Iñaki Williams
2020/03/20 - 11:01
Iñaki Williamsen hausnarketak
Talde zuri-gorriko jokalariak koronabirusa dela eta bere hausnarketa pertsonala egin du. Iñaki Williams egungo egoeraz mintzatu da (gaztelaniaz).
2020/03/06 - 13:47
Athletic finalean izango da, Granadan galdu arren (2-1)
Zuri-gorriak 2-0 joan dira galtzen amaierarako hamar minuturen faltan, baina Yuri Berchicheren golak Sevillako finalean sartu ditu.
2020/03/01 - 17:01
Athleticek amaiera eman dio garaipenik gabeko bolada luzeari (1-0)
Raul Garciak egin du partidako gol bakarra, penaltiz, 56. minutuan. 10 minutu geroago, Iñaki Williamsek beste penalti bat huts egin du.
2020/02/13 - 00:20
Athleticek aurrea hartu du Granadaren aurkako kanporaketan (1-0)
Atsedenaldiaren atarian Muniainek sartutako gol batek aurretik jarri ditu zuri-gorriak, eta abantaila eman die martxoaren 5ean erabakiko den kanporaketan.
2020/02/09 - 17:15
Realak Athleticen aurkako derbia irabazi du Reale Arenan
Portuk aurretik jarri ditu txuri-urdinak 64. minutuan, banakoa Iñaki Williamsek sartu du 70.ean eta donostiarren garaipenaren gola Isakek egin du, 82.ean.
2020/01/29 - 10:28
Iñaki Williams: 'Hemen Tenerifeko beste zale bat'
Athletic Clubeko Iñaki Williamsek Heliodoro Rodrigez Lopez futbol-zelaian jasotako babesa eskertu zuen prentsa aurrean. Zale guztiek bat egin zuten 9. minutuan aurrelaria txalotuz.
2020/01/28 - 10:39
Final-laurdenetara sailkatzen saiatuko da gaur Athletic Tenerifen
Estreinakoz jokatuko dute zuri-gorriek Teneriferen aurka Errege Kopan. Ligari dagokionez, 2009ko irailean aritu ziren azken aldiz kanariarren etxean, eta 1-0 galdu zuten orduko hartan.
2020/01/27 - 23:01
Espanyolek 12 lagun identifikatu ditu Williamsi irain arrazistak egiteagatik
Horietako bederatzi Kataluniako taldeko bazkideak dira; gainerakoak, berriz, sarrerak noizbehinka erosten dituzten zaleak.
2020/01/25 - 18:13
Williamsek irain arrazistak jaso dituela salatu du, Espanyolen aurkako partidan
Iñaki Williams Ahleticeko jokalariak irain arrazistak jaso ditu RCDE Stadiumean, Espanyol-Athletic (1-1) partidan aldatua izan denean. Horrela azaldu digu gertatutakoa. (adierazpenak gaztelaniaz)
2020/01/23 - 12:36
Sufrimenduz betetako penalti jaurtiketetan sailkatu da Athletic (1-1)
Neurketa 1-1eko emaitzarekin heldu da arauzko denboraren zein luzapenaren amaierara. Penaltietan 3-1 atzetik joan dira zuri-gorriak, baina buelta emateko gai izan dira eta 4-5 irabazi dute.
2019/12/29 - 15:38
Adurizek talde-lana egin du eta Muniainek bakarkakoa
Athletic lanera bueltatu da Gabonetako oporren ostean, Sevillaren aurkako partida prestatzen hasteko. Adurizek taldekideen erritmo berean egin du lan. Muniainek bakarkako lana egin du.
2019/11/24 - 18:46
BIDEOA: Osasuna - Athletic partidako golak
Athleticek Osasunari irabazi dio Santander Ligako 14. jardunaldian jokatutako derbian.
2019/10/25 - 23:54
Txapelketako bi defentsa onenak aurrez aurre Wandan
Talde biek 5 gol besterik ez dituzte jaso, baina 8 gol sartzeko gai izan dira soilik.
2019/09/26 - 00:26
Ikusi hemen Athleticen golak eta laburpenak
Erabiltzaileek eskura dituzte hemen Athleticen Liga partida guztietako irudiak, eta partekatzeko aukera ere dute telefono mugikorretan, tabletetan, ordenagailuetan eta Smart TVetan.
2019/09/25 - 22:41
Athleticek puntu bat bildu du berriz ere etxetik kanpo (1-1)
Gol biak bigarren zatian iritsi dira. Zuri-gorriak aurreratu dira, Raul Garciak penalti jaurtiketa baten bidez egindako golarekin, baina etxeko taldeak ia berehala lortu du partida berdintzea.
2019/09/25 - 10:47
Lidertza defendatzeko asmoz zelairatuko da gaur Athletic Butarquen
Zuri-gorriek hiru puntuak lortzen saiatuko dira beharrizan handiagoa duen Leganesen aurrean, nahiz eta Mestallan berdintzea lortu zuen.
2019/09/14 - 00:36
Athleticek puntu bat lortu du Son Moixen (0-0)
Talde biek penalti bana izan dute alde neurketaren azken txanpan, baina Abdonek lehendabizi, eta Adurizek, gerora, ez dute asmatu.
2019/09/13 - 11:18
Athleticek lidergoan lo egin nahi du Son Moixen irabazita
Zuri-gorriek igo berri den Mallorca gainditu nahi dute bolada onari jarraipena emaneko.
2019/08/31 - 05:09
Athleticek bereganatu du Realaren aurkako euskal derbia (2-0)
Williamsen eta Raul Garciaren golek garaipena ekarri diote zuri-gorriei. VARak gol bat baliogabetu dio Realari, baita penalti bat ere.
2019/08/28 - 16:19
Williams: 'Derbia ez da edozein partida'
Iñaki Williams, Athletic Club taldeko aurrelaria, euskal derbia jokatzeko irrikan da. Ikusi Lezaman emandako prentsaurreko osoa (jatorrizkoa, gaztelaniaz).