Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baskoniak Kobi Simmons basea fitxatu du bi hilabeterako

Jokalari estatubatuarra Txinako ligatik iritsi da, eta bi hilabetez egongo da Gasteizen, Trent Forrest eta Markus Howarden hutsunea betetzeko.
Kobi Simmons. Argazkia: Baskonia
Kobi Simmons. Argazkia: Baskonia

Baskoniak jakinarazi du Kobi Simmons basea fitxatu duela datozen bi hilabeteetarako, lesionatuta dauden Trent Forrest eta Markus Howarden hutsunea betetzeko.

Jokalari estatubatuarrak 28 urte dauzka, eta datozen egunetan helduko da Gasteizera. Zhejiang Golden Bulls taldean aritu da azken hilabeteotan, Txinako ligan.

Simmons NBAn ere aritu zen, eta, besteak beste, Memphis Grizzlies taldean ibilitakoa da. Halaber, Europako eta Asiako zenbait ligatan lehiatu da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X