Iñaki Williams
2019/08/12 - 13:21
Iñaki Williamsek kontratua berritu du Athleticekin, 2028ra arte
Bilboko jokalariak 135 milioi euroko etete klausula izango du kontratu berrian.
2019/04/06 - 16:04
Athleticek Getaferekin neurtuko ditu indarrak, Europa buruan duela
Lehoiek gertu dituzte Europan jokatzeko aukera ematen duten postuak, eta Txapeldunen Ligarako aukerak ere dituzte. Getafe dago Txapeldunen Ligako azken postuan, lau puntu gehiagorekin.
2019/04/01 - 17:38
Williams: 'Lana eta esfortzua, hori da jarraitu behar dugun bidea'
Iñaki Williams Athleticeko jokalariak prentsaurrekoa eskaini du Lezaman. Levanteren aurkako asteazkeneko partidaz, eta bere momentu pertsonalaz hitz egin du.
2019/03/30 - 00:11
Athleticek irabazi egin du Montilivin markagailua iraulita (1-2)
Iñaki Williams eta Raul Garciak bigarren zatian sartu dituzten golek garaipena ekarri diote talde zuri-gorriari.
2019/02/09 - 15:40
Athleticek Bartzelonari irabazi nahi dio San Mamesen
Lehoiek sentsazio onak berreskuratu nahi dituzte iragan astean Realaren aurkako derbia galdu eta zazpi partidako bolada ona hautsi ostean.
2019/02/07 - 15:37
Iñaki Williams urtarrileko 'Jokalaririk Onena' izendatu du LaLigak
Aurrelariak "hilabete biribila" egin duela azpimarratu dute Ligako arduradunek, eta Williams oinarrizko jokalaria izan dela Gaizka Garitano entrenatzaile denetik.
2019/01/20 - 19:27
Gehiago merezi izan du Athleticek Vila-realen aurkako berdinketa polemikoan (1-1)
86. minutuan eta markagailua bana zegoenean, epaileak Williamsek egindako gola baliorik gabe utzi du, VAR laguntzaile teknikoa kontsultatu ostean.
2019/01/19 - 14:45
Athleticek ligako hobekuntzari eutsi nahi dio Vila-reali irabaziz
Aritz Aduriz eta Raul Garcia baja dira La Ceramica estadioan jokatuko den partidarako.
2019/01/15 - 19:01
Williams: 'Niretzat ohore bat da Ligan 100 partida jarraian jokatzea lortzea'
Iñaki Williamsek 100 partida jarraian jokatu ditu Ligan. Athleticeko futbolaria harro sentitzen da lortu duen markarekin.
2019/01/13 - 21:00
'Pozik nago San Mamesen hainbeste denbora eta gero golak sartzeagatik'
Iñaki Willamsek bi gol sartu ditu Athleticek Sevillaren aurka lortu duen garaipenean (2-0). Partida amaituta, neurketaren analisia egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2019/01/07 - 23:21
Athleticek arnasa hartu du Balaidosen(1-2)
Zuri-gorriak jaitsiera postuetatik atera dira Vigon lortutako hiru puntuekin, 18. jardunaldia bukatu denean.
2018/12/11 - 11:25
Luzapenean sartutako penalti batek eman dio garaipena Athletici
Aritz Adurizek ez du barkatu gaueko protagonista izan den Iraizoizen aurrean, eta zuri-gorriek berebiziko garrantzia duten hiru puntu eskuratu dituzte.
2018/11/29 - 12:20
Athleticek arnasa hartu du kanporaketa bideratuta (4-0)
Zuri-gorriek Adurizen (2), Beñaten eta Insuaren (bere atean) golen bidez hartu dute mendean Huesca.
2018/10/16 - 13:58
Athleticek, Ipuruan, lautik hiru
Talde zuri-gorriak Ipuruan jokatutako lau partidetako hiru irabazi ditu. Eibarrek, aldiz, partida bakar batean lortu ditu hiru puntuak; 2015ean jokatutakoan.
2018/08/24 - 17:25
Athleticek kargu hartu die jokalariei, emandako itxura desegokiagatik
Jai zutela aprobetxatuta, hainbat jokalari izan ziren Bilboko Aste Nagusiko jai-gunean, eta klubeko arduradun nagusiek jokalariei kargu hartu diete, emandako itxura desegokia izan zelako.
2018/08/24 - 17:24
Williamsek barkamena eskatu du bere bikotearekin izandako eztabaidaren irudien ostean
Athleticeko jokalariak eta bere bikoteak Bilboko Aste Nagusian izandako eztabaida baten bideoa birala egin da, eta aurrelari zuri-gorriak komunikatu bat plazaratu du, barkamena eskatuz.
2018/08/02 - 19:19
Williams: 'Gol gehiago lortzea eta taldea Europan sartzea dira helburuak'
Iñaki Williams izan da protagonista Lezamako prentsa-aretoan. Athleticen helburua lehen sei postuetan sailkatzea dela esan du, eta bere helburu pertsonala, gol gehiago sartzea dela.
2018/07/22 - 16:16
Athletic 0 eta 5 gailendu zaio Barakaldori
Bilbotarrak jaun eta jabe izan dira, bost golak 10 minututan egin dituzte. Yeray, Williams, Guruzeta, Aduriz eta Muniain izan dira golegileak.
2018/06/01 - 21:38
Oyarzabal, Williams eta Nuñezek selekzioaren lan-saioak utzi dituzte
Yeray Alvarez Athleticen atzelariak oraindik ere Lopetegui hautatzailearen aginduetara jarraitzen du oraindik.
2018/05/22 - 19:01
Williams, Yeray, Nuñez eta Oyarzabal deitu ditu Lopeteguik Espainiarekin entrenatzeko
Athleticeko hiru jokalari eta Realeko futbolaria Espainiako selekzioaren Munduko Txapelketarako prestaketan egongo dira maiatzaren 28tik aurrera.