Lointek Gernikak agur esan dio Europari Turkian (69-40)
CBK Mersin eta Lointek Gernika Bizkaia taldeek Eurokopako play-offetako bueltako partida jokatu dute Turkian.
Bizkaiko taldeak 83-59 irabazi zuen Malosteko pabiloian; beraz, 24 puntuko abantailarekin egin dio aurre partidari. Halere, jipoi handiagoa jaso du Turkian, 29 puntuko aldearekin galdu baitu (69-40).
Mario Lopezen taldeak zortzi jokalarirekin bakarrik ekin dio partidari, Belen Arrojoren azken orduko bajarengatik. Granadako jokalariak positibo eman du PCR proba batean, nahiz eta aurretiko test guztietan (Istanbulen bertan egindako bat barne) negatibo izan den, Lointek berak jakinarazi duenez. Horren ondorioz ezin izan du neurketan parte hartu.
Epaileen lana etxekoen mesederako izan da lehen laurdenean, eta horren eraginez eta saskira begira kamuts aritu direlako 23-6 galtzen joan da Gernika lehen hamar minutuak amaitu eta gero. Bigarren laurdena ere antzeko bidetik joan da, eta lehiako 12. minutua heldu denerako, turkiarrek kanporaketa orekatzeko gai izan dira (30-6). Atsedenaldira 42-15eko emaitzarekin heldu dira. Jipoi handia bizkaitarrentzat.
Hala eta guztiz ere, azken laurdenean, Lointek Gernika esnatu egin da, eta aldea murriztu eta kanporaketa berdintzeko gai izan da (64-40). Aitzitik, azken minutuan, berriro ere aldea handitu du CBK Mersinek (69-40), eta, ondorioz, Turkiako taldeak egingo du aurrera txapelketa honetan.
Fitxa teknikoa
69.- Cukurova BK Mersin (23+19+20+7): Jasmine Thomas (15), Tiffany Hayes (9), Quanitra Hollingsworth (10), Asena Yalcin (3), Temi Fagbenie (8) —hasierako taldea—; Shavonte Zellous (6), Yvonne Turner (4) eta Kristine Anigwe (14).
40.- Lointek Gernika (6+9+12+13): Roselis Silva (3), Rosó Buch (13), Angela Bjorklund (4), Melisa Brcaninovic (6), Tinara Moore (10) —hasierako taldea—; Itziar Ariztimuño (2), Paula Ginzo (2) eta Marta Alberdi (-).
Partzialak: 23-6, 42-15 (atsedenaldia), 62-27 eta 69-40 (amaiera).
Epaileak: Franko Gracin (Kroazia), Kirile Tvauri (Georgia) eta Margarita Petrenko (Errusia).
Zure interesekoa izan daiteke
Lointek Gernikak Isabelle Bourne sinatu du, 2025-2026 denboraldiko amaierara arte
Australiar jokalaria Australiako ligatik ailegatu da euskal taldera; aurreko denboraldian, partida bakoitzeko bataz beste 16 puntu eta 5,4 errebote lortu zituen.
Sarah Pollerosek Lointek Gernika utzi du
Jokalari alemaniarrak ez du Bizkaiko taldean jarraituko; 2025eko udan ailegatu zen bertara.
Lointek Gernikak agur esan dio Europari Villeneuven, partida estu baten ostean (83-81)
Lointek Gernika Bizkaia emakumezkoen Eurokopatik at geratu da final-zortzirenetako itzulerako partidan Villeneuve-d'Ascqen, egungo txapeldunaren pistan 83-81 galdu ostean.
Villeneuve d 'Ascqek nagusitasunez irabazi dio Lointek Gernikari (62-85)
Lointek Gernika Bizkaiak Emakumezkoen egungo txapeldunaren aurka jokatu du Eurokopako partida gogor batean. Joaneko partidan kanporaketa oso aldapa gora jarri zaio talde bizkaitarrari.
Aaronette Vonleh pibotak Lointek Gernikaren barneko jokoa indartuko du
Estatu Batuetako jokalaria Hozono Global Jairis taldetik dator, denboraldia amaitu arte.
Lointek Gernika nagusitu da 2025eko azken euskal derbian, IDK Euskotren 80-75 garaituta
Bizkaiko taldeak, atzetik aurrera eginda, partida irauli, eta mendean hartu du Gipuzkoakoa, Endesa Ligako 13. jardunaldiko partidan.
Lointek Gernikak Villeneuve d 'Ascq txapeldunaren aurka neurtuko ditu indarrak final-zortzirenetan
Frantziako taldea egungo txapelduna eta berriro irabazteko hautagai nagusia da. Joaneko partida urtarrilaren 15ean jokatuko da, ostegunean, Malosten, eta itzulikoa 22an, ostegunean, Frantzian.
Lointek Gernika 19 puntuko errenta galtzeko zorian izan da Pecsen aurka Hungarian, baina sailkatzea lortu du, ozta-ozta
Lucas Fernandezen jokalariak markagailuan atzetik ibili dira partida osoan zehar, eta ikaragarri sufritu dute hurrengo faserako txartela lortzeko.
Lointek Gernikak lehen fasean bere borreroa izan zen Pecs garaitu du kanporaketako lehen partidan (62-43)
Bizkaitarrek aise irabazi dute kanporaketako lehen neurketa, datorren asteazkenean Hungariako Lauber Dezso Sport Hall kantxan jokatuko den itzulerako norgehiagokarako 19 puntuko abantaila lortuz.
Lointek Gernikak Universitas Pecsen aurka jokatuko du Eurokopako play-offeko lehen kanporaketan
Lucas Fernandezen taldeak etxean jokatuko du joaneko partida, Malosten, abenduaren 11n, eta itzuliko neurketa, Pecsen, abenduaren 18an izango da. Lointek Gernikak eta Universitas Pecs bi aldiz aritu dira nor baino nor gehiago, fase erregularrean.