Baskoniaren zazpigarren Kopak utzitako hainbat bitxikeria: hamar jokalarik egin dute debuta, eta horietako bat, Forrest, MVP
Baskoniak 2009tik ez zuen Kopako finalik jokatzen, eta orduan ere gailendu zen; 73 urtean, soilik Unicajak eta Gasteizko taldeak menderatu dituzte Bartzelona eta Real Madril Kopa batean. Trent Forrestek bereganatu du MVP saria; duela 17 urte lortu zuen hori azkenekoz Baskoniako jokalari batek, Teletovicek, hain zuzen.
Kosner Baskoniak 2026ko Errege Kopa irabazi du, Valentzian, eta, horrenbestez, zazpigarrenez eskuratu du Kopako titulua; izan ere, 1995ean, 1999an, 2002an, 2004an, 2006an eta 2009an ere lortu zuen. Euskal taldeak duela hamazazpi urte altxatu zuen Kopa aurrenekoz, eta ekitaldi hartan irabazi zuen hirian bertan egin du. Talde txapeldunean, txapelketan debuta egin dute hamar jokalari izan dira; horietako batek, Trent Forrestek, MVP saria bereganatu du, eta, beraz, golardo hori irabazi duten Baskoniako jokalariei dagokienez, zortzigarrena da: Mirza Teletovic bosniarra zen orain arteko azkena, 2009an.
Real Madril, Bartzelona eta Joventut kenduta, Baskonia da Koparik gehien irabazi dituen kluba. Gasteizko taldeak hamar final jokatu ditu, eta zazpi irabazi; talde trebea da Baskonia, beraz, finaletan. Baskoniak baino Kopa gehiago irabazita dituzten hiru taldeetako bi, hain zuzen Bartzelona eta Real Madril, euskal taldeak 2026ko Kopa honetan menderatu ditu; hori, bi talde horiek Kopa berean mendean hartzea, Baskoniak eta Unicajak soilik egin dute 73 urtean.
Kosner Baskoniako jokalariei erreparatuta, soilik Rodions Kurucsek zuen Errege Kopa irabazita: 2018an lortu zuen hori, Bartzelonan zebilela; hori bai, orain protagonista nagusietakoa izan da, eta orduan ez horrenbeste. Paolo Galbiatik entrenatzen duen taldean, hamar jokalarik egin dute debuta Kopako txapelketan; honako hauek dira: Rafa Villar, Matteo Spagnolo, Clement Fisch, Markquis Nowell, Kobi Simmons, Eugene Omoruyi, Mamadi Diakite, Gytis Radzevicius, Luwawu-Cabarrot eta Trent Forrest. Azken horrek ezin hobeto egin du debuta, kontuan izanik titulua ez ezik MVP saria ere irabazi duela. Beste jokalari hauek ere izan dira Kopako jokalaririk onenak, Baskoniako elastikoa jantzita: Joe Arlauckas (1993an), Velimir Perasovic (1994an), Pablo Laso (1995ean), Elmer Bennett (1999an), Dejan Tomasevic (2002an), Pablo Prigioni (2006an) eta Mirza Teletovic (2009an).
Timothe Luwawu-Cabarrotek, finalean, 28 puntu sartu zituen, eta Velimir Perasovicek 1994an ezarritako marka hautsi zuen; 25 puntukoa zen Perasovicen errekorra. Garaipenak 2026ko Superkoparako sailkatu du Baskonia, eta Paolo Galbiatik Gasteizko taldearekin lortzen duen aurreneko titulua da; italiarra 2025eko udan iritsi zen Baskoniara, eta hasiera batean ezin izan zuen lortu taldeak emaitza onak erdiestea, Euroligako aurreneko sei partidak eta ACBko lehen bederatzi partidetatik bost galdu baitzituen: “Gutxienez, bi aldiz izan naiz kargugabetzetik gertu. Hasieran eta azaroan ere arrisku hori izan zen. Bizirik irten nintzen, eta aurrera egin dut. Eskerrik asko jokalariei, nire lanean sinetsi dutelako. Biziki lan egin dugu, eta laguntzaileek eta jokalariek jarraitu egin didate”, adierazi duen igandean, finala irabazita: “Kopa honek betiko batuko gaitu. Azkenean, oroitzapenetarako jokatzen dugu, garrantzitsuena da”, gehitu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskoniak sendo jarraitzen du Virtusi irabazita (72-82)
Gasteizko taldeak bigarren garaipena lortu du etxetik kanpo, minutu askotan nagusi izan den partidan.
Kosner Baskoniak Makabiri irabazi dio, ateak itxita (101-98)
Baskoniarrek hirugarren laurden bikaina egin dute, eta partidan funtsezkoa izan den 40-19ko partziala sartu diote Israelgo taldeari.
Baskoniak laugarren garaipena jarraian lortu du Ligan, Baxi Manresa menderatuta (83-88)
Kosner Baskoniak bolada onean jarraitzen du, laugarren garaipena jarraian lortu baitu Endesa Ligan. Gasteizko taldeak Baxi Manresa garaitu du Nou Congosten, 83-88. 2-11ko partzialak eta Timothe Luwawu-Cabarrotek (27 puntu) eta Trent Forrestek (20 puntu) egindako lanak Baskoniaren alde jarri dute partida. Arabako taldeak 18 partida irabazi eta 7 galdu ditu orain arte.
Baskoniak berriro irabazi dio Real Madrili (98-96)
Gasteizko taldeak bere izaera berreskuratu du eta zuriak kolpatu ditu, duela bi hilabete Errege Kopako finalean bezala.
Kosner Baskoniak Casademont Zaragoza jipoitu eta sailkapeneko hirugarren postua eskuratu du (115-88)
Neurketa arabarren alde jarri da lehen minutuetatik, eta 38 puntuko errenta ere izan dute. Talde gasteiztarrak UCAM Murtzia 17 garaipenekin berdindu du sailkapenean. Aragoiko taldeak, aldiz, garaipen bakarreko aldea du jaitsiera postuekiko.
Kosner Baskoniak Andorrari irabazi dio, Forrest eta Luwawu-Cabarroten joko bikainarekin (79-88)
Kosner Baskoniak 79-88 garaitu egin du MoraBanc Andorra, Endesa Ligako 24. jardunaldian, Trent Forrestek (21 puntu) eta Luwawu-Cabarrotek (20 puntu) partida bikaina egin dutelarik. Hala, bolada onean jarraitzen du Ligan, eta laugarren postuari sendo heltzen ari zaio.
Kosner Baskoniak hobekuntza berretsi du Hapoel Tel Aviven aurka (118-109)
Gainera, errekorra jarri dute Euroligan, lehen zatian lortutako puntuen marka hobetuta (67-64).
Kosner Baskoniak Hapoel Tel Aviv jasoko du ostiralean, ateak itxita, Euroligan
Talde gasteiztarra txapelketan daukan zortzi porroteko aldi txarrari amaiera ematen saiatuko da, sailkapenaren bosgarren postuan dagoen taldearen aurka. Partida 20:30ean hasiko da.
Chima Monekek Kosner Baskonia geldiarazi du luzapenean (100-108)
Baskoniako jokalari ohiak neurketa bikaina jokatu du Buesa Arenan. Bere itzuleran, Nigeriako hegal-pibotak txalo baino txistu gehiago entzun behar ditu Gasteizen.
Kosner Baskoniak garaipenaren bidera itzuli nahi du Euroligan, Izar Gorriaren aurka, asteazkenean
Paolo Galbiatiren taldeak Europako txapelketako azkeneko zazpi partidak galdu ditu, eta sailkapenaren bederatzigarren postuan dagoen talde baten aurka jokatuko du. Partida Buesa Arenan jokatuko da, asteazken honetan, 20:30etik aurrera.