Kosner Baskoniak galdu egin du Monakoren aurka (102-92)
Baskonia azken unera arte lehiatu da, baina amore eman du Monakoren azken laurdeneko bultzadaren aurrean.
Trent Forrest. Argazkia: EFE
Kosner Baskoniak 102-92 galdu du ostiralean Monakoren aurka Euroligako 28. jardunaldiko partida. Azken laurdenean erabaki da norgehiagoka, eta etxekoak finago ibili dira.
Etxekoak indartsu hasi dira, baina Baskoniak Howarden eta Diakiteren hirukoei esker erantzun du 14-14koa jartzeko. Baloi galerak eta saskiratzeak baliatuta, lehen laurdena aurretik bukatu du Monakok (29-24).
Bigarren zatian, Radzeviciusek eta Howardek buelta eman diote markagailuari (29-30). Etxeko taldea 42 puntutan trabatu da, eta bisitariak ondo aprobetxatu du atsedenaldira abantailarekin joateko (46-50).
Atsedenaldiaren ostean, Howardek orkatila bihurritu du hasi eta 6 segundora, eta baskoniarrek falta ugari egin dituzte. Hala ere, lehia estua izan da hirugarren laurdenean, eta Strazel eta Nedovic protagonista izan dira 74-73koa jartzeko.
Azken laurdenean, Jamesek eta Okobok 84-77koa jarri, eta inertzia aldatu duen partziala bultzatu dute. Begarinen hiruko batek 89-81ekoa igo du markagailura partida amaitzeko 4 minutu falta zirenean, eta Galbiatik partida gelditu behar izan du.
Azken txanpan, Okoboren eta Dialloren hirukoek 95-85ekoa jarri dute markagailuan, partida erabakita uzteko. Monakok garaipena ziurtatu du jaurtiketa libreak egiteko marratik 102-92koa jarrita.
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskoniak sendo jarraitzen du Virtusi irabazita (72-82)
Gasteizko taldeak bigarren garaipena lortu du etxetik kanpo, minutu askotan nagusi izan den partidan.
Kosner Baskoniak Makabiri irabazi dio, ateak itxita (101-98)
Baskoniarrek hirugarren laurden bikaina egin dute, eta partidan funtsezkoa izan den 40-19ko partziala sartu diote Israelgo taldeari.
Baskoniak laugarren garaipena jarraian lortu du Ligan, Baxi Manresa menderatuta (83-88)
Kosner Baskoniak bolada onean jarraitzen du, laugarren garaipena jarraian lortu baitu Endesa Ligan. Gasteizko taldeak Baxi Manresa garaitu du Nou Congosten, 83-88. 2-11ko partzialak eta Timothe Luwawu-Cabarrotek (27 puntu) eta Trent Forrestek (20 puntu) egindako lanak Baskoniaren alde jarri dute partida. Arabako taldeak 18 partida irabazi eta 7 galdu ditu orain arte.
Baskoniak berriro irabazi dio Real Madrili (98-96)
Gasteizko taldeak bere izaera berreskuratu du eta zuriak kolpatu ditu, duela bi hilabete Errege Kopako finalean bezala.
Kosner Baskoniak Casademont Zaragoza jipoitu eta sailkapeneko hirugarren postua eskuratu du (115-88)
Neurketa arabarren alde jarri da lehen minutuetatik, eta 38 puntuko errenta ere izan dute. Talde gasteiztarrak UCAM Murtzia 17 garaipenekin berdindu du sailkapenean. Aragoiko taldeak, aldiz, garaipen bakarreko aldea du jaitsiera postuekiko.
Kosner Baskoniak Andorrari irabazi dio, Forrest eta Luwawu-Cabarroten joko bikainarekin (79-88)
Kosner Baskoniak 79-88 garaitu egin du MoraBanc Andorra, Endesa Ligako 24. jardunaldian, Trent Forrestek (21 puntu) eta Luwawu-Cabarrotek (20 puntu) partida bikaina egin dutelarik. Hala, bolada onean jarraitzen du Ligan, eta laugarren postuari sendo heltzen ari zaio.
Kosner Baskoniak hobekuntza berretsi du Hapoel Tel Aviven aurka (118-109)
Gainera, errekorra jarri dute Euroligan, lehen zatian lortutako puntuen marka hobetuta (67-64).
Kosner Baskoniak Hapoel Tel Aviv jasoko du ostiralean, ateak itxita, Euroligan
Talde gasteiztarra txapelketan daukan zortzi porroteko aldi txarrari amaiera ematen saiatuko da, sailkapenaren bosgarren postuan dagoen taldearen aurka. Partida 20:30ean hasiko da.
Chima Monekek Kosner Baskonia geldiarazi du luzapenean (100-108)
Baskoniako jokalari ohiak neurketa bikaina jokatu du Buesa Arenan. Bere itzuleran, Nigeriako hegal-pibotak txalo baino txistu gehiago entzun behar ditu Gasteizen.
Kosner Baskoniak garaipenaren bidera itzuli nahi du Euroligan, Izar Gorriaren aurka, asteazkenean
Paolo Galbiatiren taldeak Europako txapelketako azkeneko zazpi partidak galdu ditu, eta sailkapenaren bederatzigarren postuan dagoen talde baten aurka jokatuko du. Partida Buesa Arenan jokatuko da, asteazken honetan, 20:30etik aurrera.