Kosner Baskoniak etxetik kanpo bere madarikazioarekin jarraitzen du Euroligan, Valentziaren aurka galduta (91-81)
Galbiatiren taldeak lehen zati kaskarra egin du eta Valentziako taldeak markagailuan alde egin du. Atsedenaldiaren ostean, talde arabarra hobeto aritu da, baina ez da nahikoa izan norgehiagoka iraultzeko.
Luwawu-Cabarrot, valentziarren defentsaz libratzen saiatzen. Argazkia: EFE
Kosner Baskoniak urtebete baino gehiago darama Euroligan etxetik kanpo irabazi gabe, eta madarikazioak Valentzian jarraitu du gaur arratsaldean. Defentsa ahul batek, baloi galera zentzugabeek (22) eta hiruko marratik izandako hutsegiteak (7/23) Galbiatiren mutilen erreakzio posible bat zapuztu dute berriro, saiatu arren (91-81).
Lehen laurdenean, talde gasteiztarra ez da gaizki kantxaratu, baina Valentziak hiruko marratik duen gaitasuna aprobetxatu du, zortzi saiakeratik bost saskiratu baititu. Arabako taldea ez da ondo aritu defentsan, eta 27 puntu sartu dizkiote lehen laurdenean, markagailuan zortzi puntu atzetik bukatu du (27-19). Gainera, Howard bi falta egin ditu laster batean, eta lehen partzialaren zatirik handiena aulkitik ikusi du.
Galbiatiren mutilen jokoak okerrera egin du bigarren laurdenaren hasieran, eta markagailuan 21 puntu azpitik egon dira. Hala ere, entrenatzaile italiarrak hutsartea eskatu du, eta bere taldeak defentsan intentsitate handiagoa erakutsi du ordutik aurrera. Gainera, Luwawu-Cabarrotek (13 puntu), Euroligako saskiratzaile onenak, lagundu du atsedenaldira iritsi aurretik aldea zertxobait txikitzeko (58-47). Valentziarren aldetik, Matt Costello (14 puntu) Boli Kostako pibota izan da saskiratzaile nagusia.
Hirugarren laurdena partidan sartuta amaitu du Baskoniak (76-65), aldageletatik igaro ostean erreakziorik izan ez duen arren. Izan ere, talde gasteiztarrak opariak eta jaurtiketa errazetan egindako akatsak berriro egin ditu. Hala ere, Baskoniaren azken fitxaketak, Eugene Omoruyik, lan bikaina egin du laurden honetan.
Azken laurdenean, talde gasteiztarra saiatu da eta etxekoak estutu ditu, behin baino gehiagotan hurbildu baita markagailuan, baina Galbiatiren gizonek ezin izan dute Euroligako lehen garaipena etxetik kanpo lortu urtebete geroago. Horrela, talde arabarrak etxetik urrun porrot berri bat jaso du.
- Fitxa teknikoa:
91 - Valentzia Basket (27+31+18+15): Badio (12), Montero (16), Puerto (4), Sako (2), Costello (18) -hasierako bostekoa-, De Larrea (-), Thompson (-), Moore (11), Taylor (16), Key (-), Pradilla (6) eta Reuvers (6).
81 - Kosner Baskonia (19+28+18+16): Simmons (8), Howard (9), Radzevicius (2), Frisch (6), Diop (-) -hasierako bostekoa-, Spagnolo (2), Forrest (10), Kurucs (6), Luwawu-Cabarrot (13), Diakite (8), Omoruyi (17) eta Villar (-).
Epaileak: Radovic (Kroazia), Shemmesh (Israel) eta Boubert (Frantzia).
Euroligako hamazortzigarren jardunaldiko partida, Roig Arenan, 12.320 ikusleren aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskoniak sendo jarraitzen du Virtusi irabazita (72-82)
Gasteizko taldeak bigarren garaipena lortu du etxetik kanpo, minutu askotan nagusi izan den partidan.
Kosner Baskoniak Makabiri irabazi dio, ateak itxita (101-98)
Baskoniarrek hirugarren laurden bikaina egin dute, eta partidan funtsezkoa izan den 40-19ko partziala sartu diote Israelgo taldeari.
Baskoniak laugarren garaipena jarraian lortu du Ligan, Baxi Manresa menderatuta (83-88)
Kosner Baskoniak bolada onean jarraitzen du, laugarren garaipena jarraian lortu baitu Endesa Ligan. Gasteizko taldeak Baxi Manresa garaitu du Nou Congosten, 83-88. 2-11ko partzialak eta Timothe Luwawu-Cabarrotek (27 puntu) eta Trent Forrestek (20 puntu) egindako lanak Baskoniaren alde jarri dute partida. Arabako taldeak 18 partida irabazi eta 7 galdu ditu orain arte.
Baskoniak berriro irabazi dio Real Madrili (98-96)
Gasteizko taldeak bere izaera berreskuratu du eta zuriak kolpatu ditu, duela bi hilabete Errege Kopako finalean bezala.
Kosner Baskoniak Casademont Zaragoza jipoitu eta sailkapeneko hirugarren postua eskuratu du (115-88)
Neurketa arabarren alde jarri da lehen minutuetatik, eta 38 puntuko errenta ere izan dute. Talde gasteiztarrak UCAM Murtzia 17 garaipenekin berdindu du sailkapenean. Aragoiko taldeak, aldiz, garaipen bakarreko aldea du jaitsiera postuekiko.
Kosner Baskoniak Andorrari irabazi dio, Forrest eta Luwawu-Cabarroten joko bikainarekin (79-88)
Kosner Baskoniak 79-88 garaitu egin du MoraBanc Andorra, Endesa Ligako 24. jardunaldian, Trent Forrestek (21 puntu) eta Luwawu-Cabarrotek (20 puntu) partida bikaina egin dutelarik. Hala, bolada onean jarraitzen du Ligan, eta laugarren postuari sendo heltzen ari zaio.
Kosner Baskoniak hobekuntza berretsi du Hapoel Tel Aviven aurka (118-109)
Gainera, errekorra jarri dute Euroligan, lehen zatian lortutako puntuen marka hobetuta (67-64).
Kosner Baskoniak Hapoel Tel Aviv jasoko du ostiralean, ateak itxita, Euroligan
Talde gasteiztarra txapelketan daukan zortzi porroteko aldi txarrari amaiera ematen saiatuko da, sailkapenaren bosgarren postuan dagoen taldearen aurka. Partida 20:30ean hasiko da.
Chima Monekek Kosner Baskonia geldiarazi du luzapenean (100-108)
Baskoniako jokalari ohiak neurketa bikaina jokatu du Buesa Arenan. Bere itzuleran, Nigeriako hegal-pibotak txalo baino txistu gehiago entzun behar ditu Gasteizen.
Kosner Baskoniak garaipenaren bidera itzuli nahi du Euroligan, Izar Gorriaren aurka, asteazkenean
Paolo Galbiatiren taldeak Europako txapelketako azkeneko zazpi partidak galdu ditu, eta sailkapenaren bederatzigarren postuan dagoen talde baten aurka jokatuko du. Partida Buesa Arenan jokatuko da, asteazken honetan, 20:30etik aurrera.