru gol lehen zatian eta txartel gorria Vivianentzat (0-3)
Lehen zatian jasotako hiru golek -bat penaltiz- eta Vivianek jasotako txartel gorriak hondoratu egin dituzte zuri-gorriak, eta oso zail izango dute datorren astean kanporaketari buelta ematea Old Trafforden.
2025/05/01 - 16:27
Giro polita Bilbon, Athletic-Manchester United partidaren atarian
Athleticek Manchester Uniteden bisita jasoko du gaur San Mamesen, 21:00etatik aurrera. Jaieguna izanik, jendea kalera atera da, giroaz gozatzera.
2025/04/30 - 16:14
Nico Williamsek eta Valverdek United goraipatu eta Athleticek kanporaketa ona egitea espero dute
Ernesto Valverdek eta Nico Williamsek, Athleticen entrenatzaile eta jokalaria hurrenez hurren, Europa Ligako finalerdietako Manchester Uniteden kontrako joaneko partidari buruz hitz egin dute. Neurketa San Mamesen jokatuko da, maiatzaren 1ean. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/04/27 - 16:57
Athleticek bolada onean jarraitzen du San Mamesen Tenerife menderatuta (2-0)
Athleticek Atletico Madrilen arrastoari eutsi dio Txapeldunen Ligako azken postua lortzeko lehian, San Mamesen Costa Adeje Tenerife 2-0 garaituta, bigarren zatiaren hasieran Irene Oguizak eta Daniela Agotek sartutako golei esker.
2025/04/24 - 22:05
Irene Oguiza:''San Mamesen jokatzea beti da oso berezia''
Irene Oguizak, Athleticeko jokalariak, igande honetako partidaren inguruan hitz egin du. Zuri-gorriak San Mamesen lehiatuko dira Teneriferen aurka eguerdiko 12:00etan. Denboraldi honetan, bertan jokatuko duen lehen aldia dela azaldu du erdilariak, eta giro polita egotea espero du.
2025/04/23 - 23:26
Canales: ''Azken minutuetan sufritzen jakin dugu, eta hiru puntuak, etxera''
Peio Canales Athleticen jokalariak Las Palmasen aurka San Mamesen lortutako garaipenaz (1-0) hitz egin du, EA Sports Ligako 33. jardunaldian.
2025/04/23 - 22:59
Iñaki Williamsen gola nahikoa izan da Athleticek Las Palmas mendean hartzeko (1-0)
Ez da zuri-gorrien partidarik onena izan, baina Iñaki Williamsek partida hasi eta bost minutura sartutako gola nahikoa izan dute garaipena bermatzeko.
2025/04/18 - 11:30
Nico Williams: ''Amets bat bizitzen ari naiz''
Nico Williamsek, oso pozik Athleticek finalerdietarako txartela lortu duelako, bere taldea "gauzak oso ondo" egiten ari dela uste du, eta maiatzaren 21ean San Mamesen jokatuko den Europa Ligako "finalera iristeko horrela jarraitzea" espero du.