Kosner Baskoniak zazpigarren garaipena lortu nahi du Euroligan, ostiralean, Asvelen aurka
Paolo Galbiatiren taldeak ezin izan zuen Bayern Munichen kantxan irabazi asteazkenean; orain, Buesa Arenan daukan bolada onarekin jarraitzea du helburu, Frantziako taldea aurkari.
Kosner Baskoniak Asvelen aurka jokatuko du, ostiral honetan, 20:30etik aurrera, Buesa Arenan, Euroligako 2025-2026 denboraldiko 21. jardunaldian. Euskal taldeak eta Frantziakoak seina garaipen dituzte txapelketa honetan; horrela, biak zazpigarren garaipena lortzen saiatuko dira, eta Baskoniak Buesa Arenan eskuratutako emaitza onei jarraituz lortu nahi du hori.
Paolo Galbiatiren taldeak ezin izan zuen Bayern Munichen kantxan irabazi asteazkenean; Asvelen aurkako partidarako, Kosner Baskoniak Tim Luwawu-Cabarrot berreskuratu lezake. Asvel, berriz, Nando De Colo galdu ostean ailegatzen da partidura; azkeneko hori Fenerbahcera bueltatu da.
Bien arteko berdintasuna gorabehera, Baskonia txapelketako saskiratze hobenetarikoa da; Asvel, berriz, alor horretako azkeneko postuan da.
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskoniak 96-89 galdu egin du Bayern Munichi egindako bisitan
Gasteizko taldeak etxetik kanpo irabazi gabe jarraitzen du txapelketa honetan, 13 hilabetez.
Kosner Baskoniak hiruko jaurtiketen bidez garaitu du Andorra (99-92)
Kosner Baskoniak Morabanc Andorrari irabazi dio hiruko jaurtiketen bidez (38tik 17), eta aurkariak markagailua iraultzea eragotzi du, Buesa Arenan 99-92 irabazita.
Kosner Baskoniak 93-108 galdu du Fenerbahceren aurka Buesa Arenan
Turkiako taldeak kanpotik lortutako puntuek Gasteizko taldearen nahiak zapuztu dituzte, etxekoek ezin izan baitiote bisitariei erantzun dueluaren azken fasean 10 puntuko errenta lortu ostean.
Luwawu-Cabarrot, abenduko jokalari onena
Frantziarrak 24ko balorazioa lortu du, batez beste 23 puntu, 3,5 errebote, 2,8 asistentzia eta 1,3 baloi berreskuratuta, eta taldekideak gidatu ditu Kosner Baskoniak jarraian lortutako hiru garaipenetan.
Kosner Baskoniak 100-103 menderatu du Rio Breogan
Gasteizko taldeak jarraian lortzen duen hirugarren garaipena da, eta zortzigarren dago sailkapenean.
Kosner Baskoniak garaipen erosoa lortu du Burgosen aurka (89-77)
Kosner Baskoniak garaipen erosoa lortu du larunbat honetan Recoletas Salud San Pablo Burgos taldearen aurka (89-77), aurkaria bukaeraraino ahalegindu bada ere.
Baskoniak entrenamendu berezia egin du ateak irekita
Gabonak baliatuta, Baskoniak entrenamendu berezia egin du gaur: ateak irekita. Ikusmin handia sortu du iniziatibak, eta mila lagunetik gora gerturatu dira.
Kosner Baskoniak Kobi Simmons berritu du, denboraldi amaierara arte
Paolo Galbiati Gasteizko taldeko entrenatzaileak akordioa ospatu du: “Jokalari garrantzitsua da, kantxan eta aldagelan”.
Kosner Baskoniak etxetik kanpo bere madarikazioarekin jarraitzen du Euroligan, Valentziaren aurka galduta (91-81)
Galbiatiren taldeak lehen zati kaskarra egin du eta Valentziako taldeak markagailuan alde egin du. Atsedenaldiaren ostean, talde arabarra hobeto aritu da, baina ez da nahikoa izan norgehiagoka iraultzeko.