Kosner Baskoniaren eta La Laguna Teneriferen arteko Errege Kopako final-laurdenetako partidaren laburpena
Kosner Baskonia Errege Kopako finalerdietara igaro da ostiral honetan, Valentziako Roig Arenan La Laguna Tenerife 91-81 menderatuta. Bi urteko absentziaren ondoren, Gasteizko taldea ate nagusitik itzuli da txapelketara.
Zure interesekoa izan daiteke
Bartzelonaren eta Baskoniaren arteko Errege Kopako finalerdietako partidaren laburpena
Baskoniak Errege Kopako finalerako txartela eskuratu du larunbat honetan, Valentziako Roig Arenan Bartzelona 67-70 menderatuta. Garaipen horri esker, finalerako sailkatu da, eta Real Madril izango du aurkari.
Eugene Omoruyi: "Badakigu gure lana ez dela amaitu, bihar irabaztea da gure helburua"
Kosner Baskoniak Saskibaloiko Errege Kopako finalerako txartela irabazi du . Eugene Omoruyi, Baskoniako jokalari berriena, pozik eta irribarretsu agertu da prentsaurrekoan, baina "helburua bihar irabaztea eta zaleei garaikurra ematea" dela azaldu du.
Kosner Baskoniak finalerako txartela lortu du Bartzelona mendean hartuta (67-70)
Talde gasteiztarra Errege Kopako final batera itzuli da hamazazpi urte geroago, azken segundoetan erabaki den partida oso parekatu batean nagusitasuna lortu ondoren.
Dena prest Bartzelona-Baskonia partidarako
Bartzelonaren aurka jokatuko du Baskoniak Errege Kopako finalerdia. Denboraldi honetan hiru aldiz aritu dira elkarren aurka, eta Kataluniako taldea nagusitu da hiruretan. Hala ere, atzoko garaipenaren ostean, Baskoniak ez du finalean egoteko aukera galdu nahi.
Kosner Baskonia, finalerdietara La Laguna Tenerife garaituta (91-81)
Gasteizko taldea, Trent Forrest erabakigarri baten gidaritzapean, indartsu itzuli da Errege Kopara, eta Bartzelonaren eta Murtziaren arteko neurketaren zain geratu da.
Kosner Baskoniak ostiralean ekingo dio Errege Kopari: nola ikusten dute taldea zaleek?
Paolo Galbiatiren gizonek, final laurdenetan, La Laguna Tenerife izango dute aurkari. Ilusio handia dago hirian, Baskonia oso ondo baitabil. Hainbat zale elkarrizketatu ditugu, tartean Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia.
Galbiati, Kosner Baskoniaren entrenatzailea: "Irabazteko nahia ikusi nahi dut"
Kosner Baskoniak saskibaloiaren Errege Kopako final-laurdenak jokatuko ditu ostiral honetan, La Laguna Teneriferen aurka.
Kosner Baskonia, Howard eta Kurucs nola dabiltzan zain, Errege Kopari begira
Khalifa Diop baja izanen da, eta Tadas Sedekerskis ere bai, eta Tim Luwawu-Cabarrot Paolo Galbiatiren esanetara izanen da. Euskal taldeak La Laguna Teneriferen aurka ekingo dio Kopari, final-laurdenetan, ostiral honetan, 18:00etan.
Omoruyik Kosner Baskonian jarraituko du beste bi hilabetez
Nigeriako jokalariaren errendimenduak konbentzituta, talde gasteiztarrak bere aldeko apustua egin du egutegiaren une garrantzitsu batean.