Primož Roglic
2025/05/13 - 19:27
2025eko Italiako Giroko 4. etaparen azken kilometroa eta esprinta
Italiako Giroaren 108. edizioak atzean utzi du laugarren etapa. Bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroa eta etapako garailea erabaki duen esprinta.
2025/05/11 - 19:49
Pedersenek bere bigarren etapa irabazi du, esprintean, eta maglia arrosa berreskuratu du
3 ordu, 49 minutu eta 47 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko, eta Corbin Strong (Israel-Premier Tech) zeelandaberritarra eta Orluis Aular (Movistar Team) venezuelarra gainditu ditu azken esprintean.
2025/05/10 - 20:08
Italiako Giroko bigarren etapa: Roglic liderraren eta Tarling irabazlearen erlojupekoa
Primoz Roglic Italiako Giroko lider jarri da bigarren etapako erlojupekoan bigarren denborarik onena eginda. Azkarrena Joshua Tarling galestarra izan da, esloveniarrak baino segundo bat gutxiago eginda.
2025/05/10 - 19:37
Tarlingek irabazi du erlojupekoa eta Roglicek lidergoa eskuratu du
Tarling 16 minutu eta 7 segundoko denborarekin nagusitu da, Roglic lider berriak baino bat gutxiago eginez helmugan.
2025/05/09 - 19:39
Pedersen danimarkarra da Giroko lehen liderra, eta Landak eroriko gogorra izan du
Pedersen 3:36:24ko denborarekin helmugaratu da, Van Aertek (bigarren) eta Orluis Aularrek (hirugarren) egin duten denbora berarekin. Bestalde, Mikel Landa (Soudal Quick-Step) arabarra erori egin da etapako azken metroetan, eta ospitalera eraman behar izan dute.
2025/05/08 - 19:15
2025eko Italiako Giroko 1. etaparen profila: Durres-Tirana (160 km)
Lehen etapa laua izango da lasterketaren zati handi batean eta bi aldiz igoko da Surrel mendatea. Etapa zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus-en, 13:00etatik aurrera, eta ETB1en 15:00etatik aurrera.
2025/05/07 - 22:51
Horrela aurkeztu dituzte 2025eko Italiako Giroan parte hartuko duten zazpi euskal txirrindulariak
Jon Barrenetxea (Movistar), Xabier Mikel Azparren (Q36.5), Jonathan Lastra (Cofidis), Jonathan Castroviejo (INEOS), Pello Bilbao (Bahrain), Mikel Landa (Soudal) eta Igor Arrieta (UAE) ostiralean Albanian hasiko den lehiarako prest daude.
2025/05/07 - 21:19
2025eko Italiako Giroko etapa guztien profilak eta ibilbideak
108. Italiako Giroa maiatzaren 9etik ekainaren 1era bitartean jokatuko dute, eta Durresen hasiko da, Albanian eta Erroman amaitu; EITBk, eitb.eus-en eta ETBren bidez, lasterketako etapa guztiak emango ditu, zuzenean.
2025/04/15 - 20:46
Euskal Herriko Itzuliko palmaresa eta ohorezko postuak
Lasterketako irabazle guztien zerrenda, 1924tik 2024ra. Alberto Contador eta Jose Antonio Gonzalez Linares dira Itzuli gehien irabazi dituzten txirrindulariak (4). Euskal ordezkariei dagokienez, Julian Gorospek bi garaipen ditu.
2025/03/30 - 16:26
Roglicek bere bigarren Volta irabazi du, Ayuso azken etapan garaituta
Mikel Landa laugarren geratu da sailkapen nagusian, esloveniarrarengandik 54 segundora.
2025/03/29 - 19:21
Quinn Simmonsek irabazi du haizeagatik murriztutako etapa, eta sailkapen nagusia Bartzelonan erabakiko da
Txirrindulari estatubatuarrak (LIDL-Trek) 25 kilometroko etapa irabazi du Bergan, haize-bolada gogorrek etapa murriztea eragin baitute. Beraz, probaren irabazlea igandean erabakiko da, Bartzelonan.
2025/03/28 - 17:49
Brennanek irabazi du Ampostan, eta Ayuso da orain lider, tarteko esprintean nagusitu ostean
Brennanek (19 urte) bigarren etapa garaipena lortu du Kataluniako lasterketaren aurtengo edizioan, lehen jardunaldian Sant Feliu de Guixolsen (Girona) lortutakoaren ondoren.
2025/03/27 - 18:24
Roglicek Ayuso gainditu du Montserrateko azken esprintean eta lider jarri da denbora berarekin
Mikel Landa euskal txirrindulariak, bere aldetik, ezin izan du etapa irabazteko borrokatu, bosgarren helmugaratu da eta sailkapen nagusian postu bat jaitsi da.
2025/03/26 - 21:43
Juan Ayusok irabazi du La Molinan eta Kataluniako Itzuliko lider berria da; Mikel Landa, hirugarren
UAEko txirrindulari kataluniarrak oso gutxigatik aurreratu du, helmugan, Primoz Roglic; sailkapen nagusian, Ayusok sei segundoko aldea du Roglicekiko, eta Landak hamaika segundora du aurreneko postua.
2025/03/25 - 19:51
Ethan Vernonek irabazi du Figuereseko esprinta, eta Matthew Brennanek lider jarraitzen du Kataluniako Itzulian
Israel-Premier Tech taldeko britainiarra izan da azkarrena 104. Kataluniako Itzuliko bigarren etapan, sailkapen nagusian, ez da nabarmentzeko moduko aldaketarik izan.
2025/03/24 - 20:56
Matthew Brennanek ia helmugan bertan gainditu du Tibor Del Grosso, eta Kataluniako Itzuliko lehen liderra da
Visma Lease a Bike taldeko britainiarrak, 19 urtekoa bera, lasterketako lehen etapa amaitzeko soilik metro batzuk gelditzen zirela harrapatu eta atzean utzi du Alpecin-Deceuninckeko herbeheretarra. Euriak markatu du etapa, eta Mikel Landa zortzigarren postuan helmugaratu da.
2025/01/23 - 19:21
Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma, Voltara gonbidatutako taldeen artean
Hiru euskal taldeek Burgos BHrekin batera batera Kataluniako lasterketan parte hartzeko gonbidapena jaso dute. Proba martxoaren 24tik 30era artean korrituko da.
2024/09/08 - 22:42
Roglicek laugarren aldiz bereganatu du Espainiako Vuelta
Primoz Roglicek irabazi du Espainiako Vuelta. Ben O'Connor izan da bigarrena eta Enric Mas hirugarrena. Madrilen lehiatu den azkeneko etapan, berriz, Stefan Küng gailendu da.
2024/09/07 - 21:12
Eddie Dunbar irlandarra nagusitu da Picon Blancon
Dunbar bakarrik iritsi da helmugara, 4 ordu 38 minutu eta 37 segundoko denbora eginda; Enric Mas 7 segundora helmugaratu da, Roglic 10era, Richard Carapaz 12ra eta Urko Berrade 14ra.
2024/09/06 - 19:55
Roglicek lidertza eskuratu du Moncalvillon
Red Bull taldeko txirrindulari esloveniarrak erasoa jo du etapako azken kilometroetan, Aleksandr Vlasov taldekidearekin batera, eta garaipena lortu du, oposiziorik gabe.