Lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Rodions Kurucsek ez du Eurobasket lehiaketa jokatuko, lesioa du ezker oinean

Letoniako jokalariak selekzioaren kontzentrazioa utzi du eta Gasteizera itzuli da, errekuperazio prozesuari ekiteko.
Rodions Kurucs. Argazkia: Baskonia
Rodions Kurucs. Argazkia: Baskonia

Rodions Kurucs Baskoniako jokalariak lesioa du ezker oineko faszian, eta, ondorioz, ezin izango du Eurobasket txapelketa jokatu Letoniako selekzioarekin.

Letoniako jokalariak bere selekzioaren kontzentrazioa utzi du eta Gasteizera itzuli da, errekuperazio prozesuari ekiteko.

Ebakuntza txiki bat egingo diote datorren astelehenean Madrilen, eta Gasteizera itzuliko da, Baskoniako osasun-zerbitzuekin batera osatze-prozesuari ekiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X