Frantzian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ibon Martinek Itsas Alpeetako Klasikoa irabazi du

Kern Pharma taldeko txirrindulari gasteiztarrak, asteazkenean, garaipena eskuratu du lasterketan, Frantzian, Proventza-Alpeak-Kosta Urdina eskualdean. Valoniako Tourrean, Jon Barrenetxea Movistar taldeko ziklista bizkaitarra erori da, eta baliteke lepauztaia hautsita izatea. 

Ibon Ruiz (Kern Pharma)

Ibon Ruizek irabazi du, eta Ivan Ramiro Sosa bigarren helmugaratu da. Argazkia: Kern Pharma.

Ibon Martin Kern Pharma taldeko euskal txirrindulariak 2026ko Mercan'Tour Itsas Alpeetako Klasikoa irabazi du, asteazkenean, Frantzian, Proventza-Alpeak-Kosta Urdina eskualdean. Martin, horrenbestez, aurrenekoz gailendu da profesionaletan; Ivan Ramiro Sosa taldekidea bigarren postuan helmugaratu da. Gainera, Valoniako Tourrean, Jon Barrenetxea Movistar taldeko ziklista bizkaitarrak erorikoa izan du, eta bliteke lepauztaia hautsita izatea.

Testuinguru horretan, Ibon Martin izan da onena 2026ko Mercan'Tour Itsas Alpeetako Klasikoaren seigarren ekitaldian. Kern Pharmako gasteiztarra Ivan Ramiro Sosa taldekidearekin batera iritsi da helmugara, eta, Nafarroako taldeko bi ziklisten atzetik, Leo Bisiaux (Decathlon) eta Domenico Pozzovivo (Solution Tech) helmugaratu dira, hurrenez hurren hamaika eta hamalau segundora.

Valoniako Tourrean, hirugarren etapan, Red Bull-BORAko Laurence Pithie gailendu da. Jon Barrenetxea erori egin da, eta Movistarreko euskal txirrindulariak lepauztaia hautsita izan lezake, taldeak sare sozialetan aurreratu duenez. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X