Kosner Baskoniak eta Bayern Munichek Gasteizen jokatuko dute Euroligako partida ostiral honetan
Bi estilo kontrakoak, Kosner Baskoniarena eta Bayern Munichena; bi talde horiek jokatuko dute ostiralean, Buesa Arenan, Euroligako 12. jardunaldiari dagokion partida. Euskal taldearen abiadurak talde alemaniarraren lasaitasun eta erritmo geldiarekin talka eginen du. Bayern Munich taldea Euroligan bost garaipen eta sei porrotekin ailegatzen da Gasteizera.
Bayern Municheko entrenatzaileak, Gordon Herbert, Kamar Baldwin (Baskoniako jokalari ohia) eta Wenyen Gabriel jokatzeko gai izango diren zalantzan ditu, eta jada ezeztatuta daude Elias Harris eta Rokas Jokubaitis. Taldea daukan barruko jokoarengatik nabarmendu da, baina NBAtik etorritako Spencer Dinwiddieren fitxaketak taldearen marrazkia aldatu du. Azkeneko bi partidak galdu egin ditu, bi puntu eta puntu batengatik, hurrenez hurren.
Bayern Munichek garaipen bakarra lortu du bisitari moduan, Parisen (82-86); 80 puntu baino gehiago egin dituen aldiro, garaipena lortu du.
Paolo Galbiati Baskoniako entrenatzaileak ez du Trent Forrest eskuragarri izanen oraindik, horibere sendatzearen amaieran dago, eta taldeko hainbat jokalarik urdaileko birus bat jasan dute. Baskonia etxera bueltatzen da, bisitari moduan lau partida jarraian galdu ondoren, Endesa Liga eta Euroligaren artean, zaleen bultzadari kontuko da sentsazio onak berreskuratzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskoniak sendo jarraitzen du Virtusi irabazita (72-82)
Gasteizko taldeak bigarren garaipena lortu du etxetik kanpo, minutu askotan nagusi izan den partidan.
Kosner Baskoniak Makabiri irabazi dio, ateak itxita (101-98)
Baskoniarrek hirugarren laurden bikaina egin dute, eta partidan funtsezkoa izan den 40-19ko partziala sartu diote Israelgo taldeari.
Baskoniak laugarren garaipena jarraian lortu du Ligan, Baxi Manresa menderatuta (83-88)
Kosner Baskoniak bolada onean jarraitzen du, laugarren garaipena jarraian lortu baitu Endesa Ligan. Gasteizko taldeak Baxi Manresa garaitu du Nou Congosten, 83-88. 2-11ko partzialak eta Timothe Luwawu-Cabarrotek (27 puntu) eta Trent Forrestek (20 puntu) egindako lanak Baskoniaren alde jarri dute partida. Arabako taldeak 18 partida irabazi eta 7 galdu ditu orain arte.
Baskoniak berriro irabazi dio Real Madrili (98-96)
Gasteizko taldeak bere izaera berreskuratu du eta zuriak kolpatu ditu, duela bi hilabete Errege Kopako finalean bezala.
Kosner Baskoniak Casademont Zaragoza jipoitu eta sailkapeneko hirugarren postua eskuratu du (115-88)
Neurketa arabarren alde jarri da lehen minutuetatik, eta 38 puntuko errenta ere izan dute. Talde gasteiztarrak UCAM Murtzia 17 garaipenekin berdindu du sailkapenean. Aragoiko taldeak, aldiz, garaipen bakarreko aldea du jaitsiera postuekiko.
Kosner Baskoniak Andorrari irabazi dio, Forrest eta Luwawu-Cabarroten joko bikainarekin (79-88)
Kosner Baskoniak 79-88 garaitu egin du MoraBanc Andorra, Endesa Ligako 24. jardunaldian, Trent Forrestek (21 puntu) eta Luwawu-Cabarrotek (20 puntu) partida bikaina egin dutelarik. Hala, bolada onean jarraitzen du Ligan, eta laugarren postuari sendo heltzen ari zaio.
Kosner Baskoniak hobekuntza berretsi du Hapoel Tel Aviven aurka (118-109)
Gainera, errekorra jarri dute Euroligan, lehen zatian lortutako puntuen marka hobetuta (67-64).
Kosner Baskoniak Hapoel Tel Aviv jasoko du ostiralean, ateak itxita, Euroligan
Talde gasteiztarra txapelketan daukan zortzi porroteko aldi txarrari amaiera ematen saiatuko da, sailkapenaren bosgarren postuan dagoen taldearen aurka. Partida 20:30ean hasiko da.
Chima Monekek Kosner Baskonia geldiarazi du luzapenean (100-108)
Baskoniako jokalari ohiak neurketa bikaina jokatu du Buesa Arenan. Bere itzuleran, Nigeriako hegal-pibotak txalo baino txistu gehiago entzun behar ditu Gasteizen.
Kosner Baskoniak garaipenaren bidera itzuli nahi du Euroligan, Izar Gorriaren aurka, asteazkenean
Paolo Galbiatiren taldeak Europako txapelketako azkeneko zazpi partidak galdu ditu, eta sailkapenaren bederatzigarren postuan dagoen talde baten aurka jokatuko du. Partida Buesa Arenan jokatuko da, asteazken honetan, 20:30etik aurrera.