Helburua, Eurokopa!
Uxue Bilbao Basketek gauza bakarra dauka buruan: Lokomotiv Kuban mendean hartu eta Charleroiko RTL Spiroudome kantxan bilbotarren historia laburreko lehen titulu handia irabaztea. Garaipenak, gainera, sari bikoitza dakar: tituluaz gain, datorren denboraldian Euroliga jokatzeko txartela.
Talde bilbotarra ostiral goizean atera da Belgika aldera, aurten egiten ari den denboraldi onak ematen duen baikortasunarekin. Bilbao Basketen alde bederatzi jokalariko errotazio ona eta partidetan agertu ohi duen adorea eta kemena daude.
Adoreak eta kemenak zenbait egoera latzi buelta ematen lagundu die azken asteetan: sailkapen fasean Valentzian partida galduta zutela ematen zuenean, Kostas Vasileiadisek hiruko jaurtiketa harrigarria lortu zuen, eta Alemanian, final laurdenetan, Ratiopharm Ulm taldearen kontra 12 puntuz galtzen zihoanean ere egoerari buelta eman zioten.
Bizkaitarrek helburu garbia dute: 13 urteko bizitza laburraren ostean, lehen titulu handia irabaztea. Eurocupeko finala Endesa Ligako beste talde batzuek ere irabazi dute: Real Madril, Joventut, Valentzia eta Cajasol taldeek, alegia.
Lokomotiv, Errusiako goi-mailako taldea
Bizkaitarrek Lokomotiv izando dute aurrean, izarrez betetako talde errusiarra. Lokomotiven hasierako boskotea indartsua da oso, eta goi-mailako jokoa egiten du Nick Calathes antolatzailearen gidaritzapean. Calathes Eurocupeko MVP izendatu berri dute.
Calathesekin batera, bi lituaniarrek, bi estatubatuarrek eta serbiar-australiar batek osatzen dute taldearen ardatza.
'Marea beltza' Charleroin
2.000 zale bilbotar baino gehiago bilduko dira Charleroi hirian, eta zaleentzako gune berezia izango dute. Jende asko, egun bizi dugun krisi egoera kontuan izanda. Krisiak ere eragina izan du Bilbao Basketen, talde bilbotarrak arazoak baititu bere babesleekin.
Larunbateko garaipena garrantzitsua da ere arazo horiei konponbidea aurkitzeko, izan ere, Eurocup irabazteak eta Euroliga jokatzeko sailkatzeak taldea erakargarriagoa egin dezake babesleen aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok Bastien Vautier aurkeztu du: “Dibertigarria izango da Miribillan jokatzea, atsegina”
Bilboko taldeak, asteartean, 2026-2027 denboraldirako egin dituen fitxaketako bat aurkeztu du. Jokalari frantziarrak adierazi duenez, erraza egin zaio Bilboko klubean bertakotzea.
Manex Ansorregi, bere aurkezpenean: “Nire helburua egunero lan egitea eta hobetzea da”
Gaur aurkeztu du Surne Bilbaok Manex Ansorregi. Azkoitiko jokalaria Gipuzkoa Basketetik iritsi da Surne Bilbaora, eta aurten debutatuko du Endesa Ligan.
Bassala Bagayokok ez du Surne Bilbaon jarraituko
2028ra arte kontratua izan arren, bi aldeak ados jarri dira lotura hausteko. Maliko pibotak Texas Tech taldean jokatuko du, AEBetako unibertsitate ligan.
Ponsarnau: “Klubaren hazkundeari eusteko gogor egin beharko dugu lan”
Surne Bilbao Basketek denboraldiaurreko lehen entrenamendua buru du. Aurten, Europa mailan koska bat igo eta Txapeldunen Ligan jokatuko du (BCL). “Hazkunde horren parte” izan nahi dutela azaldu du Harald Frey jokalariak, baina horretarako, gogor egin beharko dute lan.
Surne Bilbaok azterketa medikoekin hasiko du denboraldiaurrea
Aleix Font, Bastien Bautier, Manex Ansorregi eta Ondrej Hustak, 22 urtez azpiko Urko Madariaga, Mikel Liñares eta Bingen Errasti gain, izan dira azterketa medikoak igaro dituzten lehen jokalariak.
Surne Bilbaok Bosnia-Herzegovinan emango dio hasiera 2026-2027ko Txapeldunen Ligari, Igokearen aurka, urriaren 6an
Bilboko taldea, azken hiru denboraldietan FIBA Europa Kopan aritu eta gero, Txapeldunen Ligan ibiliko da, eta asteartean zehaztu dute txapelketako multzo faseko egutegia. Surne Bilbao G multzoan izango da, talde hauekin: Igokea, ALBA Berlin eta Slavia Praga.
Surne Bilbaok ALBA Berlin, Slavia Praga eta Igokea izango ditu aurkari 2026-2027ko Txapeldunen Ligako multzo fasean
Txapelketa urriaren 6an hasiko da. Surne Bilbao Txapeldunen Ligara bueltatuko da; azken hiru denboraldietan, FIBA Europa Kopan aritu da, eta 2025ean eta 2026an irabazi du hori.
Surne Bilbaok Ondřej Husták fitxatu du 2028ra arte
22 urte eta 2,12 metroko pibot txekiarrak “intentsitatea eta energia” ekarriko dituela adierazi du talde bilbotarrak.
Manex Asorregik Surne Bilbaorekin sinatu du 2028ra arte
Jokalari azkoitiarra Askatuak Gipuzkoatik iritsi da talde bilbotarrera, talde gipuzkoarrean azken hiru denboraldiak emanda.
Surne Bilbaok Bastien Vautier pibot frantsesa fitxatu du hurrengo denboraldirako
27 urteko pibotak denboraldi baterako sinatu du, eta ASVEL Lyon-Villeurbanne taldetik dator. Klub horretan, batez beste 5,7 puntu eta 2,8 errebote lortu ditu partidako Euroligan.