Lointek Gernikak 24 puntuko abantaila lortu du Mersinen aurkako itzuliko partidarako
Lointek Gernika Bizkaiak Eurokopako play-offetako lehen kanporaketa gainditzeko aurrerapausoa eman du asteazken honetan, Malosten, CBK Mersin Yenisehir Bld taldea 83-59 menderatuta. Ondorioz, Gernika-Lumoko taldeak 24 puntuko abantaila izango du itzuliko norgehiagokarako. Melisa Brcaninovic etxeko taldeko jokalaria izan da partidako onena, 32 puntu sartuta.Ā
Norgehiagokako lehen minutuak parekatuak izan dira, eta bi taldeetako batek ere ez du lortu markagailuan zuloa irekitzerik. Lehen laurdeneko azken hiru minutuetan, ordea, nagusi izan da Lointek Gernika, eta bederatzi puntuko errenta lortu du (24-15).
Bigarren laurdenari ere ondo ekin dio Bizkaiko taldeak, baina Mersinek ez dio ihes egiten utzi, eta talde turkiarra 4 puntura gerturatu da neurketa atsedenaldira iristeko minutu bakarra falta zenean (37-33). Lehen hamar minutuetan izan duen desabantaila pixka bat murriztu du Mersin Yenisehirrek (41-35).
Atsedenaldiaren ostean, etxeko taldea nagusitu da kantxan, eta Gernika-Lumoko taldeak 14 puntuko abantaila erdietsi du lehen hiru minutuetan (49-35). Pixkanaka, Lointek Gernika markagailuan zuloa handitzen joan da, eta 24 puntuko errenta (66-42) eskuratu du hirugarren laurdena bukatzeko minutu bat baino zertxobait gehiago falta zenean. Mario Lopezek zuzentzen dituen neskek aldeko 68-46ko emaitzarekin ekin diote azken laurdenari.
Azken hamar minutuetan, Lointek Gernika Bizkaiak nagusi izaten jarraitu du. Turkiako taldea ez da gai izan aurretik zuen desabantaila murrizteko, eta Gernika-Lumokoek 27 puntuko aldea lortu dute neurketa amaitzeko minutu bat eta 41 segundo falta zirenean. Azken minutuan, hiru saskiratze lortu ditu talde turkiarrak, eta norgehiagoka Lointek Gernikaren aldeko 83-59ko emaitzarekin amaitu da.
Datorren asteazkenean jokatuko da CBK Mersin Yenisehir Bld eta Lointek Gernika Bizkaia taldeen arteko itzuliko partida Turkian. Euskal taldeak 24 puntuko abantailarekin ekingo dio neurketari.
Fitxa teknikoa:
83 - Lointek Gernika Bizkaia (24+17+27+15): Roselis Silva, Roso Buch (7), Angela Bjorklund (18), Melisa Brcaninovic (32) eta Tinara Moore (11); Itzar AriztimuƱo, BelƩn Arrojo (5), Paula Ginzo (10) eta Marta Alberdi.
59 - CBK Mersin Yenisehir Bld (15+20+11+13): Jasmine Thomas (12), Tiffany Hayes (8), Yvonne Turner (8), Shavonte Zellous (4) eta Temi Fagbenie (14); Asena Yalcin (3), Ferida Akalan (3), Kristine Anigwe (4) eta Quanitra Hollingsworth (3).
Partzialak: 24-15, 41-35 (atsedenaldia); 68-46 eta 83-59 (amaiera).
Epaileak: Sonia Teixeira (Portugal), James Kerry Dominique (Gibraltar) eta Bert Van Slooten (Herbehereak). Zellous (38. min) CBK Mersin taldeko jokalaria kanporatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Lointek Gernikak agur esan dio Europari Villeneuven, partida estu baten ostean (83-81)
Lointek Gernika Bizkaia emakumezkoen Eurokopatik at geratu da final-zortzirenetako itzulerako partidan Villeneuve-d'Ascqen, egungo txapeldunaren pistan 83-81 galdu ostean.
Villeneuve d 'Ascqek nagusitasunez irabazi dio Lointek Gernikari (62-85)
Lointek Gernika Bizkaiak Emakumezkoen egungo txapeldunaren aurka jokatu du Eurokopako partida gogor batean. Joaneko partidan kanporaketa oso aldapa gora jarri zaio talde bizkaitarrari.
Aaronette Vonleh pibotak Lointek Gernikaren barneko jokoa indartuko du
Estatu Batuetako jokalaria Hozono Global Jairis taldetik dator, denboraldia amaitu arte.
Lointek Gernika nagusitu da 2025eko azken euskal derbian, IDK Euskotren 80-75 garaituta
Bizkaiko taldeak, atzetik aurrera eginda, partida irauli, eta mendean hartu du Gipuzkoakoa, Endesa Ligako 13. jardunaldiko partidan.
Lointek Gernikak Villeneuve d 'Ascq txapeldunaren aurka neurtuko ditu indarrak final-zortzirenetan
Frantziako taldea egungo txapelduna eta berriro irabazteko hautagai nagusia da. Joaneko partida urtarrilaren 15ean jokatuko da, ostegunean, Malosten, eta itzulikoa 22an, ostegunean, Frantzian.
Lointek Gernika 19 puntuko errenta galtzeko zorian izan da Pecsen aurka Hungarian, baina sailkatzea lortu du, ozta-ozta
Lucas Fernandezen jokalariak markagailuan atzetik ibili dira partida osoan zehar, eta ikaragarri sufritu dute hurrengo faserako txartela lortzeko.
Lointek Gernikak lehen fasean bere borreroa izan zen Pecs garaitu du kanporaketako lehen partidan (62-43)
Bizkaitarrek aise irabazi dute kanporaketako lehen neurketa, datorren asteazkenean Hungariako Lauber Dezso Sport Hall kantxan jokatuko den itzulerako norgehiagokarako 19 puntuko abantaila lortuz.
Lointek Gernikak Universitas Pecsen aurka jokatuko du Eurokopako play-offeko lehen kanporaketan
Lucas Fernandezen taldeak etxean jokatuko du joaneko partida, Malosten, abenduaren 11n, eta itzuliko neurketa, Pecsen, abenduaren 18an izango da. Lointek Gernikak eta Universitas Pecs bi aldiz aritu dira nor baino nor gehiago, fase erregularrean.
Lointek Gernikak sufritu eta galdu egin du Ramlaren aurka, baina averageari eutsi dio eta bigarren sailkatu da
Lucas Fernandezek zuzentzen duen taldea atzetik izan da markagailuan ia norgehiagoka osoan zehar eta une batzuetan abantaila galtzetik gertu egon da, baina azkenean bere sailkapena ziurtatzeko adina hurbildu da.
Lointek Gernikak aurreneko kolpea eman du Sofian eta Elitzur Ramlari irabazi dio lehen neurketan (65-81)
Talde bizkaitarra atzetik joan da markagailuan lehen laurdenaren amaieran, baina gainerako partzialetan nagusi izan da sailkapenaren helburuan lehen urratsa emateko.