FITXAKETAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Markus Howard, Baskoniaren fitxaketa berria

Joko-antolatzaile estatubatuarra NBAko Denver Nuggets taldetik dator, eta datozen bi denboraldietarako sinatu du kontratua.
Markus Howard
Markus Howard, Baskoniaren jokalari berria. Argazkia: @Baskonia

Baskoniak Markus Howard joko-antolatzailearen fitxaketa iragarri du. Estatubatuarra NBAko Denver Nuggets taldetik dator, eta datozen bi denboraldietarako iritsi da talde gasteiztarrera.

Bere lehen esperientzia izango da Europan, 23 urteekin. Azkeneko bi urteetan 68 partida jokatu ditu NBAn. Bertan, % 42ko eraginkortasuna izan du hiruko jaurtiketetan batez beste.

1,79 metroko jokalaria, Joan Peñarroyaren taldearen joko-antolatzailea izateko iritsi da. Howardena Baskoniaren bigarren fitxaketa da, Daulton Hommesenaren ondoren.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X