65-59, Kanaria Handiaren aurka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gescrap Bizkaiak denboraldia porrotarekin hasi du

Fotis Katsikarisen mutilak aurreneko hiru laurdenak markagailua azpitik izan dira, eta azkenengo laurdenean ezin izan dute emaitza irauli. Bilbao Basketek itxura kaskarra eman du.
18:00 - 20:00
Gescrap Bizkaiak ezin izan du Kanaria Handian ezustekoa eman

Gescrap Bizkaia Bilbao Basketek ezin izan du Herbalife Kanaria Handia Endesa Ligako aurreneko neurketan gainditu. Fotis Katsikarisen mutilek 65-59 galdu dute, eta Bilboko taldeak ‘Harkaitza’n jokatu dituen 9 partidak galdu ditu.

Spencer Nelson estatubatuarra norgehiagokako protagonista izan da, 17 puntu eta 8 errebote lortuta, eta Kostas Vasileiadisek (14 puntu) eta Mumbruk (11 puntu) ezin izan dute erantzunik eman.

Talde horiak neurketako kontrola lehenengo laurdenetik hartu du, baina Gescrap Bizkaiak erasoan gogor sakatu egin du, markagailuan 19-16koa jarrita. Toolsonek eta Newleyk bikain gidatu dute Kanaria Handia, eta apurka etxeko taldea nagusitzen hasi da.

Bigarren laurdenean Bilbao Basket erasoan oso gaizki aritu da, eta Katsikarisen gizonek zazpi minututan soilik saskiraketa bat lortu dute. Herbalife Kanaria Handiak aise gainditu du Gescrap Bizkaiaren defentsa, eta hamabi puntuko aldea eskuratu (38-26).

Atsedenaldiaren ostean Bilboko taldeak beste aurpegi bat erakutsi du, eta azkeneko laurdenean markagailua iraultzea lortu du (52-53). Hala ere, Las Palmaseko taldeak defentsan sendo jarraitu du, eta garaipena talde horiak eskuratu du.

Fitxa teknikoa:

65. Herbalife Kanaria Handia 2014 (19+19+12+15): Bellas (-), Slokar (10), Toolson (13), Nelson (17) eta Newley (8) -hasierako bostekoa-, Alvarado (-), Guerra (-), Scheyer (8), Beiran (7) eta Prestes (2).

59. Gescrap Bizkaia Bilbao Basket (16+13+17+13): Mumbru (11), Lopez (4), Vasileiadis (14), Rakovic (2) -hasierako bostekoa- Zisis (7), Pilepic (4), Hervelle (4), Hamilton (8), Moerman (5) eta Grimau (-).

Zure interesekoa izan daiteke

LÉRIDA, 10/05/2026.- El alero de Hiopos Lleida, Oriol Paulí, entra a canasta ante el pívot del Surne Bilbao, Tryggvi Hlinason, durante el encuentro correspondiente a la fase regular de la Liga Endesa que disputan hoy en el pabellón Barris Nord de Lleida. EFE/Álex López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Azken laurdenean egindako hutsek garaipenik gabe utzi dute Surne Bilbao Lleida aldean (90-81)

Surne Bilbao Basketek 90-81 galdu du Hiopos Lleidaren etxean, Endesa Ligako 30. jardunaldiko partidan. Emaiotza honekin, Kataluniarrek maila gorenean jarraitzeko urrats handi aeman dute. Lleidak azken laurdenean, eta hiru minututan, lortudako 10-1eko partzialak partida euren alde jarri du. James Batemon eskolta, 20 punturekin, izan da partidako saskiratzailerik onena.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X