Mikel Landa Meana
2025/08/20 - 23:32
Mikel Landak bederatzigarrenez jokatuko du Espainiako Vuelta, larunbatetik aurrera
Soudal Quick-Step taldeko euskal txirrindularia lasterketako 80. ekitaldian izango da. Landak bosgarren postua eskuratu zuen 2023an, sailkapen nagusian, eta zortzigarren tokia 2024an, eta 2015ean etapa bat irabazi zuen.
2025/08/18 - 20:51
2025eko Espainiako Vueltako etapa guztien profilak eta ibilbideak
80. Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra bitartean jokatuko dute, eta Turinen hasiko da, Italian, eta Madrilen amaitu; bi etapa, hamargarrena, Sendaviva-Larra-Belagua, eta hamaikagarrena, Bilbo-Bilbo, Euskal Herrian egingo dituzte.
2025/08/08 - 21:26
Mikel Landak 1.000 lehiaketa egun bete ditu profesionaletan, eta bere taldeak tarta bat oparitu dio
Arabako txirrindulariak Burgosko Itzuliko laugarren etapa hasi aurretik ospatu du mugarri berria bere taldekideekin batera.
2025/08/08 - 19:16
Carusok ihes eginda irabazi du Burgosko Itzuliko azken-aurreko etapa
Leo Bisiaux (Decathlon) frantziarrak jarraitzen du sailkapen nagusiko lidergoan, itzulia azken etapa nagusian erabaki aurretik.
2025/08/07 - 19:36
Bisiaux da Burgosko Itzuliko lider berria, 3. etapa irabazita
Frantzako txirrindularia izan da onena 3. etapan. Bakarka heldu da helmugara, Cicconek, Pellizzarik, Del Torok eta Fortunatok osatutako laukoteari 9 segundo aterata. Leo Bisiauxek liderraren elastikoa jantzi du.
2025/08/07 - 18:30
Mikel Landaren erasoa Burgosko Itzuliko 3. etapako Las Campaseko igoeran
Mikel Landa Burgosko Itzulian berragertu da Giroan eroriko gogorra izan eta ia bi hilabete lehiatu gabe egon ostean. 3. etapan, Las Campaseko igoeran, erasoa jo du, kilometro batzuk eman ditu tropelaren aurretik, baina talde nagusiak harrapatu egin du helmugarako 28 kilometro falta zirenean.
2025/08/06 - 18:55
Moschettik irabazi du Burgosko Itzuliko 2. etapa
Matteo Moschetti nagusitu da bigarren etapan, esprint estuan garaipena bereganatuta. Malucelli izan da bigarren, eta Molano, hirugarren. Roger Adriak jarraitzen du sailkapen nagusiko lider.
2025/08/05 - 19:49
Roger Adriak irabazi du Burgosko Itzuliko estreinako etapa, eta lasterketako lehen liderra da
Kataluniako txirrindulariak bereganatu du garaipena, azken metroetan Jordan Labrosse menderatuta. Hala, bada, Adria da lasterketako lehen liderra. Etapa amaieran Del Toro eta Ciccone erori egin dira.
2025/08/05 - 13:51
Burgosko Itzulia zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en, gaurtik abuztuaren 9ra artean
ETB1ek eta eitb.eus-ek lasterketako bost etapak emango dituzte zuzenean abuztuaren 5etik 9ra artean. Emanaldiak 15:00etan hasiko dira. Burgosko Itzuliak maila handiko parte-hartzaileak izango ditu. Azpimarragarria da Mikel Landa bueltan izango dela, Italiako Giroan izan zuen erorikoaren ostean.
2025/07/30 - 20:07
Remco Evenepoel eta Mikel Landa ez dira izango Donostiako Klasikoan, larunbatean
Txirrindulari flandriarra eta euskal ziklista ez daude Soudal Quick-Stepek lasterketako 44. ekitaldira eramango duen taldean. Aurreikuspena da Landa, Italiako Giroan izan zuen erorikoa gaindituta, abuztuaren 5ean hasiko den Burgosko Itzulian berragertzea.
2025/07/21 - 19:27
Mikel Landa Burgosko Itzulian berragertuko da, abuztuaren 5ean
Proba antolatzen duen Burgosko Diputazioak baieztatu du. Soudal Quick-Step taldeko euskal txirrindularia, hala, Italiako Giroan erorikoa izan zuenetik hiru hilabetera izango da berriro lehian.
2025/07/20 - 21:14
Mikel Landa: ''Helburua Espainiako Vueltako irteeran egotea da''
Mikel Landa Laudioko pilotalekuko harmailetan izan da, bertan jokatu den jaialdiaz gozatzen. Arabarrak eroriko larria izan zuen maiatzean, Italiako Giroko 1. etapan, eta sendatzeko prozesuan murgilduta dago.
2025/06/17 - 22:51
Mikel Landa: ''Nahiko ondo nago; burua Espainiako Vueltan daukat jarrita''
Ana Ramos Euskal Telebistako "Kirolak" saioko aurkezleak Soudal Quick-Stepeko txirrindularia elkarrizketatu du. Mikel Landak esan digu "osatzen" hasi dela, eta helburu duela "urtea, denboraldia, bizikletaren gainean bukatzea".
2025/05/13 - 02:05
Mikel Landa etxean da, eta "luzea" izango den sendatzeari ekin dio
Euskal txirrindulariak eroriko larria izan zuen Italiako Giroko lehen etapan, ostiralean; astelehenean, alta eman diote, Tiranan (Albania), asteburuan ospitaleratuta egon da: "Jasotako babesak indartu egingo nau nire bidean", eskertu du.
2025/05/11 - 19:49
Pedersenek bere bigarren etapa irabazi du, esprintean, eta maglia arrosa berreskuratu du
3 ordu, 49 minutu eta 47 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko, eta Corbin Strong (Israel-Premier Tech) zeelandaberritarra eta Orluis Aular (Movistar Team) venezuelarra gainditu ditu azken esprintean.
2025/05/10 - 19:37
Tarlingek irabazi du erlojupekoa eta Roglicek lidergoa eskuratu du
Tarling 16 minutu eta 7 segundoko denborarekin nagusitu da, Roglic lider berriak baino bat gutxiago eginez helmugan.
2025/05/09 - 23:09
Mikel Landak Italiako Giroa utzi du, lehen etapan eroriko gogorra izan ondoren
Landa ospitalera eraman dute berehala, eta han egindako azterketek agerian utzi dute Th 11 ornoa hautsita duela. Ondorioz, buruz behera etzanda egon beharko da denbora luzez.
2025/05/09 - 19:39
Pedersen danimarkarra da Giroko lehen liderra, eta Landak eroriko gogorra izan du
Pedersen 3:36:24ko denborarekin helmugaratu da, Van Aertek (bigarren) eta Orluis Aularrek (hirugarren) egin duten denbora berarekin. Bestalde, Mikel Landa (Soudal Quick-Step) arabarra erori egin da etapako azken metroetan, eta ospitalera eraman behar izan dute.
2025/05/09 - 19:24
Mikel Landak eroriko larria izan du Giroko lehen etapan
Mikel Landa (Soudal) lurrera joan da Tiranako (Albania) helmugatik bost kilometrora. Kolpe handia hartu du, eta lehendabiziko etapan agur esan behar izan dio Italiako Giroari.
2025/05/08 - 19:15
2025eko Italiako Giroko 1. etaparen profila: Durres-Tirana (160 km)
Lehen etapa laua izango da lasterketaren zati handi batean eta bi aldiz igoko da Surrel mendatea. Etapa zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus-en, 13:00etatik aurrera, eta ETB1en 15:00etatik aurrera.