Lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Harald Freyek giharretako haustura bat du

Surne Bilbaoko jokalariak Recoletas Salud San Pablo Burgosen aurkako partida ezin izango du jokatu, hurrengo larunbatean.

Harald Frey Endesa Ligako partida batean, Surne Bilbaorekin

Harald Frey Surne Bilbao taldeko jokalaria. Argazkia: Europa Press

Harald Freyek giharretako haustura bat dauka eta Recoletas Salud San Pablo Burgosen aurkako partida galduko du, hurrengo larunbatean, talde bilbotarrak gaur jakinarazi duen arabera. Norvegiar jokalariak bere selekzioarekin min hartu zuen aurreko ostiralean, 2029ko Europako Txapelketaren sailkapenerako neurketa batean.

Talde bizkaitarrak ohr batean azaldu duenez, jokalari eskandinaviarrak “eskuineko hankako muskulu erdimintzdunaren tendoian haustura” dauka. Kantxetara berriro itzultzeko epea lesioaren bilakaeraren araberakoa izanen da.

Coliseumeko partidari begira, Jaume Ponsarnauk Amar Sylla eta Stefan Lazarevicen zalantzak dauzka, bakoitza bere lesioa sendatzeko azken fasean daude.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X