Uxue Bilbao Basketek gaizki ekin dio Last 16ari
Uxue Bilbao Basketek gaizki ekin dio Eurocup txapelketako Last 16ari. Talde bizkaitarrak, 83-85 galdu du CEZ Nymburken aurka Bilbao Arenan. Talde txekiarra aurkari erraza izango zela uste zuen mundu guztiak, baina partida ona jokatuta, garaipena eskuratu dute.
Partidako lehen saskiratzea Bilbao Basketek lortu zuen arren, azkar eta ondo erantzun zuen CEZ Nymburkek. Talde txekiarrak defentsan eta erasoan gainditu zuen Bilbao Basket hasierako minutuetan, eta abantaila polita hartu zuen (7-14). Talde bizkaitarrak susperraldia izan zuen, eta aldeak murriztea lortu zuen (15-16). Baina lehen laurdena CEZ Nymburken aldeko emaitzarekin bukatu zen (17-15).
Bigarren laurdena oso parekatua izan zen. Markagailuan tartekatu egin ziren bi taldeak laurden honetan, baina ez ziren alde handiak lortzeko gai izan. Laurdenaren azken txanpan hiru puntuko abantaila izan zuen CEZ Nymburkek (31-34), baina Bilbao Basket bi puntuko abantailarekin iritsi zen azken segundoetara (36-34). Txekiarrek, ordea, partida berdinduta utzi zuten atsedenaldira iristean (36-36).
Hirugarren laurdenean CEZ Nymburk izan zen nagusi. Bilbao Basket defentsan eta erasoan gainditu zuen talde txekiarrak. Pixkanaka, abantail politak lortzen hasi zen CEZ Nymburk, eta, laurdena talde txekiarraren aldeko hamar puntuko abantailarekin amaitu zen (53-63).
Bilbao Basketek bikain ekin zion azken laurdenari. Erasoan ondo ibili zen Katsikarisek zuzentzen duen taldea, eta defentsan ezin hobeto ibili ziren. Txekiarrek hiru minutu eman zituzten saskiratzerik lortu gabe, eta bi puntura jarri zen talde bizkaitarra (61-63). Raul Lopezek, ordea, umekeria egin zuen falta bat eskatuz, eta epaileek teknika adierazi zioten. Ondorioz, CEZ Nymburkek aldea lortu zuen berriro markagailuan (61-71). Laugarren laurdeneko azken bost minutuetan atera zuen partidako jokorik onena Bilbao Basketek, eta partida amaierarako minutu eta hamar segundo falta zirenean, neurketa berdintzea lortu zuen etxeko taldeak (78-78). Aurrea ere hartu zuen Bilbao Basketek azken segundoetan (80-79), baina Nymburkeko jokalariak ez ziren urduri jarri, eta hiru puntuko abantaila lortu zuten berriro (80-83). Azken hogeita lau segundoetan sartu zen partida, eta urduri jarri zirenak Bilbao Basketeko jokalariak izan ziren. Raul Lopezek kale egin zuen barnealdian, eta Nymburkek jaurtiketa libre bat sartu zuen. 80-83koa zen partidaren emaitza, bukaerara iristeko hamar segundo falta zirenean. Vasileiadisek falta pertsonal bat sartu zuen, eta hurrengoa nahita huts egin zuen errebotea hartzeko asmoz, baina errebotea talde txekiarrak hartu zuen, eta norgehiagoka irabazteko aukerarik gabe geratu zen talde bizkaitarra. Azkenean, 83-85eko emaitzarekin irabazi zuen partida CEZ Nymburkek.
Fitxa teknikoa:
83 - Uxue Bilbao Basket (17+19+17+30): Zisis (6), Vasileadis (11), Mumbrú (13), Hervelle (4) eta Hamilton (12) -hasierako bostekoa-; Raul Lopez (11), Pilepic (6), Grimau (7), Moerman (3) eta Rakovic (10).
85 - CEZ Nymburk (19+17+27+22): Carter (-), Welch (12), Benda (8), Rancik (30) eta Pomikalek (2) -hasierako bostekoa-; Pavkovic (10), Naymyck (20), Palyza (3), Nekas (-) eta Houska (-).
Partzialak: 17-19, 36-36 (atsedenaldia); 53-63 eta 83-85 (amaiera).
Zure interesekoa izan daiteke
Surne Bilbaok Bosnia-Herzegovinan emango dio hasiera 2026-2027ko Txapeldunen Ligari, Igokearen aurka, urriaren 6an
Bilboko taldea, azken hiru denboraldietan FIBA Europa Kopan aritu eta gero, Txapeldunen Ligan ibiliko da, eta asteartean zehaztu dute txapelketako multzo faseko egutegia. Surne Bilbao G multzoan izango da, talde hauekin: Igokea, ALBA Berlin eta Slavia Praga.
Surne Bilbaok ALBA Berlin, Slavia Praga eta Igokea izango ditu aurkari 2026-2027ko Txapeldunen Ligako multzo fasean
Txapelketa urriaren 6an hasiko da. Surne Bilbao Txapeldunen Ligara bueltatuko da; azken hiru denboraldietan, FIBA Europa Kopan aritu da, eta 2025ean eta 2026an irabazi du hori.
Surne Bilbaok Ondřej Husták fitxatu du 2028ra arte
22 urte eta 2,12 metroko pibot txekiarrak “intentsitatea eta energia” ekarriko dituela adierazi du talde bilbotarrak.
Manex Asorregik Surne Bilbaorekin sinatu du 2028ra arte
Jokalari azkoitiarra Askatuak Gipuzkoatik iritsi da talde bilbotarrera, talde gipuzkoarrean azken hiru denboraldiak emanda.
Surne Bilbaok Bastien Vautier pibot frantsesa fitxatu du hurrengo denboraldirako
27 urteko pibotak denboraldi baterako sinatu du, eta ASVEL Lyon-Villeurbanne taldetik dator. Klub horretan, batez beste 5,7 puntu eta 2,8 errebote lortu ditu partidako Euroligan.
Surne Bilbaok Txapeldunen Liga jokatuko du hiru urte geroago
Talde bilbotarra urriaren 6an hasiko den lehiaketan parte hartuko duten 32 taldeetako bat da. Dagoeneko 30 talderi baieztatu diete tokia, eta Surne da horietako bat. Talde bizkaitarrak 2020-21 denboraldian Txapeldunen Ligan parte hartu zuen, eta 2022-23an errepikatu zuen.
Hlinasonek, Freyk eta Fontek Surne Bilbaorekin zituzten kontratuak luzatu dituzte, 2029ra arte
2025-2026 denboraldian Bilboko taldean izandako jokalariei erreparatuta, zortzi gizon izango dira, berriro, hurrengo denboraldian; hori bai, Bassala Bagayokok 2028ra arteko kontratua badu ere, baliteke ez jarraitzea klubean.
Surne Bilbaok Nate Darling sinatu du 2026-2027 denboraldirako
Talde bizkaitarraren hirugarren eransketa izanen da eskolta kanadiarra, Adam Somogyiren eta Dan Duscaken sinaketen ondoren.
Bilbao Basketek iragarri du Jaworskik ez duela klubean jarraituko
Eskolta estatubatuarra funtsezkoa izan da bilbotarren denboraldi arrakastatsuan.
Surne Bilbao Basketek Stefan Lazarevicek eta Amar Syllak ez dutela klubean jarraituko iragarri du
Serbiarrak klubean urtebetez jokadu du. Senegaldarrak, berriz, bi urte eman ditu Bilbon.