Jaume Ponsarnau, Endesa Ligako entrenatzaile onena urtarrilean
Surne Bilbaok lau garaipen jarraian lortu ditu hilabete honetan; horrela, entrenatzailea hoberena izan da.
Surne Bilbao taldeko Jaume Ponsarnau Endesa Ligako urtarrileko entrenatzaile onena aukeatu dute, lau garaipen jarraian lortu ondoren.
Ponsarnauk, 54 urtekoa bera, laugarren urtea bete du euskal taldearen aintzinean; aitortuta ikusten du “Bilboko taldearen errendimendu bikaina, erregulartasun eta lehiakortasunarengatik nabarmendutako hilabetean zehar”, adierazi du Espainako Saskibaloiko Entrenatzaileen Elkarteak (AEEB) jakinarazpen batean.
Surne Bilbaok lau garaipen jarraian lortu ditu urtarrilean, horietatik bi etxean, UCAM Murtziaren eta La Laguna Teneriferen aurka, beste biak bisitari moduan, Basquet Girona eta Coviran Granadaren aurka.