EMAKUMEZKOEN EUROKOPA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Villeneuve d 'Ascqek nagusitasunez irabazi dio Lointek Gernikari (62-85)

Lointek Gernika Bizkaiak Emakumezkoen egungo txapeldunaren aurka jokatu du Eurokopako partida gogor batean. Joaneko partidan kanporaketa oso aldapa gora jarri zaio talde bizkaitarrari.

Irudia: @GKesb

Villeneuve d 'Ascq LMk Lointek Gernika Bizkaia gainditu du Malosten (62-85), etxeko taldeak porrot gogorra jasan du eta frantziarrek 23 puntuko errenta hartu dute emakumezkoen Eurokopako final-zortzirenetako joaneko partidan.Ā 

Frantziako taldea jaun eta jabe izan da hasieratik, laurden guztietan aldeak ezarriz eta partidaren erritmoa kontrolatuz.

Kanpoko taldean Emmanuelle Tahane, Ameryst Alston eta Alexis Peterson izan dira liderrak, Sokhna Fall eta Alexia Chery taldekideen indarrari esker. Gernikan, berriz, Angela Salvadorren hasiera eta Emily Bessoir eta Laura Westeriken bolada bakan batzuk baino ez dira nabarmendu.

Lucas Fernandezen taldeak ezin izan du frantziarren intentsitatea gelditu eta kanporaketa oso bideratuta utzi du horrek. Datorren asteazkenean, Frantzian iraulketa zail bat bilatzera behartuta geratu da Lointek Gernika, txapelketan bizirik jairraitu nahi badute.Ā 

Partidaz gain, Lointek Gernika Bizkaiak asteazken honetan baieztatu du Sara Krnjic pibotak klubean egingo duen etaparen amaiera. 34 urteko serbiarrak Emakumezkoen Ligako sei partidatan eta Eurokopako beste seitan parte hartu du. Aaronette Vonlehi estatubatuarraren fitxaketa baieztatu eta egun bat geroago eman dute haren irteeraren berri.Ā 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X