Julen Martija
Zabala eta Martija gogor aritu behar izan dira Altuna eta Ezkurdia garaitzeko (15-22)
Zabalak eta Martijak 15-22 menderatu dituzte Altuna eta Ezkurdia Binakako Txapelketako 10. jardunaldian. 14-14 berdindu ostean, hortik aurrera partida urdinena izan da.
Partidarik luzeena eta laugarren garaipena: Zabala eta Martija nagusi (15-22)
Zabalak eta Martijak laugarren garaipena eskuratu dute Elordi eta Zabaleta 15-22 garaituta. Orain arte jokatutako partidarik luzeena izan da, baita pilotakada gehien izan dituena ere, 861 pilotakada zenbatu dituzte guztira.
Lasok eta Albisuk Binakako Txapelketan duten lehen postua sendotu dute, Zabala eta Martija menderatuta (22-19)
Baikoko bikoteak sei garaipen daramatzate, jokatutako zazpi jardunaldietan, eta, ligaxkako lehen itzulia amaituta, aurreneko tokian jarraitzen dute. Astelenan jokatutako partidan, aurretik ibili dira markagailuan, baina azkenean sufritu behar izan dute, puntua eskuratu arte.
Tanto ikusgarria, Laso-Albisu vs Zabala-Martija partidan
Laso eta Albisu 5-4 ari ziren gailentzen, partidako hamargarren tantoa jokoan izan denean; orduan, Javi Zabalak sake ederra egin du, baina Jon Ander Albisuk bikain jaso, eta lau pilotariek tanto ikusgarria jokatu dute. Azkenean, urdinek eskuratu dute.
Lehen sakea… gorri, ala urdin? Txapa zutik gelditu da!
Astelenan, urtarrilaren 1ean, bitxikeria izan da: Laso-Albisu eta Zabala-Martija bikoteen arteko partida hasi aurretik, lehenengo sakea zein bikotek egingo zuen zehaztu behar zuen txapa zutik gelditu da, eta berriro bota behar izan dute.
Azken 7 tantoak eginez irabazi diete Larrazabalek eta Mariezkurrenak Zabalari eta Martijari (16-22)
Larrazabalek eta Mariezkurrenak 16-22 irabazi diete Zabalari eta Martijari Binakako Txapelketako 5. jardunaldian. Atzetik hasi dira markagailuan, baina pixkanaka jokoa hobetu dute eta azken 7 tantoak urdinek egin dituzte.
Zabalak eta Martijak bi puntu dituzte, Altuna III.a eta Ezkurdia mendean hartuta (16-22)
Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia aurrenekoz irten dira galtzaile, Binakakoan; Bartzelonan jokatutako partidan, 0-6 hasi dira galtzen. Javi Zabalak eta Julen Martijak merezita irabazi dute, neurketa ona eginda.
Zabalak eta Martijak Etxeberria eta Rezusta menderatu dituzte (12-22), eta lehen puntua lortu dute Binakakoan
Bigarren jardunaldiko lehenengo partidan, ostiral gauean, Basaurin, Javi Zabala eta Julen Martija ez dira oso ondo hasi, Peio Etxeberria eta Beñat Rezusta aurkari, baina, neurketako bigarren zatian, guztiz nagusi izan dira.