Eurokopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Katsikaris: 'Europan jarraitzeko ahalegin handia egin beharko dugu'

Uxue Bilbao Basketeko teknikariak taldeak Rigaren aurka defentsan egindako akats argiak azpimarraru ditu.
Fotis Katsikaris. Argazkia: EFE

Fotis Katsikaris Uxue Bilbao Basketeko entrenatzaileak Rigan Last 16ko bigarren porrota jaso ondoren “taldeak ahalegin handia” egin beharko duela azpimarratu du. Bilboko taldeak hurrengo lau neurketak irabazi egin beharko ditu Eurokopako final-laurdenetarako sailkatzeko.

Greziako prestatzaileak “edozein taldek denboraldi batean izan dezakeen egun kaskarra” izan dutela adierazi du. Hala ere, Uxueri “denboraldiko unerik garrantzitsuenean” gertatu zaiola azpimarratu du.

Katsikarisek defentsan gaizki egon direla azaldu du, eta buruz burukoetan Rigako taldea aise nagusitu dela azpimarratu du.

“Oraindik ez dut jokalariekin hitz egin, ez delako une aproposa. Adrenalinarekin ezin daiteke ondoriorik atera. Partida ondo aztertu ondoren hitz egingo dugu”, esan du greziarrak.

“Taldeak behar zuen freskotasuna falta izan zaigu, aurkaria oso leherkorra baita. Aurreneko zatiko arazo nagusia buruz burukoetan egindako defentsa kaskarra izan da, baina Rigak azkeneko segundoetan hirukoekin zortea izan du”, azaldu du Fotis Katsikasirek.

 

Zure interesekoa izan daiteke

LÉRIDA, 10/05/2026.- El alero de Hiopos Lleida, Oriol Paulí, entra a canasta ante el pívot del Surne Bilbao, Tryggvi Hlinason, durante el encuentro correspondiente a la fase regular de la Liga Endesa que disputan hoy en el pabellón Barris Nord de Lleida. EFE/Álex López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Azken laurdenean egindako hutsek garaipenik gabe utzi dute Surne Bilbao Lleida aldean (90-81)

Surne Bilbao Basketek 90-81 galdu du Hiopos Lleidaren etxean, Endesa Ligako 30. jardunaldiko partidan. Emaiotza honekin, Kataluniarrek maila gorenean jarraitzeko urrats handi aeman dute. Lleidak azken laurdenean, eta hiru minututan, lortudako 10-1eko partzialak partida euren alde jarri du. James Batemon eskolta, 20 punturekin, izan da partidako saskiratzailerik onena.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X