TXAPELDUNEN LIGA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbao Basketek Nymburg, Igokea eta Bahçesehir izango ditu aurkari Txapeldunen Ligan

Bilboko taldeak Txekia, Bosnia-Herzegovina eta Turkiara bidaiatu beharko du multzoen fasean.
Surne Bilbao Basket D multzoan arituko da. Irudia: @bilbaobasket
Surne Bilbao Basket D multzoan arituko da. Irudia: @bilbaobasket

Txapeldunen Ligako D multzoan, Surne Bilbao Basket Txekiako ERA Basketball Nymburk, Bosnia-Herzegovinako BC Igokea eta Turkiako Bahçesehir Koleji SKrekin neurtuko da, ostegunean egindako zozketaren arabera. Lehiaketa urriaren 4an hasiko da.

Bilboko taldeari tokatu zaizkion lehiakideei dagokienez, beltzezko gizonek Txekiako Nymburkekin soilik jokatu dute. 2008 eta 2013 artean, 6 aldiz neurtu ziren: Bilbokoek lau partida irabazi zituzten eta Txekiakoek, bi. 

Igokeak bertako Liga eta Kopa irabazi ditu, eta Bilbao Basketen aurka jokatzen duen lehen talde bosniarra da. Istanbuleko Bahçesehir Koleji, aldiz, Bilboko taldearekin lehiatzen den bosgarren talde turkiarra da, Turk Telekom, Fenerbahce, Banvit eta Pinar Karsikaya taldeen ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

LÉRIDA, 10/05/2026.- El alero de Hiopos Lleida, Oriol Paulí, entra a canasta ante el pívot del Surne Bilbao, Tryggvi Hlinason, durante el encuentro correspondiente a la fase regular de la Liga Endesa que disputan hoy en el pabellón Barris Nord de Lleida. EFE/Álex López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Azken laurdenean egindako hutsek garaipenik gabe utzi dute Surne Bilbao Lleida aldean (90-81)

Surne Bilbao Basketek 90-81 galdu du Hiopos Lleidaren etxean, Endesa Ligako 30. jardunaldiko partidan. Emaiotza honekin, Kataluniarrek maila gorenean jarraitzeko urrats handi aeman dute. Lleidak azken laurdenean, eta hiru minututan, lortudako 10-1eko partzialak partida euren alde jarri du. James Batemon eskolta, 20 punturekin, izan da partidako saskiratzailerik onena.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X