Jon Martin
Realak Jon Martinen kontratua 2032ra arte luzatu duela iragarri du
20 urterekin, Lasarteko erdiko atzelaria ezinbestekoa da Matarazzorentzat Realaren atzealdean.
Jon Martin: “Bigarren zatian kostata ibili gara, ezin izan ditugu trantsizioak egin”
Jon Martinek sartu du Gironaren aurkako partidako gola, bere bigarrena eta “jarraitzeko asmoz”. Lehenengo zatian ondor aritu diren arren, “bigarrenean kostata” ibili direla azaldu du lasartearrak.
Jon Martin: “Final parekatua izango da, bi talde oso osoren arteko partida”
Jon Martinek “amets bat” biziko du larunbateko Errege Kopako finala jokatzean, hala azaldu du gaur emandako prentsaurrekoan. Lasartearrak badaki jokalari oso onez osatutako taldea izango duela aurkari, baina argi esan du beraiek irabaztera doazela.
Jon Martin: “Ongi defendatzen badugu, irabazteko aukera asko izango ditugu”
Jon Martin Realeko jokalariak datorren apirilaren 18an Atletico Madrilen aurka jokatuko duten finalaz hitz egin du elkarrizketa honetan. Partida parekatua dela iruditzen zaio Martini, eta irabazteko aukerekin ikusten du taldea.
Jon Martin: "Gaur ere, partida osoa egin dugu, eta finalean gaude"
Realeko atzelari gazteak, Athleticen aurkako kanporaketa amaituta eta Sevillako finalerako txartela eskuratuta, gogora ekarri du nola bizi izan zuen talde txuri-urdinak irabazitako azken finala, 2021ekoa.
Jon Martin: "Hutsean berdinduta joango bagina bezala jokatu behar dugu neurketa"
Atzelari txuri-urdina "baikor" azaldu da Athleticen kontrako norgehiagokaren atarian. "San Mamesen partida osoa egin genuen, eta konfiantzarekin gaude", azpimarratu du. "Oso pozik nago nire lanarekin, baina gauza asko hobetu behar ditut", gaineratu du.
Jon Martin: "Ezin nuen sinistu berriz ere azken minutuetan berdinketa jasotzea"
Realeko jokalariak Getaferen aurka lortutako garaipenaz (1-2) hitz egin du, EA Sports Ligako 19. jardunaldian.