Mikel Landak Itzulia utzi du
Mikel Landa, artxiboko argazkia. EFE
Mikel Landa arabarra (Soudal Quick Step) ez da gaur Basaurin hasi eta amaituko den Itzuliko hirugarren etapan aterako. Atzo, asteartea, Aralarko San Migelen, jaitsieran, helmugatik 9,5 kilometrora, izan zuen erorikoaren ondorioz hartu du erabakia.
Hausturarik ez duen arren, Murgiako txirrindulariari atzo egin zizkioten proba erradiologikoen emaitzak ikusita, taldeak jakinarazi du proba uztea dela erabakirik onena.
"Itzuliko bigarren etapan izandako istripuaren ostean, Mikel Landa ospitalera eraman zuten nola zegoen aztertzeko", azaldu du Soudal taldeak ohar batean.
Jarraian zehaztu duenez, "egindako probek hausturarik ez zegoela erakutsi zuten, eta Mikelek ongi hartu zuen atseden". Hala eta guztiz ere, "guztiz osatzeko asmoz, onena lasterketa uztea" dela erabaki dutela gaineratu du.
Istripua izan arren, Landa helmugara iristeko gai izan zen, 67. postuan, Paul Seixas irabazlearen eta liderra 13 minutura zuela.