Lointek Gernikak puntu bateko abantaila lortu du Enea Gorzowen aurka (79-78), final-hamaseirenetako joanekoan
Lointek Gernika Bizkaiak garaipena bereganatu du InvestInTheWest Enea Gorzowen aurka, 79-78ko emaitzarekin, asteazken honetan (urtarrilak 4) Malosten (Gernika-Lumo) jokatu den Eurokopako final-hamaseirenetako kanporaketako joaneko partidan. Ondorioz, Bizkaiko taldeak puntu bateko abantailarekin ekingo dio datorren astean Polonian jokatuko duen itzuliko norgehiagokari.
Hasierako minutu parekatuen ostean (2-2 eta 5-5), nagusi izaten hasi da Lointek Gernika, eta 9 puntuko errenta lortu du (17-9). Poloniako taldeari kosta egin zaio aurkaria gelditzea, baina lanean jarraituta, aldeak murriztu ahal izan ditu. Lehen hamar minutuen amaieran sei puntuko abantaila bereganatu du etxeko taldeak (22-16).
Indartsu ekin dio Lointek Gernikak bigarren laurdenari, errenta handituta (28-19). Hala ere, lehen laurdenean gertatu bezala, poloniarrak desabantaila murrizten hasi, eta bi puntura gerturatu dira (34-32). Ondoren, bi taldeetako bat ere ez da gai izan markagailuan zuloa zabaltzeko. Azkenean, etxeko taldea aldeko 41-37ko emaitzarekin joan da aldageletara (41-37).
Atsedenaldiaren ondoren, markagailuan gorabeherak izan dira nagusi. Hirugarren laurdena amaitzeko hiru minutu eta 40 segundo falta zirenean aurrea hartu du Gorzowek (50-52). Puntu bakarreko abantailarekin heldu da Lointek Gernika Bizkaia laurdeneko azken 10 segundoetara, eta hirugarren laurdena bukatzear zenean Roso Buchek hiruko garrantzitsua sartu du (63-59).
Azken laurdenaren hasieran errenta mantentzeko gai izan da Lointek Gernika. Dena den, pixkanaka, gero eta hobeto jokatzen hasi da Poloniako taldea, eta emaitza berdindu du (68-68), amaierarako bost minutu falta zirenean. Gorzowek indarberrituta egin die aurre amaierako bost minutuei. Talde bisitariaren hiru puntuko abantaila azkar utzi du ezerezean etxeko taldeak, eta pil-pilean heldu da neurketa azken minutura. Lau puntuko abantaila hartu du Poloniako taldeak (74-78). Maldan gora jarri zaio neurketa Lointek Gernika Bizkaiari, baina Ana MontaƱanak zuzentzen dituen neskek desabantaila murriztu dute, eta puntu bateko errentarekin heldu dira azken hamar segundoetara (79-78), Cvitkovicek sartutako hirukoari esker. Hamar segundo izan ditu Gorzowek garaipena bereganatu ahal izateko, baina ez du baloi-jabetza baliatu, eta, amaieran, Lointek Gernika Bizkaia izan da irabazle.
Fitxa teknikoa:
79 - Lointek Gernika Bizkaia (22+19+22+16): Ygueravide (29), Roso Buch (3), Spreafico (8), Cvitkovic (9) eta Sofia Silva (4) -hasierako taldea-; AriztimuƱo (3), Brooque Williams (6), Meskonyte (11), Bura (6), Olaia Arenas eta Maialen Idiri.
78 - TheWest Enea Gorzow (16+21+22+19): Allen (12), Wadoux (3), Keller (2), Senyurek (16) eta Smith (23) -hasierako talde-; Horvat (17), Matkowska (3) eta Bazan (2).
Partzialak: 22-16, 41-37 (atsedenaldia); 63-59 eta 79-78 (amaiera).
Epaileak: Alessandro Perciavalle (Italia), Diogo Martins (Portugal) eta Martin van Hoye (BƩlgica). Spreafico kanporatu dute, 40. minutuan.
Zure interesekoa izan daiteke
Lointek Gernikak agur esan dio Europari Villeneuven, partida estu baten ostean (83-81)
Lointek Gernika Bizkaia emakumezkoen Eurokopatik at geratu da final-zortzirenetako itzulerako partidan Villeneuve-d'Ascqen, egungo txapeldunaren pistan 83-81 galdu ostean.
Villeneuve d 'Ascqek nagusitasunez irabazi dio Lointek Gernikari (62-85)
Lointek Gernika Bizkaiak Emakumezkoen egungo txapeldunaren aurka jokatu du Eurokopako partida gogor batean. Joaneko partidan kanporaketa oso aldapa gora jarri zaio talde bizkaitarrari.
Aaronette Vonleh pibotak Lointek Gernikaren barneko jokoa indartuko du
Estatu Batuetako jokalaria Hozono Global Jairis taldetik dator, denboraldia amaitu arte.
Lointek Gernika nagusitu da 2025eko azken euskal derbian, IDK Euskotren 80-75 garaituta
Bizkaiko taldeak, atzetik aurrera eginda, partida irauli, eta mendean hartu du Gipuzkoakoa, Endesa Ligako 13. jardunaldiko partidan.
Lointek Gernikak Villeneuve d 'Ascq txapeldunaren aurka neurtuko ditu indarrak final-zortzirenetan
Frantziako taldea egungo txapelduna eta berriro irabazteko hautagai nagusia da. Joaneko partida urtarrilaren 15ean jokatuko da, ostegunean, Malosten, eta itzulikoa 22an, ostegunean, Frantzian.
Lointek Gernika 19 puntuko errenta galtzeko zorian izan da Pecsen aurka Hungarian, baina sailkatzea lortu du, ozta-ozta
Lucas Fernandezen jokalariak markagailuan atzetik ibili dira partida osoan zehar, eta ikaragarri sufritu dute hurrengo faserako txartela lortzeko.
Lointek Gernikak lehen fasean bere borreroa izan zen Pecs garaitu du kanporaketako lehen partidan (62-43)
Bizkaitarrek aise irabazi dute kanporaketako lehen neurketa, datorren asteazkenean Hungariako Lauber Dezso Sport Hall kantxan jokatuko den itzulerako norgehiagokarako 19 puntuko abantaila lortuz.
Lointek Gernikak Universitas Pecsen aurka jokatuko du Eurokopako play-offeko lehen kanporaketan
Lucas Fernandezen taldeak etxean jokatuko du joaneko partida, Malosten, abenduaren 11n, eta itzuliko neurketa, Pecsen, abenduaren 18an izango da. Lointek Gernikak eta Universitas Pecs bi aldiz aritu dira nor baino nor gehiago, fase erregularrean.
Lointek Gernikak sufritu eta galdu egin du Ramlaren aurka, baina averageari eutsi dio eta bigarren sailkatu da
Lucas Fernandezek zuzentzen duen taldea atzetik izan da markagailuan ia norgehiagoka osoan zehar eta une batzuetan abantaila galtzetik gertu egon da, baina azkenean bere sailkapena ziurtatzeko adina hurbildu da.
Lointek Gernikak aurreneko kolpea eman du Sofian eta Elitzur Ramlari irabazi dio lehen neurketan (65-81)
Talde bizkaitarra atzetik joan da markagailuan lehen laurdenaren amaieran, baina gainerako partzialetan nagusi izan da sailkapenaren helburuan lehen urratsa emateko.