Lointek Gernikak nagusitasunez hasi du Eurokopa Uniao Sportivaren aurka (82-61)
Lointek Gernika Bizkaiak debuta egin du Eurokopan Uniao Sportiva Azoris Hotelsen aurka (82-61). Partidak hasieratik hartu du bidea, etxekoek 13-0eko partziala egin dute eta. Lucas Fernandezen taldeak 23-4ko emaitzarekin itxi du lehen laurdena, eta bigarren laurdenean 28 puntuko aldera izatera iritsi da.
Portugaleko taldeak etxekoen defentsako beherakada aprobetxatu du hirugarren laurdenean hurbiltzeko (53-44), baina Gernikak zalantza guztiak uxatu ditu azken partzialaren hasieran, Westerik eta Jankovicen ekintzekin.
Esther Castedo izan da saskiratzaile onena 16 puntu eta 5 asistentziarekin, eta Masa Jankovicek 15 puntu, 7 errebote eta 23ko balorazioa lortu ditu.
Fitxa teknikoa:
82.- Lointek Gernika Bizkaia (23+19+18+22): Westerik (11), Castedo (16), Matarranz (8), Jankovic (15), Adams (2) -hasierako taldea- Zubiaga (-), Olaeta (15), Polleros (5), Bessoir (8) eta Iturrioz (2).
61.- Uniao Sportiva Azoris Hotels (4+19+27+11): Serralheiro (2), Nascimento (19), Gaislerova (14), Paz (14), Soares (2) -hasierako taldea- Carvalho (-), Rita Rodrigues (-), Ferreira (3) eta Gonçalves (7).
Epaileak: Martin van Hoye (Belgika), Giacomo Dori (Italia) eta Gavin Williams (Britainia Handia). Ezabatu gabe.
Gertakariak: Eurokopako multzoen faseko lehen jardunaldiko partida, Gernikako Maloste pabiloian.
Zure interesekoa izan daiteke
Lointek Gernikak Universitas Pecsen aurka jokatuko du Eurokopako play-offeko lehen kanporaketan
Lucas Fernandezen taldeak etxean jokatuko du joaneko partida, Malosten, abenduaren 11n, eta itzuliko neurketa, Pecsen, abenduaren 18an izango da. Lointek Gernikak eta Universitas Pecs bi aldiz aritu dira nor baino nor gehiago, fase erregularrean.
Lointek Gernikak sufritu eta galdu egin du Ramlaren aurka, baina averageari eutsi dio eta bigarren sailkatu da
Lucas Fernandezek zuzentzen duen taldea atzetik izan da markagailuan ia norgehiagoka osoan zehar eta une batzuetan abantaila galtzetik gertu egon da, baina azkenean bere sailkapena ziurtatzeko adina hurbildu da.
Lointek Gernikak aurreneko kolpea eman du Sofian eta Elitzur Ramlari irabazi dio lehen neurketan (65-81)
Talde bizkaitarra atzetik joan da markagailuan lehen laurdenaren amaieran, baina gainerako partzialetan nagusi izan da sailkapenaren helburuan lehen urratsa emateko.
Gernika KESB taldeak Sofian jokatuko ditu Elitzur Ramlaren aurkako Europako bi partidak
Bizkaiko taldeak adierazi duenez, Bulgarian jokatuko ditu, ateak itxita, Israelgo taldearen aurkako EuroCup Women ligako neurketak.
Lointek Gernikak ezin izan du Universitas Pecsen aurka, Malosten (63-66)
Oso berdinduta izan den partidan, bi taldeek izan dute irabazteko aukera, baina, azkenean, Lucas Fernandezen jokalariek ezin izan dute mendean hartu C multzoko liderra.
Lointek Gernikak azken laurdenean erabaki du partida Portugalen
Lucas Fernadezen taldeak Eurokopako lehen fase honetako bigarren garaipena eskuratu du, sasoiko lehena etxetik kanpo.
Lointek Gernika Bizkaiak Sara Krnjic pibot serbiarra fitxatu du
193 zentimetroko altuera duen Krnjicek Serbiako ligan hasi du denboraldia, baina azkenengo urteak Hungariako ligan eman ditu.
Lointek Gernikak azken hatsean galdu du NKA Pécsen aurka (62-60)
Azken segundoan egindako saskiratzeak zapuztu du euskal taldearen garaipena, Hungarian, emozioz beteriko amaiera batean.
Lointek Gernikak Portugaleko Uniao Sportivaren aurrean ekingo dio Eurokopari
Malosten jokatuko duten norgehiagoka zuzenean izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, bai eitb.eus-en bai ETB4n.