Iñaki Williams
2021/01/18 - 01:57
Marcelino: ''Partida bikaina egin dugu''
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Athleticeko entrenatzailea oso pozik agertu da jokalariek egindako lanarekin eta titulua Real Madril eta Bartzelona kanporatuta lortu izana azpimarratu du.
2021/01/18 - 01:16
Villalibrek tronpeta jo du jokalariek zelaian egindako ospakizunean
Partida amaitu eta gutxira, Athleticeko jokalariak titulua ospatzen hasi dira eta Asier Villalibrek musika jarri dio ospakizunari.
2021/01/18 - 00:37
Athletic, Superkopako txapeldun!
Zuri-gorriek luzapenean irabazi diote Bartzelonari (2-3), Williamsek gol ikusgarria sartuta. Messi kalera bota du epaileak azken minutuetan, Villalibreri eraso egitearekin.
2021/01/17 - 18:13
Jokalariek paseo laburra eman dute goizean, gimnasioan aritu ostean
Athleticeko jokalariek hotelaren ingurutik paseo bat emateko baimena izan dute, bazkaltzera joan eta gaueko partidarako atseden hartu aurretik.
2021/01/16 - 23:19
Williams: ''Balentria historikoa izan daiteke''
Iñaki Williams Athleticeko jokalariak azpimarratu duenez, Real Madrili finalerdietan irabazi ostean "balentria historikoa izan daiteke" igandean Bartzelona finalean gainditzen badute. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2021/01/16 - 16:46
Roberto Rios: ''Athletic hautagai sendoa da titulua irabazteko''
Athleticeko jokalari ohia Sevilla bizi da, Superkopako finala jokatuko den hirian, eta bilbotarrak oso indartsu ikusten ditu.
2021/01/15 - 16:04
Zuri-gorriak pozik abiatu dira goizean Sevillara
Igandeko finalerako txartela poltsikoan, Athleticeko jokalariak Sevillan dira dagoeneko Bartzelonaren aurkako finala prestatzen.
2020/12/27 - 14:32
''Egindakoa hobetu daiteke baina entrenatzailearen eta jokalarien lana eskertzekoa da''
Aitor Elizegi Athleticeko presidenteak Gaizka Garitanoren eta jokalarien jarrera txalotu du, konpromisarioen batzar nagusian.
2020/12/23 - 13:57
Williamsek Di Stefanoren marka hautsi du: 172 partida jokatu ditu jarraian
Athleticeko aurrelaria gainditzen duten bakarrek Larrañaga, Arconada eta Zubizarreta dira.
2020/12/21 - 22:45
Nico Williams, Iñakiren anaia, Vila-realen aurka jokatzeko deitu du Garitanok
Aurrelaria da, 18 urte ditu eta Bilbao Athleticen jokatzen duen lehen denboraldia da. Garitanok "gogor jotzen ari den" jokalaria dela adierazi du.
2020/11/24 - 01:17
Athleticek arnasa hartu du Betisen aurka garaipen argia lortuta (4-0)
Zuri-gorriek berebiziko garrantzia duten hiru puntu lortu dituzte, eta 12rekin daude sailkapenean, denboraldiko orain arteko partidarik onena jokatu eta gero.
2020/11/17 - 00:04
Euskal Selekzioak irabazi egin du, luzapenean sartutako gol bati esker (2-1)
Unai Nuñezek 94. minutuan buruz erdietsitako golak garaipena eman dio Javier Clementek zuzentzen duen selekzioari.
2020/11/08 - 21:29
Athleticek galdu egin du garaipenik lortu gabe zegoen Valladolidekin (2-1)
Williamsek 86. minutuan penaltiz egindako golak emozioa eman dio Valladolidek Orellanaren eta Andreren golekin denbora askoan kontrolpean izan duen neurketari.
2020/10/21 - 18:32
Williams: ''Ate aurrean gehiago asmatzea eta buruz burukoetan hobetzea dut helburu"
Iñaki Williams Athleticeko jokalariak prentsaurrekoa eskaini du. Larunbatean jokatu beharreko Osasunaren aurkako derbiaz hitz egin du. Zazpi hilabeteren ostean gola sartuta nola sentitzen den adierazi du.
2020/10/18 - 18:22
Berenguerrek eta Williamsek behar-beharrezkoa zuen garaipena eman diote Athletici
Bilbotarrek amaiera eman diote San Mamesen inoiz izandako boladarik txarrenari, aurreko lau partidetan galtzaile atera ostean.
2020/09/07 - 23:56
Larrazabal entrenamenduetara itzuli da, isolatuta egon ostean
Erdilari bizkaitarrarekin batera Peru Nolaskoain zumaiarra ere entrenamenduetara itzuli da.
2020/08/28 - 21:38
Williams, Unai Lopez, Cordoba eta Nuñez, entrenatzen hasi dira Lezaman
COVID-19agatik positibo eman ostean, ezin izan zioten denboraldi-aurreari ekin taldekideekin batera. Sancetek eta Larrazabalek isolatuta jarraitzen dute, beste froga baten zain.
2020/08/26 - 13:07
Positibo eman zuten Athleticeko sei jokalariek konfinatuta jarraitzen dute
Egindako PCR berriek emaitza positiboak eman dituzte berriz ere; ondorioz, euren etxeetan segitzen dute bakartuta.
2020/05/11 - 15:16
Williamsen anaiak Bilbao Athleticen jokatuko du
Nico aurrelari indartsua da jokalariak berak iragarri du albistea sare sozialetan.
2020/05/07 - 16:30
PCR testak egin dituzte Lezaman
Lehen Mailako futbol taldeek gaur amaituko dute testak egiten. Euskal taldeen artean Athleticek eta Alavesek egin dituzte, aurki emaitzak jakingo dira.