Nico Williams
2025/10/22 - 01:21
Athleticek FK Qarabag taldeari irabazi behar dio San Mamesen, sailkapenarekin amets egiten jarraitzeko
Hasiera batean, Ernesto Valverderen taldearentzako neurketarik errazenetarikoa ematen bazuen ere, ez dirudi lan erraza izango denik, Azerbaijango taldeak txapelketari hasiera bikaina eman baitio, bi garaipen bilduta.
2025/10/01 - 01:12
Athleticek Txapeldunen Ligako lehen puntuak eskuratu nahi ditu Dortmunden
Euskal taldeak Borussia Dortmund izango du aurkari, Signal Iduna Park futbol zelaian txapelketako liga faseko bigarren jardunaldian. Ernesto Valverdek ezingo du Nico Williams zelairatu; izan ere, iruindarra ez da deialdian sartu.
2025/09/17 - 16:35
Athleticek ezin izan du punturik batu, Arsenalen aurka, Txapeldunen Ligako aurreneko partidan (0-2)
Londreseko taldeak bigarren zatian egin ditu bi golak, Martinelliren eta Trossarden bidez, 72. eta 87. minutuetan. Zuri-gorriek ondo eutsi diote lehen zatian, baina, neurketako azken txanpan, Arsenalek erakutsitako indarra erabakigarria izan da.
2025/09/08 - 21:58
Nico Williamsek giharretako lesio moderatua du ezkerreko muskulatura aduktorean
Aurrelari zuri-gorriak atzo hartu zuen min, igandea, Espainiako selekzioarekin, Turkian jokatutako partidan. Lehen zatian aldaketa eskatu behar izan zuen.
2025/08/29 - 14:32
Unai Simon, Remiro, Vivian, Oyarzabal eta Nico Williams, De la Fuenteren deialdian
Robin Le Normand, Martin Zubimendi eta Mikel Merino Realeko futbolari ohiak ere 26 jokalariko zerrendan daude.
2025/08/26 - 00:56
Sancetek garaipena eman dio Athletici Rayoren aurka, lesiotik itzuli berritan (1-0)
Iñigo Perezen taldeak ez die erraztasunik eman zuri-gorriei, lehen zatian batez ere; baina penaltiz egindako golari esker, Bilboko taldeak bi garaipen lortu ditu elkarren segidan.
2025/08/05 - 11:25
Athleticek Liverpoolen aurkako bi lagunartekoak galdu ditu, Anfielden
Liverpool eta Athleticen arteko lehen partida 4-1 bukatu da. Ordubete geroago bigarren partida hasi da, eta beste porrot batekin bukatu da, 3-2ko emaitzarekin.
2025/07/29 - 15:53
Iñaki Williams: ''Anaiak erabaki onena hartu du''
Nico anaiak Athleticen geratzeko hartutako erabakiaz galdetuta, azaldu du ez dela batere erraza izan. Horrez gain, nabarmendu du gezur ugari esan direla.
2025/07/29 - 15:27
Iñaki Williams: ''Txapeldunen Ligan jokatzea oso ilusionagarria da''
Iñaki Williams Athleticenkapitainak prentsaurrekoa eman du gaur, taldeak 25-26 sasoian dituen erronkei begira. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/07/15 - 17:14
Nico Williams: ''Athleticekin, anaiarekin eta zaleekin Txapeldunen Liga jokatzea baino ezer hoberik ez dago''
Nico Williams Athleticen jokalaria ilusioz beteta dago 2025-2026 denboraldirako. Txapeldunen Liga begiz jota du. Erronka handia da berarentzat eta taldearentzat. Adierazi du Iñaki anaiarekin eta zale zuri-gorriekin Txapeldunena jokatzea gauza handia dela.
2025/07/14 - 16:44
Nico Williams, Unai Simon, Vivian eta Maroan Lezaman dira dagoeneko
Euren kabuz aritu dira, osasun azterketak egin ostean. Asteartetik aurrera, taldekideekin entrenatuko dira. Alex Padilla, Hugo Rincon, Unai Egiluz eta Vencedorrek ere gaur bertan hasi dute denboraldiaurrea.
2025/07/04 - 23:07
De Marcos: "Nicok zuhurtzia handiz jokatu du, eta hausnartutako erabakia hartu du"
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Oscar de Marcos pozik agertu da Nico Williamsek Athleticen jarraitzea erabaki duelako, eta kontatu du azken asteetan jokalari nafarrarekin harremanetan egon dela.
2025/07/04 - 17:04
Nola hartu dute athleticzaleek Nico Williamsen kontratu berritzearen albistea?
Nico Williamsek kontratua berritu du Athleticekin 2035era arte. Orain arte, Nicoren ustezko irteerak eztabaida sortu du Athleticeko zaleen artean. Kalean, nola hartu dute erabakia zuri-gorriek?
2025/07/04 - 14:50
Nico Williams: ''Erabakiak hartu behar direnean, niretzat bihotza da garrantzitsuena''
Nico Williamsek 2035eko ekainaren 30era arte luzatu du kontratua Athleticekin, eta orain arte zeukan etete-klausula (60 milioi eurokoa) handitu du, klub zuri-gorriak gaur goizean, ezustean, jakinarazi duenez.
2025/07/04 - 12:51
Nico Williamsek 2035era arte luzatu du kontratua Athleticekin
Gainera, aurrelari nafarraren etete-klausula ere handitu dutela jakinarazi du klub zuri-gorriak. "Nahi dudan tokian nago, nire gertukoekin, hau nire etxea da", esan du Nico Williamsek bideo batean.
2025/06/27 - 17:22
Laportak esan du Bartzelona "prest" dagoela etete-klausula bat ordaintzeko, "aukera on bat sortzen bada"
Athleticen jarrerari dagokionez, Joan Laportak esan du "Ligak ezarritako baldintza guztiak" betetzen ari dela Bartzelona, eta, horrenbestez, eurentzat ez dela arazoa klub zuri-gorriak iragarritako "fiskalizazioa".
2025/06/27 - 16:32
Nico Williamsen irudia berregiten hasi dira Barakaldoko muralean
Ekainaren 21ean, Nico Williamsen irudia ezabatu egin zuten Barakaldoko mural batean. Gaur, ostirala, Carlos Lopez artistak, obra horren egileak, horma-irudia konpontzeari ekin dio, Athleticen laguntzarekin.
2025/06/26 - 21:19
Athleticek Bartzelonari erantzun dio "bereaz arduratzen" dela, arauak bete daitezen
Laportak asteazken honetan adierazi zuenez, ez ditu ulertzen Athleticek Kataluniako taldearen egoera ekonomikoa fiskalizatzeko dituzten arrazoiak, eta "bakoitza bereaz arduratzeko" eskatu zuen.
2025/06/25 - 22:58
Laporta: ''Bakoitzak, bereari; ez dut ulertzen Athletic Ligara joatea Bartzelonaz hitz egitera''
Asteazkenean argitaratutako informazio baten arabera, Athleticek asmoa du Ligara joateko, helburu izanik adieraztea Kataluniako klubak egindako eragiketa ekonomikoak fiskalizatuko dituela; Bartzelonako presidenteak hori izan du ikusgai.
2025/06/22 - 19:51
Athleticek komunikatu batekin erantzun dio Nico Williamsen irudiaren bandalizazioari
Barakaldoko Lutxana auzoko Williams anaien muralean, Nicoren irudia pintaketa batekin estali dute: "Joan edo geratu, errespetua galdu duzu".