Lointek Gernikak lehen fasean bere borreroa izan zen Pecs garaitu du kanporaketako lehen partidan (62-43)
Bizkaitarrek aise irabazi dute kanporaketako lehen neurketa, datorren asteazkenean Hungariako Lauber Dezso Sport Hall kantxan jokatuko den itzulerako norgehiagokarako 19 puntuko abantaila lortuz.
Lointek Gernika hutsarte batean, Hungariako Pecsen aurkako partidan. Irudia: EITB
Lointek Gernika Bizkaiak NKA Universitas Pecs eta Julia Reisingerova talde hungariarraren izarrarekin topo egin du berriro ostegun honetan Eurocup Women txapelketako final-hamaseirenetan, bi taldeak Multzoen Faseko lehen eta bigarren sailkatu ondoren. Talde gernikarrak kanporaketako lehen norgehiagoka aise irabazi du (62-43), markagailuan alde polita lortuta.
Gaur Malosten jokatu da joaneko partida, eta asteazkenean Hungariako Lauber Dezso Sport Hall kantxan (18:00etan) erabakiko da kanporaketa itzulerako neurketan.
Lehen fasean, NKA Universitasek bi norgehiagokak irabazi zizkion Gernikari, 40 minutu berdinduta egon ondoren. Azkenean, Julia Reisingerova Txekiar Errepublikako pibota (1,94 metro) erabakigarria izan zen bi partidetan.
Gaur Reisengerovak bi falta egin ditu laster, partidako lehen lau minutuetan, lehen laurden oso parekatu batean. Talde bizkaitarra ia partzial osoan zehar markagailuan atzetik izan da, baina Hungariako taldearen errenta eskasa izan denez, Olaetak azken unean sartutako hiruko bati esker Lointek puntu bat goitik joanda lehendabiziko atsedenaldira (20-19).
Bigarren laurdenean, Txekiar Errepublikako pibotak hirugarren falta egin du bosgarren minutuan. Josepovits ordezko pibotak ere bi falta egin ditu, Jankovicen lan neketsuari esker. Hegaleko serbiarra bikain aritu da lehen zatian (10 puntu eta 5 errebote). Bizkaitarrak aurretik joan dira atsedenaldira (31-26), nahiz eta lehen zatian 10 baloi galdu dituzten.
Atsedenaldiaren ostean, Reisengerovak laugarren falta egin du. Gainera, Lucas Fernandezen taldeak oso ondo hasi du bigarren zatia. Hala ere, gauzak apur bat okertu dira hirugarren laurdenaren erdian eta hungariarrek aldea murriztu dute markagailuan (41-34).
Azken laurdenean, talde bizkaitarrak partida osoan zehar egindako lan bikainari amaiera ezin hobea eman dio eta hungariar taldea bere onetik atera du. Gainera, Reisengerova kanporatua izan da faltengatik eta epaileek falta teknikoa adierazio diote hungariarren aulkiari. Lointekek 19 puntuko errentarekin itxi du partida, eta abantaila Hungarian defendatu beharko du.
Fitxa teknikoa:
62 - Lointek GernikaĀ (20+11+10+21): Olaeta (8), Adams (9), Westerik (10), Jankovic (17), Bessoir (10) -hasierako bostekoa- Castedo (6), Krnjic (-) eta Matarranz (2).
43 - NKA Universitas PecsĀ (19+7+8+9): Ratkai (5), Dul (9), Torok (12), Varga (2), Reisingerova (5) -hasierako bostekoa- Olawuyi (4), Josepovits (-) eta Toth (6).
Laurdenak:Ā 20-19, 31-26 (atsedenaldia), 41-34 eta 62-43 (bukaera).
Epaileak:Ā James Kerry Dominique (Gibraltar), Hugo Blanco Marques (Portugal) eta Josh Bowe (Erresuma Batua). Resingerova egotzi dute faltengatik (35.m).
Zure interesekoa izan daiteke
Lointek Gernikak agur esan dio Europari Villeneuven, partida estu baten ostean (83-81)
Lointek Gernika Bizkaia emakumezkoen Eurokopatik at geratu da final-zortzirenetako itzulerako partidan Villeneuve-d'Ascqen, egungo txapeldunaren pistan 83-81 galdu ostean.
Villeneuve d 'Ascqek nagusitasunez irabazi dio Lointek Gernikari (62-85)
Lointek Gernika Bizkaiak Emakumezkoen egungo txapeldunaren aurka jokatu du Eurokopako partida gogor batean. Joaneko partidan kanporaketa oso aldapa gora jarri zaio talde bizkaitarrari.
Aaronette Vonleh pibotak Lointek Gernikaren barneko jokoa indartuko du
Estatu Batuetako jokalaria Hozono Global Jairis taldetik dator, denboraldia amaitu arte.
Lointek Gernika nagusitu da 2025eko azken euskal derbian, IDK Euskotren 80-75 garaituta
Bizkaiko taldeak, atzetik aurrera eginda, partida irauli, eta mendean hartu du Gipuzkoakoa, Endesa Ligako 13. jardunaldiko partidan.
Lointek Gernikak Villeneuve d 'Ascq txapeldunaren aurka neurtuko ditu indarrak final-zortzirenetan
Frantziako taldea egungo txapelduna eta berriro irabazteko hautagai nagusia da. Joaneko partida urtarrilaren 15ean jokatuko da, ostegunean, Malosten, eta itzulikoa 22an, ostegunean, Frantzian.
Lointek Gernika 19 puntuko errenta galtzeko zorian izan da Pecsen aurka Hungarian, baina sailkatzea lortu du, ozta-ozta
Lucas Fernandezen jokalariak markagailuan atzetik ibili dira partida osoan zehar, eta ikaragarri sufritu dute hurrengo faserako txartela lortzeko.
Lointek Gernikak Universitas Pecsen aurka jokatuko du Eurokopako play-offeko lehen kanporaketan
Lucas Fernandezen taldeak etxean jokatuko du joaneko partida, Malosten, abenduaren 11n, eta itzuliko neurketa, Pecsen, abenduaren 18an izango da. Lointek Gernikak eta Universitas Pecs bi aldiz aritu dira nor baino nor gehiago, fase erregularrean.
Lointek Gernikak sufritu eta galdu egin du Ramlaren aurka, baina averageari eutsi dio eta bigarren sailkatu da
Lucas Fernandezek zuzentzen duen taldea atzetik izan da markagailuan ia norgehiagoka osoan zehar eta une batzuetan abantaila galtzetik gertu egon da, baina azkenean bere sailkapena ziurtatzeko adina hurbildu da.
Lointek Gernikak aurreneko kolpea eman du Sofian eta Elitzur Ramlari irabazi dio lehen neurketan (65-81)
Talde bizkaitarra atzetik joan da markagailuan lehen laurdenaren amaieran, baina gainerako partzialetan nagusi izan da sailkapenaren helburuan lehen urratsa emateko.