staff
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Franky Garcia izango da Gernika KESB taldeko entrenatzaile berria

Gainera, Mikel Retolaza eta Maialen Markuerkiaga izango dira horren laguntzaileak 2026-27 denboraldian Endesa Ligan.

Gernika KESB Franky Garcia
Talde teknikoa. Argazkia: Gernika KESB

Gernika KESB taldeak dagoeneko itxi du 2026-2027 denboraldian lehen taldea zuzenduko duen talde teknikoa, ostiral honetan iragarri duenez. Gernikako taldeak Franky Garcia izango du lehen entrenatzaile, eta Mikel Retolaza eta Maialen Markuerkiaga izango ditu laguntzaile.

Franky Garciak bere gain hartu du Emakumezkoen Endesa Ligan taldea zuzentzeko erronka. Horren arabera, helburua "klubaren balioak irudikatuko dituen roster bat eraikitzea da: ahalegina, ilusioa eta anbizioa". Gainera, "Malosten gure zaleekin batera grina eta energia transmititzeko" gai izango den talde bat osatu nahi dutela azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X